Otsailaren 27
Otsailaren 27a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamazortzigarren eguna da. 307 egun falta dira urtea amaitzeko, 308 egun bisurteetan.
|
|
|
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1981 – Victor Fernandez Otxoa tabernari hernaniarrari tiro egin zion Batallon Vasco Españolek, betirako tetraplegiko utziz.
- 2008 – Alerta gorria Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian 150 km/h-ko ziklogenesiarengatik.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 380 – Teodosio I.a enperadoreak Erromako Inperioko biztanle guztiak kristau bihurtzeko nahia adierazi zuen Tesalonikako ediktuan.
- 1594 – Henrike III.a Nafarroakoa, Frantziako koroa eskuratuta, Henrike IV.a Frantziakoa bihurtu zen.
- 1700 – Bretainia Berria uhartea aurkitu zuten.
- 1844 – Dominikar Errepublika estatu independente bihurtu zen, Haitigandik banatu ostean.
- 1900 – Erresuma Batuko Alderdi Laborista sortu zen.
- 1933 – Alemaniako parlamentuari (Reichstag) su eman zioten. Adolf Hitlerrek eskubide zibil eta demokratikoak ezabatzeko aitzakiatzat erabili zuen gertaera hori.
- 1976 – Espainiaren kolonia izandako Mendebaldeko Saharak independentzia aldarrikatu zuen, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa izenarekin.
- 2006 – Cuencako kartzelan (Espainia) Igor Angulo etakidearen gorpua aurkitu zuten, ustez bere buruaz beste egin ondoren.
- 2008 – 899 milioi euroko isuna ezarri zion Europako Batzordeak Microsofti, bere lehiakideei erakusten zien nagusikeria ez zuzentzeagatik.
- 2010 –
- 8,8 graduko lurrikara bat izan zen Txileko kostaldetik gertu. Hildakoak 700 baino gehiago izan ziren.
- 6,3 graduko lurrikara bat izan zen Argentinako Salta hiritik gertu. Lurrikarak bi hildako eragin zituen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 425 – Konstantinoplako Unibertsitatea sortu zuten.
- 1998 – Alex Proyas australiar zinema zuzendariak zuzendu, eta Rufus Sewell, Kiefer Sutherland, Jennifer Connelly eta William Hurt aktoreek antzeztutako Dark City filma estreinatu zen.
- 2011 – 83. Oscar Sarien ekitaldian, The King's Speech filmak lau Oscar sari eskuratu zituen, tartean zuzendari onenari, aktore onenari eta pelikulari onenari.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1796 – Joaquin Francisco Barroeta Aldamar, gipuzkoar foruzalea (h. 1866).
- 1888 – Manuel Sodupe, Gelatxo I, gipuzkoar trikitilari soinu-jotzailea (h. 1953).
- 1897 – Arsenio Merodio, Gallartako Txikitoa, bizkaitar palaria (h. 1981).
- 1901 – Gaspar Montes, euskal herritar margolaria (h. 1998).
- 1905 – Manuel Kristobal Errandonea, Eusko Gudarosteko gipuzkoar komandantea (h. 1957).
- 1913 – Basilio Pujana, bizkaitar bertsolari eta idazlea (h. 2005).
- 1920 – Jose Maria Markuleta, gipuzkoar futbolaria (h. 2008).
- 1950 – Roberto García Ariño, Garcia Ariño IV.a, bizkaitar pilotari ohia.
- 1953 – Joseba Agirreazkuenaga, bizkaitar ikertzaile eta historialaria.
- 1957 – Aingeru Bergizes, bizkaitar musikari profesional eta folklore ikertzailea, Oskorri taldeko kidea (h. 2022).
- 1960 – Fernando Arteaga, bizkaitar futbolari ohia.
- 1964 – Lourdes Odriozola, gipuzkoar historialari eta dokumentalista.
- 1969 – Xabier Usabiaga, gipuzkoar txirrindulari ohia eta telebistako aurkezlea.
- 1974 – Mikel Errazkin, euskal musikari eta musikagilea eta Sorotan Bele taldearen sortzaileetako bat (h. 2008).
- 1975 –
- Aitor González, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Iván Sánchez, arabar atleta ohia, distantzia luzeetan aditua.
- 1980 – Patxi Ruiz, nafar pilotari ohia.
- 1981 –
- Ander Azpitarte, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Kepa Peñagarikano, gipuzkoar pilotari ohia.
- 1983 – Iker Cortes, bizkaitar arraunlari eta entrenatzailea.
- 1984 – Charlie Ternisien, baxenafar errugbilaria.
- 1985 – Roberto Santamaria, nafar futbolaria, atezaina.
- 1987 – Txetxu Gavilanes, arabar izotz hockey jokalaria.
- 1991 – Amaia Gastamintza, nafar saskibaloi jokalaria.
- 1994 – Thaylor Lubanzadio, bizkaitar futbolaria.
- 1995 – Aitor Seguin, gipuzkoar futbolaria.
- 1998 – Andoni Tascon, bizkaitar futbolaria.
- 2001 - Urko Collado, bizkaitar futbolaria.
- 2002 – Idoia Eraso, nafar txirrindularia.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 272 – Konstantino I Handia, erromatar enperadorea (h. 337).
- 638 – Huineng, zen eskolaren seigarren eta azken patriarka (h. 713).
- 1606 – Laurent de La Hyre, frantziar margolaria (h. 1656).
- 1622an bataiatua – Carel Fabritius, herbehereetar margolaria (h. 1654).
- 1667 – Luisa Karolina Radziwiłł, Lituaniako Dukerri Handiko magnatea (h. 1695).
- 1691 – Edward Cave, ingeles inprimatzaile eta argitaratzailea (h. 1754).
- 1767 – Jacques-Charles Dupont de l'Eure, Frantziako presidentea de facto (h. 1855).
- 1791 – Vincenzo Tineo, italiar botanikaria (h. 1856).
- 1793 – Baldomero Espartero, espainiar politikari eta militarra (h. 1879).
- 1799 – Frederick Catherwood, ingeles esploratzaile, marrazkilari, arkitekto eta argazkilaria (h. 1854).
- 1807 – Henry Wadsworth Longfellow, estatubatuar olerkaria (h. 1882).
- 1812 – Samo Chalupka, erromantizismoko eslovakiar poeta (h. 1883).
- 1831 – Nikolai Ge, errusiar margolaria (h. 1894).
- 1835 – Dimitrios Vikelas, greziar negozio-gizon eta idazlea, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko lehenbiziko presidentea (h. 1908).
- 1848 – Charles Hubert Hastings Parry, ingeles musikagile eta musikologoa (h. 1918).
- 1861 – Rudolf Steiner, austriar filosofoa (h. 1925).
- 1863 –
- George Herbert Mead, estatubatuar soziologo, gizarte-psikologo eta filosofoa (h. 1931).
- Joaquín Sorolla, espainiar margolaria (h. 1923).
- 1867 – Irving Fisher, estatubatuar ekonomialaria (h. 1947).
- 1869 – Alice Hamilton, estatubatuar mediku eta ikertzailea, industria toxikologian aitzindaria (h. 1970).
- 1881 – Sveinn Björnsson, Islandiako lehendabiziko presidentea (h. 1952).
- 1890 – María de Baratta, salvadortar konpositorea, piano-jotzailea, musikologoa eta folklorista (h. 1978).
- 1891 – Georges Migot, frantziar musikagilea, idazlea eta margolaria (h. 1976).
- 1894 – Robert Siohan, frantziar musikagilea (h. 1985).
- 1895 – Mercedes Llopart, kataluniar abeslari liriko sopranoa (h. 1970).
- 1897 –
- Marian Anderson, estatubatuar kontraltoa, XX. mendeko ahotsik onenetarikoa (h. 1993).
- Bernard Lyot, frantziar ingeniaria (h. 1952).
- 1901 – Marino Marini, italiar eskultorea (h. 1980).
- 1902 –
- Ethelda Bleibtrey, estatubatuar igerilaria (h. 1978).
- Lucio Costa, brasildar arkitekto eta hirigilea (h. 1998).
- Gene Sarazen, estatubatuar golfaria (h. 1999).
- John Steinbeck, estatubatuar idazlea, 1962ko Literaturako Nobel Saria (h. 1968).
- 1904 –
- James T. Farrell, estatubatuar idazlea (h. 1979).
- André Leducq, frantziar txirrindularia (h. 1980).
- 1905 – Franchot Tone, euskal jatorriko estatubatuar zinema, antzerki eta telebistako aktore, ekoizle eta zuzendaria (h. 1968).
- 1907 – Paula Wiesinger, italiar alpinista eta eskiatzailea (h. 2001).
- 1910 –
- Joan Bennett, estatubatuar aktorea (h. 1990).
- Clarence Leonard Johnson, estatubatuar ingeniari aeronautiko berritzailea (h. 1990).
- Guénrij Kasparián, armeniar xake-jokalaria eta xake-ikasketen sustatzailea (h. 1995).
- 1912 – Lawrence Durrell, britainiar olerkigile, eleberrigile eta saiakeragilea (h. 1990).
- 1913 –
- Paul Ricoeur, frantziar filosofoa (h. 2005).
- Irwin Shaw, estatubatuar eleberrigile, antzerkigile eta gidoigilea (h. 1984).
- 1917 – María Dolores de Pablos, espainiar poeta eta astrologoa (h. 1981).
- 1923 – Dexter Gordon, estatubatuar jazz saxofoi jolea (h. 1990).
- 1924 –
- Beatriz Maggi, kubatar saiakeragilea, unibertsitateko irakaslea eta literatura-kritikaria (h. 2017).
- Patria Mirabal, Mirabal ahizpetako bat (h. 1960).
- 1926 – David H. Hubel, kanadar-estatubatuar neurobiologoa, 1981eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2013).
- 1930 – Joanne Woodward, estatubatuar aktorea.
- 1932 – Elizabeth Taylor, britainiar-estatubatuar aktorea (h. 2011).
- 1934 –
- Navarre Scott Momaday, Kiowa nazioko estatubatuar idazlea, Pulitzer sariduna (h. 2024).
- Ralph Nader, estatubatuar abokatu, politikari eta idazlea, kontsumitzaileen defentsaren aitzindarietako bat.
- 1935 – Mirella Freni, italiar opera sopranoa (h. 2020).
- 1936 – Ron Barassi, Australiar futbol jokalari eta entrenatzailea (h. 2023).
- 1938 – Auðunn Gestsson, islandiar egunkari-saltzaile, poeta eta margolaria (h. 2020).
- 1939 – Kenzō Takada, japoniar moda diseinatzailea (h. 2020).
- 1941 –
- Paddy Ashdown, britainiar politikari eta diplomazialaria (h. 2018).
- Charlie Faulkner, galestar errugbilaria (h. 2023).
- Charlotte Stewart, estatubatuar aktorea.
- 1942 – Robert H. Grubbs, estatubatuar kimikaria, 2005eko Kimikako Nobel Saria (h. 2021).
- 1943 –
- Morten Lauridsen, daniar jatorriko estatubatuar musikagilea.
- Sheila Rowbotham, britaniar historialari feminista sozialista.
- 1944 – Roger Scruton, ingeles filosofo eta idazlea (h. 2020).
- 1946 – Mary-Claire King, estatubatuar genetista.
- 1947 – Alan Guth, estatubatuar fisikari eta kosmologoa.
- 1950 – Franco Moschino, italiar moda-diseinatzailea (h. 1994).
- 1953 – Yolande Moreau, belgikar aktorea eta zinema zuzendaria.
- 1957 –
- Gerty Dambury, frantziar antzerkigile, zuzendari, nobelagile eta poeta.
- Adrian Smith, ingeles gitarra-jolea, Iron Maiden taldeko kidea.
- 1958 – Naas Botha, hegoafrikar errugbilari ohia.
- 1961 – James Worthy, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1962 – Chiya Fujino, japoniar idazlea.
- 1963 – Sole Giménez, frantziar-espainiar abeslaria, musikagilea eta letragilea.
- 1965 – David Boulter, ingeles musikaria, Tindersticks taldeko kidea.
- 1966 –
- Baltasar Kormákur, islandiar aktore, antzerki zuzendari eta ekoizlea.
- Pocho Lepratti, argentinar lekaide eta gizarte-ekintzailea, 35 urterekin poliziak erahila (h. 2001).
- 1967 – Jonathan Ive, ingeles diseinatzailea, Apple Inc. konpainiako diseinu-burua.
- 1970 – Simone Tebet, brasildar abokatua, irakaslea, idazlea eta politikaria.
- 1971 – Sara Blakely, estatubatuar enpresaburua eta filantropoa, Spanx enpresaren sortzailea.
- 1972 – Maja Lidia Kossakowska, fantasiazko idazle, arkeologo eta kazetari poloniarra (h. 2022).
- 1973 – Li Bingbing, txinatar aktorea, abeslaria eta ekoizlea.
- 1974 –
- Julie Andrieu, frantziar telebista aurkezlea eta gastronomia kritikaria.
- Fernando Jubero, kataluniar futbolari ohia.
- 1976 – Hanna Kosonen, finlandiar orientazio-eskiatzaile eta politikaria.
- 1979 - Jandro Castro, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1980 –
- Chelsea Clinton, Bill eta Hillary Clinton politikarien alaba.
- Rodrigo García, espainiar txirrindularia.
- 1983 – Kate Mara, estatubatuar aktorea.
- 1985 – Thiago Neves, brasildar futbolaria.
- 1990 –
- Patricia Guerrero, espainiar dantzari eta koreografoa.
- Magdalena Koleśnik, poloniar aktorea.
- Marta Torrejón, kataluniar futbolari eta biologoa.
- 1992 –
- Massimo Stano, italiar atleta.
- Jimmy Vicaut, frantziar atleta, 100 eta 200 metrotan aditua.
- 1994 – Hou Yifan, txinatar xake jokalaria.
- 1995 – Kosuke Nakamura, japoniar futbolaria.
- 2001 – An San, hegokorear arkularia.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1565 – Alfonso de Córdoba, nafar noble eta militarra (j. 1512).
- 1653 – Diego López Pacheco, Espainia Berriko erregeordea eta Nafarroako erregeordea (j. 1599).
- 1773 – Pedro Calatayud, nafar misiolari jesuita (j. 1689).
- 1813 – Juan de Goyeneche y Aguerrevere, iruritar militar, politikari eta merkataria (j. 1741).
- 1869 – María del Pilar Acedo, Ohianederko Markesa, kulturzale eta poeta, Biarnon (j. 1784).
- 1894 – Damaso Zabaltza, nafar piano-jotzaile eta musikagilea, Madrilen (j. 1835).
- 1907 – Agustín Pérez Soriano, nafar musikagilea, Madrilen (j. 1846).
- 1943 – Juan Bizente Zengotita-Bengoa, bizkaitar idazlea (j. 1862).
- 1963 – Nestor Zubeldia, nafar apaiz, idazle eta pentsalaria (j. 1878).
- 1977 – Ixaka Lopez, euskal idazle, kultura eragile, euskaltzale eta politikari abertzale eta jeltzalea (j. 1879).
- 1984 – Amédée Artze, baxenafar pilotaria (j. 1900).
- 2006 – Igor Angulo Iturrate, bizkaitar ETAkidea, Cuencako espetxean (j. 1973).
- 2007 – Remedios Ultra Lacruz, 110 urte eta 182 egun bizi izan zen euskal herritarra, Madrilen (j. 1896).
- 2009 – Maria Otxoa Laiana, 106 urte bizi izandako nafarra (j. 1902).
- 2019 – Michel Sainte-Marie, lapurtar politikaria, Frantziako Alderdi Sozialistaren kidea (j. 1938).
- 2021 – José Manuel Cortizas, bizkaitar kirol kazetari eta bikoizketa-aktorea (j. 1963).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 580 – Pepin Landengoa, Austrasiako jauregizaina.
- 1425 – Vasili I.a Moskukoa, Moskuko Printze Handia (j. 1371).
- 1641 – Pau Claris i Casademunt, politikari eta elizgizon kataluniarra, Generalitateko presidente izandakoa (j. 1586).
- 1689 – Antonio Pedro Sancho Dávila, Nafarroako erregeordea.
- 1735 – John Arbuthnot, Londresko eskoziar mediku, idazle satiriko eta zientzia-gizona (j. 1667).
- 1807 – Louise du Pierry, frantziar astronomoa eta Sorbona Unibertsitatean irakasle ageri den lehen emakumea (j. 1746).
- 1819 – Claude-Anne de Rouvroy de Saint Simon, frantziar militar eta politikaria (j. 1743).
- 1829 – Charles de Salaberry, euskal jatorriako quebectar militarra (j. 1778).
- 1854 – Félicité Robert de Lamennais, frantziar idazlea eta pentsalaria (j. 1782).
- 1887 – Aleksandr Borodin, errusiar musikagilea (j. 1833).
- 1906 – Samuel Pierpont Langley, estatubatuar astronomo eta fisikaria (j. 1834).
- 1926 –
- Filomena Dato, galiziar idazlea (j. 1856).
- Olga Wisinger-Florian, austriar margolari inpresionista (j. 1844).
- 1927 – Luke Fildes, ingeles ilustratzaile eta margolaria (j. 1843).
- 1934 – Josep Llimona i Bruguera, kataluniar eskultorea, Kataluniako modernismoaren artista nagusietariko bat (j. 1863).
- 1936 – Ivan Pavlov, errusiar mediku, fisiologo eta psikologoa, 1904ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1849).
- 1939 – Nadezhda Krupskaia, errusiar iraultzaile eta pedagogoa (j. 1869).
- 1940 – Peter Behrens, alemaniar arkitekto eta diseinatzailea (j. 1868).
- 1943 – Kostis Palamas, greziar poeta (j. 1859).
- 1946 –
- Paule Gobillard, frantziar margolaria (j. 1867).
- Harry Edwin Wood, ingeles astronomoa (j. 1881).
- 1970 – Reizo Fukuhara, japoniar futbolaria (j. 1931).
- 1977 – John Dickson Carr, estatubatuar detektibe-eleberrien idazlea (j. 1906).
- 1985 – Henry Cabot Lodge, Jr., estatubatuar politikaria (j. 1902).
- 1989 –
- Konrad Lorenz, austriar naturalista, etologiaren sortzailetariko bat eta 1973ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1903).
- Boris Skossyreff, Andorrako errege izendatutako errusiar abenturazale eta espia (j. 1896).
- 1990 – Josephine Johnson, estatubatuar eleberrigile, olerkari eta saiakeragilea (j. 1910).
- 1992 – Algirdas Julius Greimas, lituaniar-frantziar hizkuntzalaria (j. 1917).
- 1993 – Lillian Gish, estatubatuar aktorea (j. 1893).
- 1998 – George Herbert Hitchings, estatubatuar farmakologoa, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1905).
- 2001 – José García Nieto, espainiar olerkaria (j. 1914).
- 2002 – Francisco Queipo de Llano Acuña, madrildar militar eta politikaria (j. 1927).
- 2003 –
- Wolfgang Larrazábal, Venezuelako presidentea (j. 1911).
- Fred Rogers, estatubatuar telebista-aurkezlea, musikaria, txotxongilolaria, idazlea, ekoizlea eta eliz ministro presbiterianoa, Mister Rogers' Neighborhood saioaren sortzailea (j. 1928).
- 2008 – Ivan Rebroff, alemaniar abeslaria, aparteko ahots tartean abesteko gai zena (j. 1931).
- 2011 –
- Necmettin Erbakan, Turkiako lehen ministroa (j. 1926).
- Amparo Muñoz, espainiar modeloa eta aktorea (j. 1954).
- Moacyr Scliar, brasildar narratzailea (j. 1937).
- 2012 – Manuel de Solà-Morales Rubió, kataluniar arkitekto eta urbanista (j. 1939).
- 2013 –
- María Asquerino, espainiar aktorea (j. 1925).
- Stéphane Hessel, frantziar politikari, diplomazialari, idazle eta olerkaria (j. 1917).
- 2014 –
- Maria de Avila, kataluniar dantzari, koreografoa, zuzendaria eta balet irakaslea (j. 1920).
- Dunia Ayaso, espainiar zinema- eta antzerki-zuzendari eta gidoilaria (j. 1961).
- 2015 –
- Boris Nemtsov, errusiar zientzilari eta politikari liberala (j. 1959).
- Rosa Novell, kataluniar aktore, antzerki-zuzendari eta eszenografoa (j. 1952).
- Leonard Nimoy, estatubatuar aktore eta zinema-zuzendaria, Star Trek telesailean Mr. Spock pertsonaia antzezteagatik ezaguna (j. 1931).
- 2016 – Lúcio Lara, Angolako jarduneko presidentea (j. 1929).
- 2017 – Carlos Humberto Romero, El Salvadorko presidentea (j. 1924).
- 2018 – Quini, asturiar futbolaria (j. 1949).
- 2019 – France-Albert René, Seychelleetako 2. presidentea (j. 1935).
- 2020 – Valdir Espinosa, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1947).
- 2022 – Carlos Álvarez Cruz, espainiar poeta eta hizlaria (j. 1933).
- 2023 –
- Gérard Latortue, Haitiko lehen ministroa (j. 1934).
- Juan Muñoz Martín, espainiar haur literaturaren alorrean idazlea (j. 1929).
- 2024 – Ellen Bernstein, estatubatuar errabino eta ekologista (j. 1953).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dominikar Errepublikako jaiegun nazionala.
- Sehaska egutegiko izendegia: Goratz/Goratze/Goraitz/Gorantz eta Lander/Landerra.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |
Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.