For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for .

| Wikiwand


Marmota (Marmota sp.) Sciuridae familiako animalia karraskari handia da, hau da, hortzekin marruskatzen ditu azal gogorreko fruituak. Nahiz eta katagorriaren familia berdinean egon, ez dute antza handirik. Ugaztuna eta belarjalea da eta bere ernaldia 5 hilabetekoa da. Gehienak Eurasiako eta Ipar Amerikako mendialdetan bizi dira.

NOLAKOAK DIRA MARMOTAK?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marmotaren gorputza

Marmotak hotzari ondo egokituta daude gorputz potoloa, ile lodia, belarri txikiak eta isats handia dutelako. Gainera, 8 kg inguru pisatzen dute; 50 cm-ko luzera dute, eta horietatik ia 20 cm buztana dira. Normalean 18 cm-ko altuera dute, 15 urte inguru bizi dira eta gehienak larruazala grisa, tripa horia eta buztanaren amaiera iluna izaten dute.

Marmota oso animali lagunkoiak dira, eta era askotako soinuak erabiltzen dituzte elkarren artean komunikatzeko, batez ere harrapariak daudenean. Janaria gordetzen dute, eta 7 hilabete inguru ematen dituzte bere gordelekuetan hibernatzen.

      Entzun!



NOLA ELIKATZEN ETA UGALTZEN DIRA?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marmota belarra jaten

Marmotak belarjaleak dira, beraz, belarrez elikatzen dira, hala nola, gramineoez, basa-baiez, sustraiez, eta abar. Bere harrapari nagusiak hegaztiak dira, hala nola belea, hontza edo arranoa.

Marmotak 2 urte dituztenean, heldutasun sexuala lortzen dute. Haien haurdunaldia 5 hilabete ingurukoa da eta 5 kume gutxi gorabehera izaten dituzte. Normalean, haien hibernazioa amaitzerakoan, ugaltzen hasten dira.

   Ba al dakizu   
Arrek elkarren artean borroka sutsuak izaten dituztela eta “boxeatzen” ibiltzen direla emeekin egoteko?


NOLA BIZI DIRA?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marmotak, normalean, talde txikietan bizi dira, baina ez da arraroa hainbat familiak bat egin eta talde handiak osatzea.

Egunez ibiltzen diren animaliak dira eta oso animalia sozialak dira . Egunaren hasieran gordelekuaren sarrera nagusiaren kanpoaldean kokatzen dira elkar garbitzeko. Ondoren, elikagaiak bilatzeari ekiten diote eguerdira arte, normalean intsolazio handieneko orduak gordelekuan sarturik igaro dituzte. Iluntzean berriz ere janaria bilatzeari ekiten diote. Animalia hauek lur azpian sorturiko gordelekuetan hibernatzen dute urriaren amaieratik apirilaren amaierara arte.

Marmota bere gordelekuan

NOLAKOA DA BERE BIZILEKUA?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mendiak

Mendietan bizi arren, marmotak ez dira leku garaietara joaten. Ohikoa da baso-inguruetan eta tenperatura oso baxuetan aurkitzea. Beraiek eraikitako gordelekuetan bizi dira. Beren bizi-ingurunea hainbat faktoreren menpe dago: elikagaien eskura izatea, intsolazioa, harrapariengandik ihes egiteko ikuspen ona eta zulatzeko lur erraza.

BANAKETA GEOGRAFIKOA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Marmota Europa mailan non aurkitu daitekeen mapa

Marmota alpetarra Europan bakarrik aurkitzen da, Tatra mendiak (Polonia), Karpatoak, Apenikoak,Alpeak eta Pirinioetan, hain zuzen ere. Alpeen ekialdean du jatorria marmotak, baina iraganean gainerako mendiguneetan sartu zuen gizakiak berriz ere. Gaur egun, Pirinio guztian zabaldu den espeziea da eta Euskal Herrian eta Nafarroako Pirinioko mendi garaienetan aurki daiteke.


ZER DA MARMOTAREN EGUNA?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
   Ba al dakizu   
Marmotak zulotik ateratzen direnean haien itzala ikusten badute berriro zuloetan sartzen direla, negua 6 aste gehiago iraungo duela adieraziz. Berriz, haien itzala ikusten ez badute haien zuloak uzten dituzte, negua bukatzeko gutxi falta dela adieraziz.

Otsailaren 2an marmotaren eguna ospatzen da Ipar Amerikan. Egun horretan marmota bere zulotik ateratzen denean, zerua lainotuta badago, udaberria hasiko da; aldiz, egun eguzkitsua bada, neguak beste sei astez iraungo du. Euskal Herriko eta Europa osoko tradizio batzuekin lotua dago. Euskal Herrian  hartz baten esnatzearekin lotu izan ohi da, eta normalean Inauterien zikloarekin erlazionatuta dago.

MARMOTAK MEHATXATUTA DAUDE?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marmotak desagertzeko arriskuan daude, ez gizakiek ehizatzen dituztelako, marmoten habitataren galera sendoa mehatxu handia delako haientzat. Adibidez, gizakiek etxeak edo eraikinak marmotak bizi diren lekuan eraikitzen dituztelako.

GEHIAGO JAKITEKO ESTEKAK

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

http://euskalnatura.eus/index.php/biodibertsitatea/animaliak/item/marmota-marmota-2

{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?