For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for .

| Wikiwand

Karraskari batzuk: kapibara, pedetesa, katagorria, kastorea eta sagua.

Karraskariak animalia ugaztun txiki batzuk dira. Lau ebakortz berezi dituzte, goiko hortz-lerroan bi eta behekoan beste bi, etengabe hazten direnak. Ebakortz horiek azal gogorreko fruituak (intxaurrak edo hurrak, adibidez) karraskatzeko (hortzekin marruskatzeko, hozka poliki-poliki apurtzeko) erabiltzen dituzte, eta horrexegatik deitzen zaie karraskari. Karraskari batzuek zura ebakitzeko edota lurrean zuloak egiteko ere erabiltzen dituzte ebakortzak; horregatik, azkar gastatzen zaizkie, baina, era berean, oso azkar eta etengabe luzatzen zaizkie berriro.

Non bizi dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
   Ba al dakizu   

karraskariak gizakien artean ere bizi direla eta gaixotasunak kutsa ahal dituztela?

Karraskarien espezieak oso zabalduta daude mundu os

oan eta ia leku guztietan topa daitezke, Antartikan eta zenbait uharte urrunetan izan ezik. Haien artekoak dira katagorria, erbia, muxarra, arratoiak eta saguak.

Nolakoak dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Karraskarien gaineko zortzi datu.

Karraskariak iledunak izaten dira, baina espezieren batek (arantzurdeak) ilearen ordez arantza gogor eta zorrotzak izaten dituzte beren burua babesteko.

Karraskatze-lanak indar handia eskatzen dienez gero, animalia hauek oso burezur sendoa eta aho-muskulu indartsuak izaten dituzte. Tamaina eta pisu desberdineko karraskariak daude: txikiena 5 gramo inguruko pisua duen sagutxo ñaño bat da; handiena, berriz, Hego Amerikako kapibara izenekoa da: burutik ipurdiraino, metrotik gora izan dezake, eta 60 kg izatera hel daiteke.

Zer jaten dute?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karraskari gehienak belarjaleak dira, hau da, landareak jaten dituzte. Batzuek, hala ere, haragia ere jaten dute. Gehienak lehorrean bizi dira, lurrean alegia, baina kastoreak, adibidez, ondo egokitu dira uretan bizitzera. Askotan gizakien uztak ere jaten dituzte.

Nola bizi dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karraskariak ugaztunak dira, eta, beraz, kumeak emearen sabelean hazten dira. Ugaztunen klase barruko ordena bat osatzen dute, Rodentia izenekoa.

Karraskari batzuek (marmotak, adibidez) hibernatu egiten dute; hau da, loaldi luzea egiten dute neguan, hotz gogorrei aurre egiteko; horretarako, gorputzeko tenperatura eta funtzio metabolikoak oso maila apaletan mantentzen dituzte.

Karraskari asko taldetan bizi dira, baina batzuk bakartiak dira.

{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?