For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for .

| Wikiwand

Talde ekologista baten itsasontzia, itsasoa babesteko.

Ingurumena gu inguratzen gaituen guzti-guztia da, izaki bizidun guztion bizitzan eragina duten gauza guztiak. Gaur egun, ingurumen hitza naturaz hitz egiteko erabiltzen da askotan.

Ingurumen hitza, zentzu honekin, nahiko berria da; euskaraz, ingurugiro hitza hasi zen zabaltzen 20. mendeko 60ko hamarkadatik aurrera zentzu honekin, hau da, kontzeptu hori adierazteko. Orduan hasi zen jendea konturatzen gure bizimodua nabarmenki kalte handiak egiten ari zitzaizkiola munduari, gure inguruari: autoek eta beste ibilgailuek, fabrika eta lantegiek, berogailuek eta gure hondakin guztiek natura kutsatzen dute, airea, ibaiak, itsasoa, lurra... Leku askotan, basoak eta oihan tropikalak desagertzen ari dira, eta, haiekin batera, animalia eta landare espezie ugari ere. Kalte horietaz konturatzean, ekologismoa sortu zen, ingurumena eta natura guztia babestu nahi duen mugimendu bat.

Oso garrantzitsua da ingurumena?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izaki bizidun guztiok harreman handia dute ingurumenarekin: ingurumen egokia behar dugu bizirik iraun eta osasunez bizitzeko; eta, era berean, ingurumenak izaki bizidunak behar ditu egoera onean jarraitzeko. Ekosistema hitza erabiltzen da harreman hori adierazteko; ekosistemak halako toki batean dauden bizidunek eta bizigabeek osatzen dituzten harreman guztien multzoari deitzen zaio. Gizakiaren jarduerek ekosistemak kaltetzen edo hondatzen dituztenean, izaki bizidun horietako batzuek arazo handiak izaten dituzte bizirik jarraitu ahal izateko. Eta horrek kalte handiak eragin ditzake ekosistema osoan, baita gizakiontzat ere.

Gaur egun, ingurumena zaintzeko helburua dutenen artean, asko zabaldu da " jasangarritasun "aren ideia; euskaraz, " iraunkortasuna " eta " eutsigarritasuna " ere deitzen zaio. Ideia honek esan nahi du beharrezkoa dela ahaleginak egitea ingurumenari kalterik ez egiteko gizakion edozein jarduerarekin; ingurumenak kalterik gabe jasan ahal izateko gure gizartearen beharrak asetzeko egin behar ditugun gauzak, kalte handirik gabe iraun ahal izateko.

Zoritxarrez, gizakion jarduera asko ez dira jasangarri edo eutsigarriak; adibidez, petrolioa eta horrelako erregai fosil kutsagarriak erabiltzen jarraitzen dugu, eta horrek etengabeko kalteak eragiten dizkio ingurumenari. Denok kutsatzen dugu ingurumena gure gehiegizko kontsumoarekin, eta hori ez da jasangarria, ingurumenak ezin die eutsi gure jardueraren eragin kaltegarriei.

Zer dira ingurumen-zientziak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurumen-zientziek ingurumena aztertzen du, Lur planetak nola funtzionatzen duen ikertzen du. Ingurumen-zientzialariek askotan aztertzen dute nolako eragina edukitzen ari den gizakion jarduera ingurumenean, bai eta zer egin dezakegun ere kalte hori gutxitzeko edo kalterik ez egiteko. Zientzialari hauek Lurreko atmosfera, ozeanoak, geologia, habitatak, animaliak eta ekologia ikertzen dituzte.

Eskoletan ere gero eta gehiago lantzen dira ingurumenari buruzko gaiak. Horrela, ohitura hobeak irakatsi nahi zaizkie umeei, natura zaintzeko eta garapen jasangarria izateko; hau da, ingurumena errespetatzen duen bizimodua edukitzeko.

{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?