For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for .

| Wikiwand

Tximistak fenomeno elektriko naturalak dira.

Elektrizitatea edo argindarra naturan gertatzen den fenomeno fisiko bat da, materiarekin zerikusia duena. Ekaitzetan ikusten ditugun tximistak, adibidez, fenomeno elektrikoak dira. Bestalde, gizakiak elektrizitatetik energia sortzen eta kontrolatzen ikasi du; horri esker, argindarra pilatu edo gorde egin dezakegu, baterietan hain zuzen ere, bai eta leku batetik bestera garraiatu ere, kableak erabiliz. Modu honetan, gaur egun eguneroko bizitzan inguratzen gaituzten gauza askok eta askok funtzionatzen dute elektrizitateari esker: elektrizitatea erabiltzen dugu, esate baterako, etxeetan argia izateko, telebistak, ordenagailuak eta etxetresna elektrikoek funtzionatu ahal izateko, edota pila edo bateriak erabiltzen dituzten jostailuek eta bestelako gailu edo tresna guztiek funtzionatu ahal izateko.

Nola funtzionatzen du elektrizitateak?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Materia guztiak halako karga elektrikoa dauka. Materia, izan ere, atomoz osatuta dago, eta indar elektrikoa da atomoak elkartuta egonarazten dituena; indar elektriko hori gabe, atomoak ezingo lirateke batu eta existitzen diren gauza guztiak gaseosoak izango lirateke.

Esan bezala, materia guztia atomoz osatuta dago, baina atomoek, aldi berean, hiru partikula-mota dituzte:

Ikasi Otsorekin elektrizitateari buruz.

Protoiak atomoen barruan daude, nukleo izeneko espazio bat okupatzen. Elektroiak nukleoaren inguruan biratzen egoten dira, azala deitzen diogun oskol moduko batean. Nukleoa oso txikia da atomoarekin alderatuta (atomo batek futbol zelai baten tamaina izango balu, nukleoak sagar baten tamaina izango luke, eta elektroiak harmailetan barrena korrika ibiliko lirateke). Hala ere, protoiek elektroiek baino askoz masa handiagoa dute, ia 2.000 aldiz gehiago, atomoaren masa ia guztia nukleoan dagoelako.

Protoiek edo karga positiboek eta elektroiek edo karga negatiboek elkartzeko joera dute; hau da, indar erakartzailea dute. Aldiz, bi karga positibok elkar aldarazteko edo urrunarazteko joera izaten dute, eta gauza bera gertatzen da bi karga negatiborekin, elkar uxatzen dute; hau da, indar aldaratzailea dute. Materiaren barruan, normalean, neurri berekoak izaten dira indar erakartzaileak eta aldaratzaileak, batzuek besteak konpentsatzen dituzte; horregatik, materia ez da desegiten, atomoak baturik egoten baitira.

Materialaren arabera, elektroi batzuk libreki mugi daitezke; horrek esan nahi du elektroi mugimendu bat dagoela, eta horixe da korronte elektriko deitzen duguna. Korronte elektrikoa, beraz, karga elektrikoen mugimendu bat da. Mugimendu hori norabide batera zuzendu daiteke, ibaiko ura balitz bezala; kobrezko kable elektrikoak erabiltzen ditugu korronte elektrikoa nahi dugun lekura eramateko. Horrela lortzen dugu argi elektrikoa etxeetaraino garraiatzea eta ditugun tresna eta makinek funtzionatzea.

Nola sortzen dugu elektrizitatea?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Normalean, argindarra sorgailu elektriko batean sortzen dugu. Adibide hurbil bat aurki dezakegu bizikleta askotan, sorgailu bat (dinamoa deitzen duguna) izaten baitute argia emateko. Sorgailuek iman bat eta kobrezko bobina bat izaten dituzte barruan, eta bobinaren barruan iman bat; bobina hori biraka jartzen da gurpilaren mugimenduagatik, eta orduan imanak kobrezko bobinako elektroiak mugiarazten ditu. Horrela, energia mekanikoa (mugimendua) energia elektriko bihurtzen da.

Etxean dugun elektrizitatea sortzeko, ordea, sorgailu elektriko oso handiak behar izaten dira. zentral elektrikoetan daudenak gizaki bat baino handiagoak izan ohi dira; baina hauek ez dituzte bobinak erabiltzen bizikletetako dinamoetan bezala, turbinak baizik.

Elektrizitatea sortzeko modu ugari daude gaur egun:

  • Zentral nuklearretan edo zentral termikoetan uretatik ateratako lurruna erabiltzen dute turbinari eragiteko.
  • Ibaietako uraren mugimendua ere erabil daiteke elektrizitatea sortzeko; energia hidraulikoa deitzen zaio elektrizitatea sortzeko modu honi, eta zentral hidroelektrikoak daude horretarako.
  • Haizearen indarra era baliatzen da elektrizitatea sortzeko; energia eolikoa deitzen zaio honi, eta haize-sorgailuak edo haize-errotak erabiltzen dira horretarako.
  • Eguzki-energia erabiltzen duten plantek metodo erabat ezberdina erabiltzen dute argindarra sortzeko. Panel batzuetan, elektrizitatea zuzenean sortzen da eguzki-izpien beroa aprobetxatuz. Energia sortzeko modu hauxe da ingurumenarentzat kalte gutxien eragiten duena, zentral hidroelektrikoekin batera.
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?