For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Pitagoras.

Pitagoras

Pitagoras

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΠυθαγόρας
JaiotzaSamos uharteac.K.a. 580
HerrialdeaSamos
BizilekuaCrotona
HeriotzaMetapontoc.K.a. 495 ( urte)
Familia
AitaMnesarchus
Ezkontidea(k)Teano
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Irakaslea(k)Anaximandro
Themistoclea (en) Itzuli
Hermodamas (en) Itzuli
Pherecydes of Syros (en) Itzuli
Tales
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmatematikaria, filosofoa, politikaria, idazlea, musikologoa eta musikaren teorikoa
Lan nabarmenak
InfluentziakPherecydes of Syros (en) Itzuli, Anaximandro, Tales eta Zoroastro
MugimenduaEskola pitagorikoa
Mendebaldeko filosofia
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEskola pitagorikoa

Musicbrainz: 37d51ffa-e38a-4c20-8f79-4cb842c94e70 Edit the value on Wikidata

Pitagoras Samoskoa (antzinako grezieraz: Πυθαγόρας; Samos, c.K.a. 580Metaponto, c.K.a. 495) Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen. Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. Pitagorismo izendatu den mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzaile, mistikotzat jo izan da historian zehar. Ildo horretatik, mugimendu esoteriko anitzetan eragin duen pertsonaia izan da, Rosae Crucis mugimenduan kasu.

Egiazko eta alegiazko historiak daude nahasturik Pitagorasen bizitzari buruzko kroniketan. Heraklides Pontokoa, Klearko eta Aristoxenos jakintsuek alegiazko egitateak eta gertaerak jasotzen dituzte hari buruz. Pitagoras Apolo edo Hermesen seme zela idatzi izan da. Azpimundura jaitsia eta ondoren berriz ere bertatik ekarria ere omen zen. Halaber, urrezko izterra zeukala eta nonahitasunezkoa zela aipatu da. Kristau aroko lehenengo mendeetan Pitagorasi buruz Apolonio Tianakoak eta beste neopitagorikoek idatzitako alegiazko historiak onartu ziren, eta gerora Janbliko eta Porfirio neoplatonikoengan eragina izango zuten.[1] Gainera, Pitagorasek ez zuen ezer idatzi, eta seguru asko horregatik ere bere jarraitzaileek Pitagorasenak ez ziren lanak eta asmakuntzak —Pitagorasen teorema, kasu— egotzi zizkioten. Jarraitzaileek osaturiko pitagorismoak ez du, hortaz, lagundu bere bizitzaren eta lanaren berri zuzena izaten. Horrela, ikertzaile zenbaitek Pitagorasen ekarpenak eta pentsamendua neurriz gain balioztatu direla adierazi dute.[2]

K.a. 580. urtearen inguruan Samos uhartean jaio zelako datuak fidagarriak dira, ordea.[3] Apolodororen arabera, 40 bat urte izango zituen K.a. 532. urtean, Polikratesen tirania dela eta Samos utzi Crotonara joan behar izan zuenean. Han komunitate izpiritual bat sortu zuen, gizon eta emakumez osaturikoa, bizitzako alderdi guztiak arautzen zituena. Komunitateaz gaindi, jarraitzaileek bizitza politikoan ere parte hartu zuten, joera aristokratiko batez, eta ildo horretatik Crotona eta Sibaris hiriek K.a. 510. urtean elkarrekin izan zuten borroka aipatzen da, Sibaris hiriaren suntsipenaz bukatu zena.[4] Borroka hartan Milos pitagorikoa izan zen buru, eta komunitateko kideek ere parte hartze nabarmena izan zuten.

Azkenik, matxinada demokratiko bat ere izan zen pitagorikoek bultzaturiko erregimen aristokratikoaren aurka. Horren ondorioz, jazarpen luzea jasan behar izan zuten pitagorikoek eratuak zituzten komunitate guztietan. Pitagorasek Metaponto hirian aurkitu zuen babesa, eta han hil omen zen.[3] Pitagorikoen aurkako jazarpenean asko hil ziren. Bakan batzuek ihes egin zuten, eta sektatzat iraun zuten K.a. IV. mende arte.

Pitagorasek Lurra unibertsoaren erdigunea zela uste zuen eta ilargiaren orbita lurreko ekuatorerantz inklinaturik zegoela, eta gaueko eta goizeko izarrak planeta berdina (artizarra) zela aurkitu zuen lehen izar ezberdinak zirela uste baizuten. Horretaz gain berak sortutako eskola pitagorikoko beste zientzialeri bati (Sirakusako Hicetas) atxikitzen zaio lurrak bere buruaren inguruan duen errotazioaren aurkipena.

Matematiketan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Matematikeatan aurkipen oso garrantstsuak izan zituen Pitagorasek

Pitagorasen teorema: Triangelu zuzen batean bi katetoek sorturiko karratuak baturik hipotenusak sorturiko karratu bera lortuko dute. Nahiz eta esaten den indiako eta babiloniako matematikariek lehendik ezagutzen zuten teorema Pitagorikoak izan ziren formalki azaldu eta fragatu zutenak.

Solido perfektuak: Pitagorikoak izan ziren bakarrik 5 poliedro erregular existitzen zirela aurkitu zutenak, uste da Pitagorasek laugarrenerarte zekiela nola osatu, baina bostgarrena Hipaso Metapontokoak (K.a.470) aurkitu zuen.

Triangeluko barne angluak: Eskola pitagorikoak aurkitu zuen triangelu baten barne angeluen batura bi angelu zuzenen baturaren berdina zela.

Pitagorasek musika bitarteen legeak –musika eskalako noten arteko erlazio matematikoak- aurkitu zituela uste da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía, 1676. orrialdea.
  2. Jonathan Barnes: Los presocráticos, 125-128. orrialdeak.
  3. a b Franco Volpi: Ibid..
  4. Wilhem Capelle: Historia de la filosofía griega, 42. orrialdea.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Pitagoras
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Pitagoras
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?