For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Maria Kristina Borboikoa.

Maria Kristina Borboikoa

Artikulu hau 1833-1840 urte bitartean Espainiako erreginaorde izandakoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maria Kristina (argipena)».
Maria Kristina Borboikoa

Member of the Junta de Damas de Honor y Mérito (en) Itzuli

1829ko abenduaren 29a -
Consort of Spain (en) Itzuli


Regent of Spain (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaPalermo1806ko apirilaren 27a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1878ko abuztuaren 22a)
HeriotzaLe Havre1878ko abuztuaren 22a (72 urte)
Hobiratze lekuaEl Escorial monasterioaren errege kripta
Familia
AitaFrantzisko I.a Bi Sizilietakoa
AmaMaria Elisabet Espainiakoa
Ezkontidea(k)Fernando VII.a Espainiakoa  (1829ko abenduaren 11 -  1833ko irailaren 29a)
Agustín Fernando Muñoz, 1st Duke of Riánsares (en) Itzuli  (1833ko abenduaren 28a -  ezezaguna)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Bourbon-Two Sicilies (en) Itzuli
Espainiako Borboi etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta monarka
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia de Nobles y Bellas Artes de San Luis
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8857546 Edit the value on Wikidata

Maria Kristina Borboikoa, baita ere Maria Kristina Bi Sizilietakoa, batzuetan Maria Kristina Borboi-Bi Sizilia gaztelaniaz María Cristina de Borbón-Dos Sicilias, (Palermo, Italia, 1806ko apirilaren 27a - Sainte-Adresse, Frantzia, 1878ko abuztuaren 22a), Fernando VII.aren laugarren emaztea, Espainiako erreginaordea izan zen Elisabet II.a alabaren ordez.

ca.1870

Erregetzari lotua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzisko I.a Bi Sizilietakoa erregearen eta Maria Elisabet Borboikoaren alaba zen. 1829ko abenduaren 11n Espainiako Fernando VII.arekin ezkondu eta haren laugarren emaztea izan zen. Fernando VII.ak ez zuen seme-alabarik izan bere lehen hiru emazteekin baina Maria Kristina Borboikoa, Fernando VII., bere osaba, baino hogeita bi urte gazteagoa, berehala geratu zen haurdun. Semea edo alaba jaioko zen jakin gabe, Fernandok Lege Salikoa bertan behera uzteko Berrespen Pragmatikoa aldarrikatu zuen; horren arabera, ondorengoa ez zen Karlos Maria Isidro Borboikoa, Fernandoren anaia, izango, jaioko zen umea baizik, neska izan arren.

Gerra giroan, erreginaorde

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1833an Fernando VII.a hil zenean, Maria Kristina izan zen erreginaorde, alaba Elisabet artean adingabea zelako. Maria Kristina 7 urtez egon zen agintean, baina, ondoren, Espartero etorri zen eta berari boterea ematera derrigortuta ikusi zuen bere burua. Fernandoren heriotzak, herrian iskanbila ugari sortu zuen, ondoren tronua nork hartuko zuen kezkaz. Alde batetik, Karlos V.a zegoen, Fernandoren anaia, eta, beste aldetik, Elisabet II.a zegoen, erregearen alaba txikia. Fernandok ondorengotzarako legea aldatzea erabaki zuen eta honek herria bitan zatitzea ekarri zuen, isabeldarrak eta karlistak. Lehen Gerra Karlista edo lehen Karlistaldia hasi zen.

Fernandoren heriotza gertatu eta denbora gutxira, 1833ko abenduaren 28an, erregearen alarguna Agustin Fernando Muñoz sarjentuarekin ezkondu zen ezkutuan. Herritarrei ekintza honek ez zion grazia handirik egin eta Elisabeten aldeko joera jaitsi egin zen. Maria Kristina saiatu zen herriarekin ondo konpontzen, baina ez zuen guztiz lortu; azkenean, 1840ko urriaren 17an, Espainiatik alde egin beharrean izan zen, Espartero kapitainari boterea utziz. Lehendabizi Marseillara joan zen, ondoren Erromara eta azkenik Parisen finkatuko zen.

Parisen bere jarraitzaile batzuekin elkartu zen eta, hauen laguntzaz, Espainiako tronua berreskuratzera iritsi zen. Orduko hartan, alaba Elisabet II.a jarri zuten agintean, nahiz eta oraindik adingabea izan. 1844an Espainiara itzuli eta Madrilen finkatu zen, bere alabaren erreginaldia zainduz, eta, bitartean bere senar berriarekin negozio berri batzuetan sartu zen (gatza, burdinbideak...). Horretan, gertuko bazkidea izan zuen José Salamanca negozio gizona eta politikaria. Herritarrek Mari Kristina diruzale xamarra ikusten zuten, eta negozio mundu horretan gehiegi sartzen ari zen iritzikoak ziren; ez zuten oso gustuko bere jarrera eta, azkenean, berriro Espainiatik alde egin beharrean izan zen, oraingoan denbora luze baterako.

Espainiatik erbestera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisera itzuli zen eta bertan egon zen bere biloba Alfontso XII.ak boterea berreskuratu zuenean ere. Elisabet II.ak eta Alfontso XII.ak ez zuten Maria Kristinak ezkutuan egindako ezkontza begi onez ikusten, eta, hori dela eta, beraien artean ez zegoen oso harreman ona. 1878ko abuztuaren 22an, Maria Kristina Sainte-Adressen (Frantzian) hil zen eta, geroago, El Escorial monasterioan lurperatu zuten.

  • Bere lehenengo senarrarekin, Fernando VII.arekin, 2 alaba izan zituen:
  • Bere bigarren senarrarekin, hau da, Agustin Fernando Muñoz sarjentuarekin, 7 seme alaba izan zituen:
    • Maria de los Milagros, Castillejoko markesa.
    • Agustin, Tarankoneko dukea.
    • Fernando, Riansares eta Tarankoneko dukea.
    • Maria Kristina, Isabelako markesa.
    • Joan, Rekuerdoko kondea.
    • Jose, Gartziako kondea.

Espainiar herritar ugarik haren erreginordetza desegokitzat zeukaten bezala, López-Morellek moral eskaseko eta anbizio pertsonal handikotzat jo du Maria Kristina, estatuko arazoez baino, bere oinordekoen eta, bereziki, Agustín Fernando Muñoz zaindariarekin ezkutuan izandako bost haurren sustapenaz arduratu zela, baita bere posizioa baliatuz aberastasuna metatzeaz ere.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. López-Morell, Miguel A. (2015), 82. or.

  • López-Morell, Miguel A.. (2015). Rothschild. Una historia de poder e influencia en España. Madrid: Marcial Pons, Ediciones de Historia, S.A. ISBN 978-84-15963--59-2..


{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Maria Kristina Borboikoa
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?