For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Juana de Vega.

Juana de Vega

Juana de Vega

Fitxategi:Royal Greater Coat of Arms of Spain (1761-1868 and 1874-1931) Version with Golden Fleece and Order of Charles III Collars.svg, Coat of Arms of Infanta Luisa Fernanda of Spain, Duchess of Montpensier.svg
Elisabet II.a Espainiakoako, Luisa Fernanda Borboikoako Aya (en) Itzuli

1842ko uztaila - 1843
Camarera mayor de Palacio (en) Itzuli

1842 - 1843 - Joaquina Téllez-Girón, Marquise of Santa Cruz (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaCoruña1805eko martxoaren 7a
Herrialdea Espainia
HeriotzaCoruña1872ko ekainaren 22a (67 urte)
Hobiratze lekuaCemetery of San Amaro (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Francisco Espoz Mina
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
JarduerakHeroina
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
juanadevega.org…

Juana Maria de la Vega, Espoz y Minako kondesa (Coruña, 1805eko martxoaren 7a - Coruña, 1872ko ekainaren 22a), galiziar idazlea eta ekintzaile liberala izan zen.[1]

Juana de la Vega Coruñan jaio zen 1805eko martxoaren 7an. Haren gurasoak, Juan Antonio de la Vega eta Maria Josefa Martinez, hiri horretan kokatuak ziren aita Kubatik aberasturik itzuli ondoren.[2] Heziketa aberatsa jaso zuen letra eta humanitateetan, eta kulturarako interes handia izan zuen bizitza osoan.[1]

1821ean, Francisco Espoz nafar militar eta politikari liberalarekin ezkondu zen. Bi urte geroago, Hirurteko Liberalaren amaierarekin, senar-emazteak Ingalaterran erbesteratu, eta 1833 arte ez ziren Espainiara itzuli. 1836an, senarra hil ondoren, Espoz y Minako kondesa titulua eman zion gobernuak. 1837ko apirilean Coruñara itzuli zenetik aurrera, hiriko liberalen bilgunea bilakatu zen bere etxea.[1] 1840an, aita hil eta gero, familiaren ondasuna jarauntsi zuen.[2]

1840 amaieran, Elisabet II.a erreginaren eta Luisa Fernanda Borboikoaren hezitzaile izendatu zuten eta, 1842ko urrian, Jauregiko ganberazain nagusi. Goi nobleziako emakumeen esku egonak ziren bi kargu horiek ordura arte, baina Baldomero Espartero erregeordeak liberalismoan hezi nahi izan zituen erregina eta haren ahizpa. 1843ko uztailaren 24an, Espartero kargugabetu zutelarik, zeregin horiek utzi behar izan zituen.[1]

Berriz ere Coruñan kokaturik, haren etxeko egongela liberalen batzargune eta jarduera kulturalen egoitza bilakatu zen. Memorias del General Francisco Espoz y Mina idazten eta prestatzen jardun zuen; idazlan hori 1851n hasi zen argitaratzen. 1852an, Pablo Sarasate haurra ezagutu zuen, eta haren mezenasa izan zen hurrengo urteetan.[3] 1860ko hamarkadaren hasieran, Rexurdimentoaren sorrera babestu zuen. Ongintzan eta gizarte laguntzan ere aritu zen buru-belarri, askotan Concepción Arenalekin batera.[1]

Coruñan hil zen, 1872ko ekainaren 22an. San Amaroko hilerrian ehortzi zuten, senarraren bihotzarekin batera, gurasoen hilobiaren ondoan.[1][oh 1]

  • Memorias del General Francisco Espoz y Mina, 1851-52
  • Apuntes para la historia del tiempo en que ocupó los destinos de Aya de S. M. y A. y camarera mayor de palacio su autora la Excma. Sra. Dª Juana Vega de Mina.
  • Memorias de la Excma. Sra. Condesa de Espoz y Mina.
  1. Juana de Vegak hil arte eduki zuen etxean senarraren gorpu baltsamatua. Ondoren, Francisco Espozen hilotza Iruñeko katedraleko klaustroan ehortzi zuten, baina bihotza emaztearen hilobian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f Juana de Vega: biografia. juanadevega.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  2. a b Fernández, Martín. Juan A. De la Vega, un liberal de Mondoñedo enriquecido en Cuba y exiliado en Portugal. La Voz de Galicia, 2022ko martxoak 21, lavozdegalicia.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-28).
  3. San Millan, Pello. Sarasate ta Baztan. baztangohaizegoa.wordpress.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Juana de Vega
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?