Ingude
- Artikulu hau tresnari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ingude (argipena)».
![](https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/4/41/Blacksmith_at_work02.jpg/250px-Blacksmith_at_work02.jpg)
Ingudea errementaritzako lanabesa da. Tenplatutako gainazala duen metalezko bloke bat da, lurrean finko edo euskarriren batean tinkatuta ezartzen dena, eta bere gainean beste metalezko elementu batzuk moldatzeko erabiltzen dena.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hitza latinezko incude(m) hitzetik dator, baina tokian tokiko aldaera asko ditu euskararen eremuan[1]: enkude, inguda, txinburi, txingura, txungurre, ukude, ungide, unguru, ünküdü, jungura, xingudi, xinguri, zinguri...
Motak eta erabilpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingude ohikoena pieza handi eta astuna da, burdina eta altzairua forjatzeko erabilia. Gori-gori berotutako metala gainean jartzen zaio eta mailu batez kolpekatuz metalari itxura ematen zaio.
Beste ingude txikiago batzuk daude. Barrikagileek erabilitakoa T formakoa izan ohi da, eta forma horretatik eratorritakoak ingude altxatzeko herri kirolean erabiltzen dira. Sega-ingude edo sega pikatzeko ingudea, berriz, are txikiagoa da, segalariak aldean eramateko modukoa: jotzeko duen goiko partea txikia da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Orotariko Euskal Hiztegia, Euskaltzaindia. «OEH - Bilaketa - Ingude» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.