For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Barney Gumble.

Barney Gumble

Barney Gumble
Simpsondarrak
Argitalpena
SortzaileaMatt Groening
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Jaiotza-izenaBarnard Arnold Gumble
Jaiotza1956ko apirilaren 20a
HerrialdeaSpringfield
SexuaMutila
Jarduerahegazkinlaria

Barnard "Barney" Gumble Simpsondarrak telesail animatuko fikziozko pertsonaia bat da. Springfield hiriko alkoholikoa da.

Homer Simpsonen lagun honena da txikitatik. Beti dago Moeren tabernan, garagardoa gustatzen zaiolako. Edateari utzi zion Dan Castellanetak idatziriko "Days of Wine and D'oh'ses" kapituluan, eta edan gabe hainbat denboralditan zehar egon zen. Barney-k ia denbora guztian korroka egiten du, edaten duen alkohol kopuru handiaren ondorioz.

Matt Groening marrazkilariak sortua izan zen, eta hau Pablo Marmol Los Picapiedra telesaileko pertsonaian inspiratu zen. Bere telebistako debuta 1989ko abenduak 17an egin zuen "Simpsons Roasting on an Open Fire: The Simpson's Christmas Special" kapituluan. Familia nagusiaz gain, telesailean agertzen lehenetariko pertsonaia izan zen, eta ordutik hainbat kapitulu berezi izan ditu.

Pertsonaiaren ahots originala Dan Castellaneta-rena da. Espainian 1-23 denboraldien artean Luis Marín-en ahotsa izan zuen, 24-28 denboraldien artean Miguel Zúñiga eta 29tik aurrera Juan Carlos Lozanorena.

Simsondarrak telesailean duen papera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barney Gumble apirilak 20an jaio zen, Homer-ek dion bezala "Viva Ned Flanders" kapituluan, Adolf Hitler-en urtebetetzearekin koinziditzen duelarik, eta "A star is Burns" kapituluan, berak dio 40 urte baino gehiago dituela. Bere aita, Arnie, Bigarren Mundu Gerrako beteranoa zen, 1979an hil zena karroza desfile batean. Bere amaren inguruan Norvegian bizi dela edo bizi zela dakigu. Kapitulu batean berak dio urte batzuetan zehar dantza modernoa eta klakea ikasi zituela.

Bere alkoholismoaren arrazoia bi kapitulutan agertzen da, baina bakoitzean arrazoi bat aipatzen da. "Mr. Plow" kapituluan Homer eta Barney agertzen dira, gazteak zirela, eta Barney Harvard unibertsitatera sartzear zegoela. Orduan, Homer-ek garagardo bat ematen dio, eta Barneyk osorik edaten du, bere arazoa horrela hasten delarik. Gainera kapitulu honetan Barney argala dago, eta alkoholismoa izango litzateke ondoren lodi egotearen arrazoia. "She used to be my girl" kapituluan ordea, Barney bere neskalagun ohiak utzi ondoren edaten hasi zela agertzen da.

Hasiera batean, sortzaileek Barney Homer-en bizilagun eta laguna izatea nahi zuten, baina azkenean alkoholiko bihurtu zuten, eta bizilagun papera Ned Flanders-i eman zioten. Groening-ek esan zuen Barney ez zenez Simpson familiaren bizilaguna, ahalik eta pertsonaia patetikoena bilakatzen saiatu zirela.

Lehen denboraldian, Barneyk ile horia zuen, baina honek bere azalaren kolorearekin koinziditzen zuen, eta sortzaileek ile horia Simpson familiak soilik edukitzea nahi izan zuten; beraz, bigarren denboralditik aurrera ile marroia jarri zioten. Rich Moore izan zen bere apartamentua sortu zuena, bere etxe propioan inspiratu zelarik hau egiteko.

Harrera eta produktuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filmcritic.com web orriak hemezortzigarren postuan jarri zuen bere "Zinema eta telebistako betiko hogeitabat alkoholiko hoberenak" zerrendan. IGN-k, ordea, bere "Simpsondarrakeko 25 bigarren pertsonaia hoberenak" zerrendan bosgarren postuan jarri zuen.

Playmates Toys jostailu fabrikak telesaileko pertsonaien panpina kolekzioa atera zuen "World of Springfiel" izenekoa, eta bertan Barney-ren hiru figura ezberdin agertzen dira.

  • Kapitulu batean helikopteroa gidatzen ikasi zuen.
  • Txikitan, bera, Homer eta beste ume batzuk garagardoa edan zuten eta zuhaitz baten aurrean Barneyk honakoa esan zuen: "Ez dugu inoiz ere garagardoa edango"; baina gero nagusitan ez zuten hori bete.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Barney Gumble
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?