For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Balentin Berriotxoa.

Balentin Berriotxoa

Balentin Berriotxoa

bikario apostoliko

1858ko uztailaren 28a -
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Bui Chu (en) Itzuli
apezpiku tituludun

1857ko abenduaren 28a -
Elizbarrutia: titular see of Centuria (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaArriola jauregia1827ko otsailaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaHải Dương (en) Itzuli1861eko azaroaren 1a (34 urte)
Hobiratze lekuaSortzez Garbiaren eliza
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, misiolaria, apezpiku katolikoa eta fraidea
Santutegia
Azaroaren 1
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenadomingotar

Find a Grave: 80334195 Edit the value on Wikidata

Balentin Faustino Berriotxoa Arizti[1] (Elorrio, Bizkaia, 1827ko otsailaren 14a - Hai Duong, Tonkin, gaur egun Vietnam, 1861eko azaroaren 1a), batez ere San Balentin Berriotxoa[1] santu izenez ezaguna, Erromatar Eliza Katolikoko misiolari domingotarra, apezpikua eta martiria izan zen. 1988an kanonizatu zuen Erromatar Eliza Katolikoak. Bilboko elizbarrutiaren zaindaria; eta Bizkaiko bigarren santu zaindaria (Eliza Katolikoak San Inazio Loiolakoa du izendatuta Bizkaiko santu zaindari nagusia). Jaieguna uztailaren 4an ospatzen da.[2]

Elorrioko Arriola jauregian jaio zen, orduko Goiko Kalean (gaurko Berrio-Otxoa). Aita, Juan Isidro Berriotxoa, Elorriokoa zen, eta ama, Maria Monica Arizti, Antzuolakoa. 1845ean, 18 urte zituela Logroñoko apaizgaitegira joan zen. Baina hiru urte geroago, ikasketa eta egoitza-gastuak ordaintzeko aski dirurik ez zuenez gero, etxera itzuli behar izan zuen eta aitaren aroztegian laguntzen hasi. 1851ean, Miguel Jose Irigoien apezpikuaren laguntzari esker, apaizgaitegira itzuli ahal izan zuen. Urte horretan bertan abadetu eta bi urte geroago Toledoko domingotarren komentuan sartu zen.[3]

1856ko abenduaren 27an, beste zazpi lagunekin batera, Cadizko portuan ontziratu zen, ekialdeko Asiara misiolari joateko. Bost hilabete geroago Manilara iritsi zen.[3] Bertan Tonkingo hizkuntza eta ohiturak ikasten jardun ostean, 1858an Vietnamgo eskualde horretara joan zen.[2] Garai hartan Tonkingo kristauak Tu Duc erregearen jazarpena pairatzen ari ziren. 1858ko ekainean Melchor García Sampedro apezpikuaren lagunkide izendatu zuten. Handik hilabete batera Sampedro monsinorea atxilotu eta martirizatu zuten. Era horretan, Berriotxoa Tonkingo apezpiku bilakatu zen. Hiru urtez ezkutuan egin zituen bere betebeharrak, oztopo eta arrisku handiei aurre eginez. Azkenik 1861ean atxilotua izan zen.[3]

Hai Duong, probintziako hiriburura, eraman eta Trang-Thu gazteluan giltzaperatu zuten. Itaunketan nola zuen izena (bertakoek Vinh, «garailea», deitzen zioten), zenbat denbora zeraman herrialdean (lau urte), non bizi zen (Biu Txun), matxinatuekin harremanik ba ote zuen (ezetz, eta armarik ez hartzeko aholkatu zuela) eta Hermosilla apezpikua ezagutzen ote zuen (baietz) besterik ez zioten galdetu. Bere fedeaz arnegatzeko eskatu zioten, baina ezetz esan zuenez gero, 1861eko azaroaren 1ean lepoa moztu zioten.[3]

Berriotxoa hil zutela jakin zenean, atsekabe handia heldu zen Elorriora eta Bizkaia osora. 1886an haren gorpuzkiak Elorrioko elizara eraman zituzten. 1905ean Pio X.a aita santuak dohatsu egin zuen, eta 1988ko ekainaren 19an Joan Paulo II.ak santu izendatu zuen,[2] Vietnamgo beste martiriekin batera.

2006an Labayru ikastegiak Berriotxoaren euskarazko 20 eskutitz, gehienak bere amari idatziak, argitaratu zituen.[4]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Pertsona-izenak: Valentin», Euskal Onomastikaren Datutegia, Euskaltzaindia.
  2. a b c «Balentin Berriotxoa santua», Bizkaiera.biz bizkaieraren ataria.
  3. a b c d (Gaztelaniaz) «San Valentín de Berriochoa», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  4. «Balendin Berriotxoak idatzitako gutunak argitaratu ditu Labayruk», Argia.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Balentin Berriotxoa
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?