For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Aranzadi Ikastola.

Aranzadi Ikastola

Aranzadi Ikastola
Datuak
MotaIkastola
HerrialdeaEuskal Herria
Historia
Sorrera1971

Aranzadi Ikastola (ofizialki, Telesforo Aranzadi Kooperatiba Elkartea) 1971. urtean Bergarako guraso batzuek sortutako eskola da, ikastolen elkarteko kidea. Bere helburua eskola euskalduna eta berritzailea sortzea da, auzolanean berriztua. Izaera publikoa du eta irabazi asmorik gabeko erakundea da. 2023an: 746 ikasle, 452 familia eta 69 profesionalek osatzen dute.[1]

Aranzadi Ikastolak lehen pausoak eman baino lehen, Bergarak izan zuen horren aitzindari bat: Ariznoako Euzko-Ikastola. Maria Oianguren irakasleari eta Bergarako batzokiko zenbait laguni esker sortu zen, Bergaran euskaraz ikasteko lehen aukera emanez. Ariznoako Euzko-Ikastola jaio aurretik, euskara irakasten hasi ziren bergarar batzuk, tartean Josu Oregi eta Txomin Amasorrain. 1933ko urtarrilaren 8an zabaldu zituen ateak Ariznoako Euzko-Ikastolak, San Pedro kalean. Lehen ikasturtean 5 eta 14 urte bitarteko 55 ikasle hartu zituen, eta hurrengo urteetan 62 ikasle izatera iritsi zen. Hiru urte besterik ez zuen iraun, faxistak Bergaran sartu ziren arte eta material guztiak erre. Frankismoan zehar euskarazko klaseak eskaintzen zituzten bi akademia zeuden Bergaran: Koldo Eleizalde akademia (Komenio kalean) eta San Martin de Agirre (Bidekurutzetan). Guraso talde baten ekintzailetatik, aurreko akademia horiek Mizpildin zegoen Santa Infancia ikastetxe elebidunarekin bat egitean sortu zen Aranzadi Ikastola 1971ko ekainean Ikastolen Federazioaren aholkuei jarraituz. Dominikoen San José Obrero eskola teknikoaren Seminarioko gelak hartu zituen ondoren, baita beraien laguntzaz Hezkuntza Zuzendaritzako baimenak lortu ere. [2]

Behin betiko ofizializazioa 1975eko uztailaren 10ean lortu zuen ikastolak eta, ordutik, Telesforo Aranzadi antropologo bergararraren izena darama. 1981eko maiatzean Batzar Orokorra egin zen Ikastolaren Estatutuen aldaketa aztertzeko.  Bozketa bidez erabaki zen Ikastolari zegokion figura juridiko egokiena kooperatiba zela, eta egitura horrekin jarraitzen du gaur egun arte. 1991-1992 ikasturtean, baimen ofiziala oraindik jaso gabe, Batxilergoko lehen taldea jarri zen martxan, eta 1993an sare publikoan ez integratzeko eta itundutako ikastetxe gisa jarraitzeko erabakia hartu zuen ikastolako komunitateak. [1]

Aranzadik hiru aldiz antolatu du Kilometroak jaialdia:

  • 1991n lehena, Igo tipi-tapa euskararen aldapa. [3]
  • 2007an bigarrena, Argi daukagu. [4]
  • 2016an azkena, Demasa. [5]

2021. urtean 50. urteurrena ospatu zuen. [6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Gure ikastola | Aranzadi ikastola» aranzadiikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  2. (Gaztelaniaz) «Ikastola Aranzadi. Bergara - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  3. «1991 | kilometroak bidea» kilometroakbidea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  4. «2007 | kilometroak bidea» kilometroakbidea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  5. «2016 | kilometroak bidea» kilometroakbidea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
  6. «Aranzadi ikastolak dena du gertu 50. urteurrena ospatzeko - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Aranzadi Ikastola
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?