For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Ann Pudeator.

Ann Pudeator

 

Ann Pudeator

Bizitza
Jaiotza1621eko azaroa
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaSalem (Massachusetts)1692ko urriaren 2a (70 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: urkatzea
Jarduerak
Jarduerakemagina

Find a Grave: 8302 Edit the value on Wikidata

Ann Pudeator (1621eko azaroaSalem (gero Danvers), Massachusetts, AEB, 1692ko urriaren 2a edo irailaren 22a) Massachusetts kolonialeko Salemgo sorginkeria prozesuan sorginkeriaren errudun deklaratu eta urkatu egin zuten.[1]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ann-en ezkongabe-izena ez da ezagutzen, ezta jaioterria ere. Lehen senarra Thomas Greenslade (Greenslit, Greenslet eta Greenslade ere agertzen da) izan zen eta bost seme-alaba izan zituzten :Thomas, Jr., Ruth, John, Samuel eta James.

Thomas 1674an hil ondoren, Jacob Pudeator-ek kontratatu zuen bere emazte alkoholikoa zaintzeko eta 1675ean hil zen. Ann, orduan, Jacobekin ezkondu zen 1676an. Jacob 1682an hil zen.[2]

Pertsona batzuek teorizatu egin dute Ann Pudeator erizain eta emagin izateak, bere izate bereziarekin batera, sorginkeria-karguen aurrean zaurgarri bihurtu zuela.

Sorginkeria leporatu zitzaionean, Goody Pudeator-en ustezko laidoen inbentarioan honako hauek sartu ziren:

  • Deabruaren Liburua neska bati aurkeztea eta sinatzera behartzea.
  • Sorginkeria, bizilagun baten emaztearen heriotza eraginez.
  • Neskato 'lotuak' edo aflijituen aurrean modu espektralean azaltzea.
  • Sorginkeriarako materialak izatea etxean, Material hori berak xaboia egiteko koipea zela esaten zuen.
  • Tortura orratzekin.
  • Zuhaitz batetik erorarazi gizon bati.
  • Bigarren senarra eta haren lehen emaztea hiltzea.
  • Txori bihurtu eta bere etxean hegan egitea.

Alegazio horietako asko Mary Warrenek egin zituen, "neska aflijituak" deiturikoak. Beste salatzaile batzuk Ann Putnam, Jr., John Best jauna, John Best, Jr. eta Samuel Pickworth izan ziren. Ann Pudeator hil egin zen 1692ko irailaren 19an, Alice Parker, Dorcas Hoar, Mary Bradbury eta Mary Easteyrekin batera. Gallows Hillen eskegi zuten, Salemen, irailaren 22an. Ez dakigu non dagoen lurperatuta.

Annen semeak, Thomasek, George Burroughsen aurka egin zuen sorginkeria epaiketan.

1710eko urrian, Auzitegi Orokorrak egintza bat onartu zuen, familiek abokatuak zituztenen usteak ezeztatuz, baina Ann Pudeator ez zegoen haien artean.[2] Massachusettseko Gorte Nagusiak Pudeator salbuetsi zuen 1957an, neurri batean, mendebaldeko testu-liburuen editorea zen Lee Greensliti esker, bere familiaren jatorria ikertzen ari zela, Ann Pudeatorren exekutatzeari buruz irakurri baitzuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Hill, Frances. (1995). A delusion of Satan : the full story of the Salem witch trials. New York : Doubleday ISBN 978-0-385-47255-5. (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
  2. a b Lang, Daniel. (11 de septiembre de 1954). «A Reporter at Large: 'Poor Ann!'» The New Yorker (Condé Nast): 89–107..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Ann Pudeator
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?