For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Zurriola Antzerki Eskola.

Zurriola Antzerki Eskola

Zurriola Antzerki Eskola
Datuak
Motaarte dramatikoko eskola
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteZurriola Ikastola
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Historia
Sorrera2001
Jasotako sariak
webgune ofiziala

Zurriola Antzerki Eskola Donostiako Zurriola ikastolako antzerki eskola amateurra da, 2001ean sortua.[1] Gros Ulia auzoan dago kokatuta Zurriolako hondartzatik gertu. Musika eskola eta dantza-eskola ere badago ikastola berean.

2021ean Donostiako udalak Hiritar merezimenduaren domina eman zion antzerki-eskolari antzerki-mundua bultzatu, antzerkiarekiko zaletasuna zabaldu eta euskarazko edukiak indartzen egindako lanagatik.[2] [3][4]

Antzerki Eskola bi kategoriatan banatuta dago. Alde batetik, haurrek, kurtsoka banatuta, interpretazioarekin zerikusia duten arlo ezberdinak garatzen dituzte urtero; hala nola, mimoa, klown pertsonaia, testua, inprobisazioa, gorputz-adierazpena edota sormena. Ariketen bidez, emanaldi bat sortzen dute eta ikasturte amaieran (apirilean) bi emanaldi egiten dituzte; bata beren ikaskideentzat eta bestea familia eta senitartekoentzat.[2][5][6]

Bestalde, talde amateurrak ere badira, 2021ean bost ziren. Hamazortzi urtetik gorako aktoreak aritzen dira hor, antzezlanak prestatu, entseatu eta antzoki eta espazio kulturaletan emanaldiak eginez. Horietako asko ikastolatik pasatako pertsonak dira, baina hortik kanpo etorritakoak ere badira; edozein pertsona sar daiteke antzerki eskolan antzerki egitera. Talde horien artean, beti izaten da gurasoz edo guraso ohiez osatutako bat, baita gaztetxoagoak elkartzen dituena ere.[2][5]

Euskarazko antzerki.testu gutxi daudenez, maiz beste hizkuntzatan eginiko obretara jo behar izaten dute eta beraiek itzultzen dituzte antzeztu ahal izateko. Esate baterako, 2021an Donostiako 32. Gazteen Antzerki Topaketetan obrarik onenaren saria irabazi zuen "BRIANen BIZITZA" antzezlanaren gidoia aktoreek berek itzuli eta moldatu zuten Monty Python-en Life of Brian filmetik.[7][8]

Urte asko ditu antzerkiak Zurriola ikastolaren historian, eta erreferentzia bilakatu da maila horretan askorentzat. 1994. urte inguru Gotzon Alemanek ekin zion bideari, eta haren ondotik Montxo Imazek, ordubeteko klaseak emanez eguerdietako tarteetan.[1]

2001ean Zurriola Antzerki Eskola elkarte moduan antolatu zuten, sortzaileak Montxo Imaz, Joserra Fachado, Anartz Zuazua eta Santi Goñi izan ziren, Mikel Sarriegi irakaslearen laguntzaz.

2009an, berrehun eta hirurogei ikasle ari ziren hogeita bi taldetan banaturik, guztiak lau irakasleren akuilupean: Joserra Fachado, Montxo Imaz, Mikel Sarriegi eta Izaskun Lacalle. Lehenago arituak ziren halaber Nagore Aranburu, Oihana Maritorena eta Maider Oiartzabal.[1]

2021ean bost irakasle aritzen ziren eskolan. Fachado eta Sarriegiz gain, Oihana Maritorena eta Nerea Arriola ere bai.[9]

Antzerki-eskola 2001ean hasi zenetik, urtero beti ibili dira 170-200 ikasle.[5] Beraz, ziurra da gutxienez 1000 ikasle baino gehiago direla euskarazko antzerki-eskola honetan trebakuntza minimo bat jaso dutenak.

Euskarazko antzerki.testu gutxi daudenez, maiz beste hizkuntzatan eginiko obretara jo behar izaten dute eta beraiek itzultzen dituzte antzeztu ahal izateko. Esate baterako, 2021an Donostiako 32. Gazteen Antzerki Topaketetan obrarik onenaren saria irabazi zuen "BRIANen BIZITZA" antzezlanaren gidoia aktoreek berek itzuli eta moldatu zuten Monty Python-en Life of Brian filmetik.[7][8]

2022ko obren artean zeuden hauek: Alfredo Sanzolen Ilargian izan zen, Emakume abeslari burusoila, Eugene Ionescorena, guraso taldeak sorturiko Kaxkarina kabareta eta gazte amateurraren Munduko antzezlanik txarrena deritzona.[5]

  • 2022: Donostiako Hiritar Merezimenduaren domina eman zion antzerki-eskolari antzerki-mundua bultzatu, antzerkiarekiko zaletasuna zabaldu eta euskarazko edukiak indartzen egindako lanagatik.[2] [3][4] Antzerkia bezalako oinarrizko praktika kulturalaren esparruan lanean jarduteagatik. Donostia euskarazko eta amateurra den antzerkigintza bultzatzeko ezinbesteko tresna bilakatu delako.[10]

Donostiako Gazteen Antzerki Topaketetan hainbat sari jaso ditu ZAE eskolak. Hauek dira horietako batzuk:

  • 2022: Senior kategoriako Taularatze Onenaren saria (18-30 urte): “Irla ezezaguna" José Saramagoren ipuinaren egokitzapena. Gidoiaren moldaketa eta zuzendaria: Mikel Sarriegi.[11][12]
  • 2021: Senior kategoriako Obrarik Onenaren saria (18-30 urte): “Brian-en bizitza filmaren egokitzapena.[7][8] Zuzendaria: Mikel Sarriegi.
  • 2016: Junior kategoriako Talde artistikorik onenaren saria (14-18 urte): Juno filmaren egokitzapena.[13] Zuzendaria: Mikel Sarriegi.
  • 2016: Senior kategoriako Talde artistikorik onenaren saria: Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanaren bertsioa.[13] Zuzendaria: Mikel Sarriegi.[14]
  • 2014: Junior kategoriako Obrarik onenaren saria: “Peter Pan.[15][16]
  • 2014: Junior kategoriako Talde artistikorik onena: Harry Potter. Zuzendaria: Mikel Sarriegi.[15]
  • 2014: Senior kategoriako Eszenaratzerik onena: “Sagu tranpa” antzezlanaren bertsioa.[15]
  • 2013: Junior kategoriako Obrarik onenaren saria: Kutsidazu bidea, Ixabel antzezlanaren bertsioa.[17] [18]
  • 2013: Senior mailako obrarik onena:“Psikiatriko bateko ametsa” antzezlanaren bertsioa. Zuzendaria: Joserra Fachado[17]
  • 2012: Junior kategoriako Talde artistikorik onenaren saria: “Dirua”.[19]
  • 2012: Junior kategoriako Eszenatzerik onenaren saria: “Udako gau bateko ametsa”. Zuzendaria: Mikel Sarriegi.[19]
Kutsidazu bidea, Ixabel (2016)[20]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Guillan, OIer. (2009-09-27). «Oholtza gainean haziak» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-01-15).
  2. a b c d Esnaola, Inazio. (2022-01-14). «"Ziur dominari lekutxoren bat topatuko diogula ikastolan"» Irutxuloko Hitza (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  3. a b «Hiritar Merezimenduaren Dominak - Donostiako Danborrada» danborrada.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  4. a b «Zorionak Antzerki Eskolari! | Zurriola Ikastola» zurriolaikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  5. a b c d Garro Irastorza, Uxue. (2021-12-26). «Zurriola Antzerki Eskola, euskaraz eginiko antzerkia bi hamarkadetan bultzatuz» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  6. Ibargutxi, Felix. (2012-05-27). ««Oso hunkigarria da zortzi urteko umeak mimoa egiten ikustea»» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  7. a b c «Sariak banatu dira 32. Gazteen Antzerki Topaketan» www.donostia.eus (Donostiako udala) (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  8. a b c «Brianen bizitza, Zurriola antzerki eskola» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  9. «Antzerki Eskola. Zurriola Aldizkaria 2011 by Zurriola Ikastola - Issuu» issuu.com (Zurriola Ikastola): 7. (Noiz kontsultatua: 2022-01-14).
  10. «Donostia.eus - [Berria 2022ko Hiritar Merezimenduaren Dominak eta Urrezko Danborra banatu dira»] www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  11. «Donostia.eus - 1. Más sobre juventud» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-20).
  12. 33. GAZTEEN ANTZERKI TOPAKETA 2022. Donostia Kultura.
  13. a b «Donostia.eus - [Berria XXVIII Gazteen Antzerki Topaketaren Palmaresa»] www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  14. TARTUFO - Trailer ofiziala - Zurriola Antzerki Eskola. (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  15. a b c «26. Gazteen Antzerki Topaketa: 3 sari Zurriola Antzerki Eskolaren taldeentzat!!» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2014-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  16. 2014 - ZAE - DBH4 - "Peter Pan" (trailerra). (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  17. a b «Kutsidazu bidea, Ixabel» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2013-09-07 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  18. «Bi sari ikastolarentzat Topaketan:'Kutsidazu' eta 'Psikiatriko bateko ametsak'» web.archive.org (ZAE – Zurriola Antzerki Eskola | Antzerkian atseginez) 2013-06-15 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  19. a b «Zurriola ikastolako antzerki-eskola | Antzerkian atseginez» web.archive.org 2012-08-31 (Noiz kontsultatua: 2022-01-20).
  20. Zurriola Antzerki Eskola. (2016). Kutsidazu Isabel 2016. Zurriola ikastola (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Zurriola Antzerki Eskola
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?