For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Xabier Erkizia.

Xabier Erkizia

Xabier Erkizia

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXabier Erkizia Martikorena
JaiotzaLesaka1975eko urriaren 27a (48 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirrati-esataria, ekoizlea, musikaria, kazetaria eta produktorea
KidetzaOrnitorrinkus

Musicbrainz: 39f17d18-ba10-4876-a8df-2e2f26cdf4c0 Edit the value on Wikidata

Xabier Erkizia Martikorena (Lesaka, Nafarroa, 1975eko urriaren 27a - ) musikagile, komunikatzaile eta dokumentalgile euskalduna da.

Formakuntza eta kazetaritza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irrati-telebista ikasketak egin zituen Bilbon. Ordurako Xorroxin Irratian eta Bilboko Irola Irala Irratian musikari buruzko saioak egin zituen eta El Tubo edo Entzun bezalako idatzizko zenbait komunikabidetan zeregin berean jarraitu zuen. Horrez gain Napartheid komiki aldizkarian ere argitaratu zituen zenbait komiki.

Ikasketak amaituta, Ttipi-Ttapa Telebistan hasi zen lanean. Kazetaritzaren alorrean Euskadi Irratiako Arratsean saioan eta Berria egunkarian erregularki parte hartu du.

Afoniak, Arantxa Iturbe eta Xabier Erkizia Club Aretoan, 2018

2002an musikari emanda bizitzea erabaki zuen. Ordutik, musika elektronikoa ezagutu du, nazioarteko musikariekin harremanak estutu ditu, ERTZ jaialdiaren sortzaile eta zuzendarietako bat da, Artelekuko Audiolab soinu laborategiko zuzendari izan zen (2002-2014) eta Euskal Herriko soinu-mapa osatzen ari da. Horrez gain zinemarako, dantzarako edo antzerkirako soinu bandak konposatu ditu. Aldiberean soinu-artearen alorrean hainbat egitasmo, erakusketa, instalazio eta bestelako emanaldi egin eta antolatu izan ditu munduko hainbat herrialdetan.

2006tik 2011ra Ornitorrinkus proiektua ondu zuen Judith Montero eta Maialen Lujanbiorekin. Musika esperimentala, hotsak eta hitzak bat eginez. "Ornitorrinkus" diska-liburua izan zen proiektuaren emaitzetako bat.[1]

Lujanbio bertsolariarekin beste proiektu batzuk ere landu ditu, 2011an "Txori Mugariak" irrati performancea eta 2013eko udan, "Hegi, Egia, Egiak" proiektua.[2]

2018an Afoniak aurkeztu zuen Literaktum jaialdian. Proiektu hau Arantxa Iturbe eta Luca Rullorekin batera egin zuen eta oinarrian Idazlezainek Wikipediarako grabatutako idazleen ahotsak ditu.[3]

Ikus-entzunezkoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "Ferreyra". (2020). 19 minutu.
  • "Aboios" (2020-). Bideo laburren bilduma.
  • "O Gemer" (2021). 63 minutu. Dokumental esperimentala.[4]

Hainbat film eta ikus-entzunezkoren soinu-bandetan ere lan egin du, zerrenda luzea da.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «"Saiatu gara bertsoak dauzkan balio berezkoenak mantentzen"» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  2. Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. «Maialen Lujanbio - Biografiak - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea» bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-27).
  3. Literaktum. «Afoniak, Xabier Erkizia, Arantxa Iturbe, Luca Rullo - Literaktum» www.literaktum.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
  4. «Bost mila urteko bidaia gurdien negarraren arrastoari segika» Irene Elorza @Zinemaldiaren egunkaria.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Xabier Erkizia
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?