For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Victoria Mallabiabarrena.

Victoria Mallabiabarrena

Victoria Mallabiabarrena

Bizitza
JaiotzaMallabia1867ko abenduaren 23a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMallabia1960ko otsailaren 10a (92 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Izengoitia(k)Gallegosie
Ahots motasopranoa

Victoria Mallabiabarrena Sarasketa (Mallabia, Bizkaia, 1867ko abenduaren 23a[1] - Mallabia, Bizkaia, 1960ko otsailaren 10a), Madril eta Kubako eszenatokietan abestutako soprano lirikoa izan zen. Gallegosie ezizenagaitik izan zen ezaguna herritarren artean.

Mallabiko Garai baserria, bere jaiote eta bizileku.

Mallabiko Areitio auzoko Garai baserrian jaio zen, eta Pedro Mallabiabarrena Amezti eta Francisca Sarasketa Mallagaraik izandako 9 seme-alabetan bosgarrena izango zen bera.[2] Gaztea zela, Berrizko Mesedeetako moja-komentuan erlijiorako bidea hartu zuen, baina lotura hori bere gustukoa izan ez eta, hogeitabi urterekin, Madril aldera abiatzeko ausardia izan zuen.[3] Mojatzatik irten, kapitalera alde… erabaki batere ez ohikoak sasoi hartako emakume batentzako.[4]

Berrizko komentuan esnatutako kantu-zaletasuna lagun, Madrilen musikarako bidea hartu zuen, bere soprano liriko abotsa formatzeko kantu-eskolak jasoz. Ogibide gisa, ostera, solfeoa erakusten zuen berak.

Madrilen bertan ezagutu zuen gerora bere senarra izango zen galiziarra: Antonio García Món, jaiotzaz Lugoko Vivero herrikoa, antzerki enpresarioa zena Kuban. Hau, Abadiñoko lagun batekin batera, Madrilera gazte talentuen bila etorri, Victoria ezagutu eta elkar maitemindu ziren. Madrilen ezkondu ostean, Habanara abiatu ziren, luzaroan biziz bertan. Victoriak kapital bien artean garatu zuen bere lanbidea. Gustatzen zitzaion jendaurrean azaltzea eta eszenatokirako itxura zaintzea: orduko modaren estilora lurrera arteko gonak, bururako kapelak, oinetakoak… dotore eta xehetasun ugariz beti.[4]

Zahartzaroak eta lasaitasun premiak itsasoz beste aldeko Mallabira erakarri zituen andre-gizonak, emaztearen jaiotetxera. Hara ailegatu ziren estima handitan zuten kulunkaulkia eta baita pianoa ere; egurrezko lau kutxa handi eta maleta pilo amaigabekoan gero, sopranoak bere musika-funtzioetan erabilitako jantzi, kapela eta enparauok. Kapelok jatorrizko euren kutxa borobiletan gordetzen zituen eta sarri-sarri hautsa kendu behar zitzaien plumero batekin, itxura onean mantentzeko; ez zuen lortu baina sitsa eta zomorroetatik babestea eta alperrik galduaz joan ziren.[4]

Victoriak berarekin ekarri zituen ere atzoskolak gorri-gorri margotzeko eta tabakoa erretzeko ohiturak, pentsa ezinekoak orduko bere herriko emakumeen artean. Gallegosie gaitzizenetik ezagutuko zuten herrian, gizonaren jaioterriari erreparatuta, baina soilik emazteari egokitutako ezizenetik.[3][4]

Seme-alaba eza, besoetan hartutako iloba zerrenda luzearekin orekatu zuen bikoteak: bataiatzera eramandako jaioberriei, bion izena jartzea zuten gustuko eta euren inguruan ugarituz joan ziren Victoria eta Antonio deiturikoak.

Etxe ondoko zuhaitzen gerizpean, eseri kulunkaulkian eta kantuan ekinaldi luzeak egiten zituen Victoriak, atzera eta aurrera eraginez, klin-klon eta klin-klon. “Si Adelita se fuera con otro”[5] kantatzen zuen sarritan, itsasoz beste aldeko lur estimatuak oroimenera ekarri guran-edo. Adinean aurrera joanda ere, ahotsa fresko mantentzen zuen eta zahartuta ezagutu zutenek, bere abestu beharra eta bozaren edertasuna gogoratzen dute. Pianoa zain izaten zuen gela bazterrean, traputxo dotorez estalia eta huraxe jotzearekin tartekatzen zituen kantaldiok.[4]  

Zaldiz tiratutako tribulian, sasoiko zalgurdi gainean

Mallabiko kanposantuan, Victoria Mallabiabarrena hilobiratuta dagoen panteoia.

Bere bizitzan zehar ia egoera zibil guztiak ezagututako abeslari hau (ezkongabea, moja, ezkondua eta alarguna izan zen-eta), Mallabiko jaiotetxean bertan hil zen 1960ko otsailaren 10ean. Herriko kanposantuan dago hobiratuta, García Món senar-emazteen panteoian, gizona eta pare bat ilobekin batera.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  2. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-29).
  3. a b Aranberri, Fernando. (2001). Ermua-Eitzaga leku-izenak: gure izanaren barrena. Euskaltzaindia, 271-272 or. ISBN 84-95438-04-6..
  4. a b c d e f Elkartea, Euskal Birusa. (2018-03-20). «Drogetenitturri, 265. alea (2018ko martxoa) - Euskal Birusa» EUSKALBIRUSA.EUS (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
  5. Carmen Sevilla - Si adelita se fuera con otro. (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Victoria Mallabiabarrena
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?