Urreagako Haitza
Urreako Haitza | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 784 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′30″N 2°01′28″W / 43.04164°N 2.02456°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Bedaio/Azkarate |
Mendikat | Mendikat |
Urreagako Haitza[1] edo Urreako Haitza Aralar mendilerroan dagoen mendi bat da, Nafarroa eta Gipuzkoa probintzien arteko mugan dagoena. Bedaio edo Azkaratetik bertara iristea nahiko erraza den arren, ez da oso mendi ezaguna mendizaleen artean.
Tontor hau, zuzen askatzen da Malloatik, Balerditik hain zuzen ere, Araxes ibaiaren arroa mugatzen duen gailur bat eratzeko. Urdilleko lepoa da Urreako Haitza eta Balerdi banatzen dituen lepoa. Honegatik, tontor honek, euskal geografiako mendi politen eta malkartsuenetako baten ikuspegi ikusgarri bat eskeintzen du: Balerdi mendiarena.
Iparralderago, beste tontor bakarti bat dago, Urreako Haitzaren "arreba" txikia eta Batzillarko gañe izena duena.
Elezaharrak, Urreako Haitzaren oinarrian, urrezko txanponetan datzan altxor bat dagoela kontatzen du. Eguzkiak, bere lehen izpiarekin, ardi batek bere hatzarekin urrezko txanponez betetako zezen larrua lurperatua dagoen markatzen duen tokia adierazten du. (Urreako Haitza = Urrezko Haitza).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Urreagako haitza - Lugares - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.