| Wikiwand
👶 Jaiotza 1940ko apirilaren 1a Nyeri |
💀 Heriotza 2011ko irailaren 25a Nairobi |
🔨 Lanbidea biologo |
📷 Argazkiak ikusi |
Wangari Maathai Ihithe-koa zen (Kenya), Kikuyu etniakoa. 1940ko apirilaren 1ean jaio zen, eta Kenyan 2011ko irailaren 25an hil egin zen. Ingurumenaren aldeko ekintzailea eta politikaria izan zen.
30 urte baino gehiago eman zituen borroka egiten, horregatik Mama Miti ezizena hartu zuen («Zuhaitzen Ama», alegia).
1977an, Green Belt Movement zuhaitzen aldeko mugimendua sortu zuen; gaur egun, mundu guztian da ezaguna, Tanzania, Uganda, Malawi, Lesotho, Etiopia eta Zimbawe estatuetara ere.
Bere herrialdeko gobernuan egin zuen lan, beti bezala, ingurugiroaren alde lan eginez.
2004an Bakearen Nobel Saria eman zioten, bakearen eta demokraziaren alde egindako lanagatik. Bakearen nobel saria lortu duen Afrikako lehen emakumea izan da.
Minbiziaz hil zen 2011ko irailaren 25an, 71 urte zituelarik.[1]
Erreferentziak
- ↑ (Galizieraz) Wangari Maathai. 2019-03-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-31).
Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.