For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for .

| Wikiwand

Martin Lutero, Lucas Cranach Zaharraren margolana (1521).

Martin Lutero apaiza eta jakintsu aleman bat izan zen, 1517an Erreforma izenez ezagutzen den mugimendu erlijiosoari hasiera eman ziona. Mugimendu horrek, hasieran, Erromatar Eliza Katolikoa aldatzea edo berritzea bilatzen zuen. Ez zuen lortu, ordea, eta horrek oso eragin garrantzitsua izan zuen kristautasunaren barruan: Eliza Katolikoarekin ados ez zeudenek kristautasunaren adar berri bat sortu zuten, erlijio protestante edo luteranismo izenez ezagutzen dena, Luteroren ikasbideetan onarritua.

Luteroren bizitza eta pentsamendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lutero Eislebenen jaio zen, Saxonian (gaur egungo Alemania), 1483ko azaroaren 10ean. Urte askoz ikasi zuen, fraide eta apaiz katoliko erromatarra bilakatu zen eta aurrerago Biblia ikasketak irakatsi zituen Wittenbergeko Unibertsitatean.

Hala ere, Lutero katolizismo erromatarraren ohitura batzuk zalantzan jarri zituen. Adibidez, Elizak dirua hartzea onartzen zuen bekatuak barkatzeko. Ohitura hau induljentzia edo barkamen-salmenta izenez ezagutzen zen. Luterok uste zuen norbanakoaren fedeari esker barkatzen zituela Jainkoak bekatuak, ez ekintzei esker. Gainera, eliza boteretsuegia zela eta kleroa (apaizgoa) ustela zela uste zuen.

1517an Luterok 95 tesi edo bere sinesmenen adierazpenak zituen zerrenda bat idatzi zuen, erlijioari buruzkoa. Dokumentu horretan Elizak induljentzia edo barkamena saltzea kritikatzen zuen. Uste da Luterok 95 tesiak apaiz katoliko erromatarrei bidali zizkiela. Luterok Elizaren erreformari buruz idazten eta irakasten jarraitu zuen, eta jende asko bere ikuspuntuarekin bat egiten hasi zen.

Luterok Elizaren buruzagi boteretsuak haserretu zituen eta Aita Santuak (Eliza katolikoaren buruak) Lutero 1521ean eskumikatu zuen, Elizatik bota, alegia. Geroago, urte berean, gobernuak Lutero legez kanpoko jarri zuen eta Luterok Eisenachetik hurbil zegoen gaztelu batera ihes egin zuen. Ezkutatuta zegoen bitartean, Itun Berria alemanera itzuli zuen, jende gehiagok irakurri ahal izateko. Wittenbergera 1522an itzuli zen.

Luterok idazten, predikatzen eta eliza erreformatua Saxonian antolatzen eman zuen bere bizitza. 1546ko otsailaren 18an hil zen, Eislebenen.

{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?