For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for .

| Wikiwand

Lurraren egitura

Lurrazala Lurraren kanpoko geruza gogorra da, geruza guztietan azalekoena. Lurraren bolumen osoaren %1 inguru besterik ez da.

Egoera solidoan dauden harriez osatuta dago, eta haren elementu ohikoenak silizioa, oxigenoa, aluminioa eta magnesioa dira. Lurrazalaren lodiera ez da konstantea edo berdina leku guztietan: hondo ozeanikoetan 12 km izatera heldu daiteke, eta kontinenteetako gune menditsuetan 80 km izatera.

Lurrazalaren azpian mantua dago. Lurrazalak eta goiko mantuak litosfera delako geruza osatzen dute. Litosfera hainbat zatitan dago puskatuta; plaka tektonikoak deitzen zaie zati horiei.

Lurrazala bi motatakoa da:

  • Lurrazal kontinentala: multzo kontinentalak eratzen dituena da; Lurraren azaleraren %25 betetzen du eta jatorri ezberdineko arrokez osatuta dago, baina harririk ugariena granitoa da. Lurrazal ozeanikoa baino lodiagoa da, 30 eta 50 km bitarteko lodiera baitu.
  • Lurrazal ozeanikoa: hondo ozeanikoa eratzen du; hau da, itsaspean dagoen lur zatia da. Lurraren azaleraren %75 betetzen du, baina lurrazal kontinentala baino meheagoa da: 5 eta 7 km bitarteko lodiera besterik ez du. Harririk ugariena basaltoa da.

Lurrazalaren tenperatura desberdina da, sakontasunaren arabera: zenbat eta sakonago, tenperatura handiagoa izaten du, energia geotermikoaren ondorioz. Lurrazala eta mantua elkartzen diren tokian, tenperaturak 200 °C eta 400 °C artean egon daitezke. Lurrazalaren gainaldea da geruzarik hotzena, atmosferaren eraginpean dagoelako.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?