Txikipedia:Ipar Euskal Herria
Ipar Euskal Herria, edo Iparraldea Lapurdi , Nafarroa Behea eta Zuberoa lurraldeek osatzen dute. Euskal Herriaren Iparraldian kokatzen da, baina, Fantziako errepublikaren agindupean dago. 2.967 km² ditu, eta 2016an 298.664 biztanle zituen. 2017tik Euskal Hirigune Elkargoa izeneko erakundea osatzen du.
Mugan, iparraldean Landak, mendebaldean Kantauri Itsasoa, hegoaldean Hego Euskal Herria eta ekialdean Bearno daude.
Biztanleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gehienak Lapurdin bizi dira, 859km2-rekin, 205.000 biztanle ditu. Nafarroa Behera Lapurdi baino handiago izan harren (1318km2) 29.000 biztanle baina ez ditu. Zuberoa da lurralde txikiena, 785 km2 ditu eta 16.000 biztanle bakarrik ditu.
Laborantza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000an, Ipar Euskal Herrian, 5939 etxalde zeuden, hortik 4.048 mendian 2015an 4.454 etxalde zeuden, hortik 3206 mendian. Datu hauen arabera %25ko galdera egon da. Honez gain, laborantzarako lurrak ere galdu egin dira, eraikuntzarako erabiliak izan direlako asko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1940an Frantzia bi zatitan banatu zen, Frantzia Okupatua (naziek okupatu zutena) eta Frantzia Okupatugabea. Ipar Euskal Herria ere bi zatitan banatua geratu zen: mendebaldeko zati bat alde okupatuan zegoen, Donibane Garazitik gora gutxi gora behera.
Bestalde, Iparraldea jauntxo eskuindarren mende zegoen, hauek elizaren eragin handia zuten.
Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.