For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for .

| Wikiwand

Espainiako hiru isurialdeak.

Espainiako ibaiek ezaugarri desberdinak dituzte penintsulako leku bakoitzean dagoen klimaren ondorioz. Emaritsuagoak dira (ur gehiago garraiatzen dute) euri ugari egiten duen lekuetan, eta ez hain emaritsuak euri gutxi eta irregularra egiten duen eremuetan.

Gainera, erliebeak ere eragina du ibaietan. Izan ere, ibaien sorleku diren mendiak itsasotik urrun daude, ibaiak luzeak dira; aldiz, itsasotik gertu badaude, motzak dira.

Espainiako ibai nagusiak penintsularen barruan daude, Balear uharteetan eta Kanarietan ez baitago ur iraunkorreko ibairik. Espainiako ibaiak, oro har, laburrak eta emari gutxikoak dira, munduko beste ibaiekin alderatuta. Aipagarri eta garrantzitsuenak Ebro, Miño, Duero, Tajo, Guadiana eta Guadalquivir dira.

Penintsulako ibaiak hiru isurialdetan banatuta daude, hau da, itsaso desberdinetara isurtzen dira. Hauek dira hiru isurialdeak eta haietako ibai nagusiak:

Isurialde kantauriarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isurialde honetako ibaien iturburuak Kantauri itsasotik nahiko hurbil egoten dira; horregatik, eta itsaso horretara isurtzen direnez, ibai nahiko laburrak izaten dira. Gainera, emaritsuak izaten dira (ur kantitate handitxoa eramaten dute) urte osoan zehar eta, horregatik esaten da erregimen erregularra izaten dutela.

Isurialde honetako ibairik aipagarrienak honako hauek dira mendebaldetik ekialdera:

Isurialde atlantikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Isurialde honetan, hiru ibai-multzo bereizi ohi dira:

  • Galiziako ibaiak: ez dira oso luzeak, Galiziako mendietan jaiotzen direlako. Isurialde kantauriarreko ibaien antzera, emaritsuak dira eta erregimen erregularra izaten dute, Galizia lurralde euritsua delako. Miño, Ulla eta Tambre dira ibairik aipagarrienak.
  • Iberiar goi-lautadako ibaiak: ibai luzeak dira, itsasotik urrun jaiotzen direlako; gainera, ibaiadar ugariren urak biltzen dituzte. Nahiko emaritsuak dira, oro har, baina udan nabaritu egiten da ur gutxiago garraiatzen dutela, lurralde lehorragokoak direlako. Duero, Tajo (Iberiar penintsulako luzeena) eta Guadiana dira ibai garrantzitsuenak.
  • Andaluziako ibaiak: Guadalquivir ibaia izan ezik, ibai laburrak dira, emari gutxikoak eta erregimen irregularra dute, lurralde lehorrekoak direlako. Guadalquivir ibaia, berriz, luzea da, Iberiar goi-lautadakoen antzera, bai eta emaritsua ere, ibaiadar asko dituelako. Odiel, Tinto eta Guadalete ibaiak dira isurialde atlantikoko beste ibai andaluziar nagusiak.

Isurialde mediterranearra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ebro izan ezik, isurialde honetako ibaiak laburrak izaten dira, emari gutxikoak eta erregimen irregularrekoak, klima mediterraneoa duten lurraldeetakoak direlako. Isurialde honetako ibairik garrantzitsuenak, beraz, honako hauek dira:

  • Kataluniako ibaiak: Pirinioetan jaiotzen dira eta, horregatik, emari handia izaten dute, udan izan ezik. Ter, Tordera eta Llobregat dira aipagarrienak.
  • Ebro ibaia: oso luzea da (Espainiako luzeena) eta ibaiadar ugari ditu; beraz, oso emaritsua da, Pirinioetako eta Iberiar sistemako ura jasotzen duelako.
  • Levanteko ibaiak: laburrak dira, aldapatsuak, eta erregimen oso irregularra izaten dute: udan, lehorte handiak izaten dituzte, eta udazkenean, berriz, euri ugarien ondorioz, uholdeak eragiten dituzte askotan. Turia, Jucar eta Segura dira garrantzitsuenak.
  • Andaluziako ibaiak: isurialde mediterraneoko ibai andaluziarrak oso laburrak izaten dira eta urtearen zati handi batean ez dute urik izaten. Aldapatsuak izaten dira eta, horregatik, hilabete euritsuetan uholdeak eta kalteak eragiten dituzte. Guadalhorce eta Almanzora dira garrantzitsuenak.
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?