For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for .

| Wikiwand

Diplodocus baten XX. mendeko marrazki bat.

Diplodocusa zientzialariek deskubritu duten dinosaurorik luzeena da; hauxe da museoetan gehien agertzen den dinosauroa. Teniseko pista bat baino luzeagoa zen. Diplodocus izenak «habe bikoitza» esan nahi du, eta izena haren buztaneko hezurretako ezaugarri berezi batetik dator. Diplodocusa sauropodo deituriko dinosauro erraldoien taldean sartzen da. Sauropodoak dinosauro belarjale handiak ziren; lepo luzeak, gorputz erraldoiak eta gorputzari eusteko pilare formako lau hanka zituzten.

Diplodocusak duela 159 eta 144 milioi urte bitartean bizi izan ziren, hau da, Jurasikoan. Dinosauro horren aztarnak Ipar Amerikan aurkitu dira. Landare asko hazten ziren belardietan edota zuhaitz ugaridun basoen ertzetan eta antzekoetan bizi zen.

Zientzialariek diplodocusa «zubi zintzilikari ibiltari» bat bezala deskribatzen dute. Horrek esan nahi du haren lau hankek zubien pilare forma zeukatela, gaur egungo elefanteen antzera, eta bizkarrezurrak haren gorputzari eusten ziola, kabledun zubi batek bide bati eusten dion era berean. Atzeko hankak aurrekoak baino luzexeagoak zituen, eta, ondorioz, beherantz makurtzen zen aldaketatik bururaino.

Diplodocusa 27 metro luze izatera iritsi zitekeen, eta gerrian, berriz, 4,6 metroko altuera. Diplodocusak 30 bat tona baino ez zituen pisatzen, sauropodoen artean arina zen. Bizkarrezurren aparteko egitura hutsari esker zen hain arina. Lepo luzea eta isats luzea zituen.

Burua txikia zuen, zaldi batena bezalakoa, eta oso garun txikia. Iltze itxurako hortzak zituen ahoaren aurreko aldean. Isatseko hezurren ebakidura batek ingude itxurako proiekzio pare bat zituen sekzio horretako hezur bakoitzaren behealdean. Zientzialariek uste dute hezur horiek odol-hodiak eta isatseko ehunak babesteko zirela. Horiegatik jarri zitzaion izen hori: «habe bikoitz». Zientzialariek lehenago usten zuten diplodocusak isatsa lurrean arrastaka eramaten zuela; orain, ordea, badakite lurzoruaren gainetik eramaten zuela. Izan ere, batzuetan, bere burua defendatzeko erabiltzen zuen, latigo forma du eta.

Diplodocusa belarjalea zen. Seguru asko altuera txikiko iratzez elikatzen zen, eta, horretaz gain, bere lepo luzeak aukera ematen zion zuhaitzen adaburuen hostoak jateko ere. «Habe bikoitzeko» hezurrekin diseinatutako isatsak hanka bat balitz bezala jokatu zezakeela uste da, hanken gainean jartzeko. Diplodocusak ez zuen atzeko hortzik murtxikatzeko; beraz, harri txikiak irensten zituen landareak urdailean hobeto ehotzeko.

Diplodocusek taldean bizi eta bidaiatzen zuten. Obiparoak ziren, hau da, arrautzak jarriz ugaltzen ziren.

{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?