Txikipedia:Bulldog ingeles
Erresuma Batuko txakur-arraza bat da. Gaur egun, Ingalaterraren ikurtzat hartzen da.
Bulldog ingelesa | |
Erreinua | Animalia |
Espeziea | Canis lupus familiaris |
Mota | Txakurra |
Jatorria | Ingalaterra |
Bizi-itxaropena | 7,2 urtekoa gutxi gorabehera |
Pisua | Arra: 24-25 kg
Emea: 22-23 kg |
Garaiera | Arra: 40 cm
Emea: 37 cm |
Belarriak | Txikiak eta meheak |
Ilea | Motza eta leuna |
Koloreak | Tigre-antzekoa, pinttoa, lehoi-antzekoa, gorria edo zuri solidoa |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oraingo Bulldog ingelesa Antzinako Bulldog Ingelesaren (Old English Bulldog-aren) ondorengoetako bat da. Arraza Ingalaterran jaio zen, Pug eta Mastinaren arteko gurutzatzearen ondorioz. XIII. mendetik XIX. mendearen erdialdera arte, zezen-zirikatzeetan parte hartu zuen. Bulldogak zezenari hozka egiten zion eta bera erasotzen zuen. Kiroltzat hartzen zen ikuskizun hura, baina 1835ean, Erresuma Batuko Parlamentuak legez kanpo utzi zuen, Animalien kontrako Krudelkeriaren Legea zela eta. Hainbeste iraun zuen, zezena estresatuta bizi izaten bazen hil baino lehen, animaliaren haragiaren samurtasuna eta kalitatea hobetuko zela uste zutelako.
Kirola debekatu eta gero, bulldog ingelesa desagertzeko zorian egon zen. Hala ere, hauen aldeko gogotsuek espeziearen suntsipena ekidin zuten.
Itxura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txakur-arraza txikia, lodia eta konpaktua da. Arrek 24 eta 25 kg bitartean pisatzen dute; emeek, berriz, 22 eta 23 kg bitartean. Haien altuera 30 eta 35 cm bitartekoa izan ohi da. Burezur handia eta aurpegi zimurtua dute. Begiak oso bananduta daude bata bestearengan, eta handiak, borobiltsuak eta ilunak dira. Haien ilajea motza eta leuna da. Lepapea dute, eta beren isatsa kizkurtuta egoten da maiz. Belarri meheak eta txikiak dituzte.
Nortasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Bulldog Ingelesa borroketan erabiltzearen ondorioz, duela bi mendera arte, txakur oldarkorra eta odoltsua izan zen. Hain arriskutsua zen, Erroman debekatu zela txakurra kalera ateratzea. Baina gaur egun, Bulldog ingelesa ezaguna da mantsoa eta familiaren maskota ideala izateagatik. Gainera, ondo egokitzen da etxe mota guztietara, baita adin desberdinetako pertsonei ere. Animalia fidela eta zintzoa da, nahiz eta egoskorra izan.
Osasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bulldog ingelesa oso osasun ahulekoa da. Arnasketarekin lotutako gaixotasunak jasaten ditu: bere ahosabaia luzeegia eta bigunegia da, eta sudur-hobietako buxadura izaten du askotan. Hori txakur brakizefaloa delako gertatzen zaio, hau da, sudur motza eta aurpegi laua duelako. Bestalde, hatzarteko kisteak oso ohikoak dira, baita dermatitisa ere. Batezbesteko helduaren bizi-itxaropena 7 urte baino gehiagokoa da. Bere burezur handia dela eta, arazoak izaten dira txakurkumeak jaiotzerako orduan. Beraz, zesarea egin behar izaten da sarritan. Gainera, emeak askotan antzuak dira. Horrek guztiak Bulldog ingelesaren prezioa oso altua izatea eragiten du.
Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.