For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for .

| Wikiwand

Shirley Aley Campbell margolari estatubatuarraren artelan figuratibo bat: Familia vietnamdarra

Arte figuratiboak errealitatean bezalakoak diren irudiak, paisaiak, objektuak edo pertsonak irudikatzen ditu, batez ere, pinturan eta eskulturan agertzen da. Artelan figuratibo bati begiratzen dion pertsonak ez du inolako ahalegin mentalik egin behar obra horrek zer irudikatzen duen ulertzeko; izan ere, ulerterraza izaten da artistak transmititu nahi duen mezua.

Gizakiak sortutako lehen artelanak, hala nola labar-pinturak eta historiaurreko eskulturak, oro har figuratiboak ziren, gehienetan animalia eta pertsonen figurak edo ehiza-eszenak irudikatzen zituzten eta.

Arte figuratiboa arte abstraktuaren kontrakoa da; izan ere, bigarrenak normalean ez ditu errealitatetik ateratako irudi edo formak irudikatzen. Artelan figuratiboen ezaugarri garrantzitsuena beraien egiantzekotasuna da, hau da, irudi sinesgarri edo errealistak errepresentatzen dituzte eta errealitatearen itxura izaten dute.

Hala ere, errealitate hori irudikatzeko forma ezberdinak daude, eta egiantzekotasun hori handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Bada arte figuratibo errealista mota bat, errealitatearen ia berdin-berdinak diren irudiak erakusten dituena; baina bada errealista ez den arte figuratibo bat ere, modu desberdinetan errealitate hori desitxuratzen edo aldatzen duena, abstrakziora iritsi gabe. Hona hemen adibide batzuk:

  • Idealismo artistikoa: errealitatea irudikatzen du, baina soilik ederra eta dotorea dena. Itsusia eta zakarra dena ezkutatu egiten du. Artelan idealistek errealitatearen alderdi onenak bakarrik erakusten dituzte, hau da, errealitatearen ezaugarri idealak. Hori dela eta, ez dira errealitatearen irudikapen zehatzak, irudikapen idealizatuak baizik.
  • Espresionismoa: errealitateak artistarengan eragiten dituen sentimenduetatik abiatutako errealitatea irudikatzen du. Artelan espresionistek errealitate triste bat irudikatzen dute. Horretarako kolore ilun, hotz eta grisak erabiltzen ditu artistak, errealitateak sentimendu hori eragiten baitio. Horrez gain, irudi erreal deformatuak ere erakutsi ohi dituzte, transmititu nahi duten mezuari indarra emateko eta, askotan, errealitate horren aurka protestatzeko.
  • Karikatura: errealitatearen irudikapen esajeratu bat da, umorea eragiteko, eta zerbait edo norbait kritikatzeko edo barregarri uzteko intentzioarekin egiten dena. Gehienetan, pertsona ezagunen erretratuak izaten dira, baina horietan pertsona horren ezaugarrietako bat itxuraldatu edo desitxuratu ohi da.
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?