For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Txapa irratia.

Txapa irratia

Txapa irratia
Datuak
Motairrati-estazioa
HerrialdeaGipuzkoa
Erabilitako hizkuntzaeuskara
webgune ofiziala

Txapa irratia Bergarako irrati librea da, FMko 97.2an ematen du seinalea.

Bergarako Txapa irratia, irrati libre gehienak bezala, 1980ko hamarkadan jaio zen, 1984. urtean hain zuzen ere. Hasieran, garai hartako irrati kideak herriko sindikatu batek utzitako lokalean hasi ziren igortzen beraien irratsaioak, eta 1989an udaletxearekin lortutako akordio baten ondoren, udalaren jabetzapeko lokal batera pasa zen emisio zentroa, Zabalotegiko dorretxearen azpiko lokalera.

Urte guzti hauetan, hainbat jende pasa da irratitik, mota guztietako programak egin direlarik: musika, kultura, ekologia, etab. Herriko eta inguruko talde eta kolektiboekin parte hartzen du Txapa irratiak, ez bakarrik irratsaioak eginez, baita ere kalean egindako ekitaldiekin. Adibidez, Arrasateko HIES Ekimena taldearekin egindako sentsibilizazio kanpainak, irrati libreen bilerak, besteak beste.

Txapa Irrati Kolektiboa da irratiaz arduratzen dena, baina ez da bere eginkizun bakarra. Gaur egun, Txapa Irratia Bergarako Gaztetxean dago kokatuta, autogestioa, autofinantzazioa eta burujabetza dira gestioko oinarriak.

Orain ere, irratia Bergarako herriari irekita dago, bertako jende, kolektibo eta taldeek beraien ideia, kezka eta proiektuak plazaratu ditzaten. Irratia pertsona moduan garatzeko ideiak kanporatzeko eta ondo pasatzeko erabiltzen da.

Irratiaren historian zehar hainbat norbanakok eta askotariko batzarrek bideratu dute irratia. Gaur egunean bizirik dagoen batzarrak oinarri ideologiko baten beharra ikusirik, eta guztiok buruan zituzten ideiak idatziz jarri nahian, Txapa kongresu berri bat egin zen Elusuan 2004. urtean. Bilkura horretan 20 urteko ibilbidea eta gure historia aintzat hartuta, egungo oinarri ideologikoak finkatu ziren[1].

Oinarri ideologikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapa Irrati librea kolektibo bat da, irratia delarik gure taldearen muina eta tresna nagusia. Komunikazio eredu ezberdin eta propioa garatzea izan da urteetan egin dena .

Komunikazio eredu propioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapa irratiaren kudeaketa batzar orokorrez egiten da, batzarrean erabakitzen dira proiektua aurrera eramateko bitarteko guztiak eta irratiaren norabidea ere.

Borondatezkoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irratian egiten den lan guztia borondatezkoa da. Bertan lan egin eta parte hartzen dutenek proiektu komuna bultzatzea dute helburutzat.

Irrati euskalduna da eta kolektiboko hizkuntza naturala euskara da. Irratia euskararen aldeko lanaren beharraz jabetzen da,eta kolektiboaren ahaleginak hizkuntza indartzera ere bideratzen dira.

 Dena den ez da hizkuntza muga moduan ikusten eta hau ez da inoiz oztopo izango irratian parte hartzeko.

Ez komertziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irratian ez da inongo helburu ekonomikorik jarraitzen, gizarteko saldu-erosi dinamikatik at gelditu nahi du irratiak. Ez da beraz ekonomikoki lotuta egongo. Irratian ez da publizitate komertzialik onartzen. Autofinatzazioa da oinarri nagusia.

Independentzia ideologiko eta ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapa irratia ez da inongo talde politiko, sindikatu, erlijio, futbol talde edo sektaren doktrinarik jarraituko.

Kontrainformazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontrainformazioa da irratiaren beste helburu bat. Gainontzeko komunikabideek ezkutatzen dutena eta irratiaren ustez albiste izan beharko litzatekeena kaleratu, hitza ez duten kolektibo eta pertsonei hitza eman eta zuzeneko informazio iturriak bilatzea da kolektiboarentzat kontrainformatzea.

Txapa irratia Bergarako Gaztetxean kokatuta dago. Hala ere, BGA (Bergarako Gazte Asanblada) eta Txapa irratia bi kolektibo ezberdin dira.

Irrati moduan bi kolektiboen arteko elkarlana bultzatzen da.

Bergara irratiko komunikazio esparrua da, bertako informazioa era kritiko batean jorratuko da. Bergarako talde eta kolektiboei hitza eta leku berezia emango zaie irratian. Herriko bizitza kulturala bultzatuko da.

Irrati librea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapa irratiaren helburua jendeari hitza ematea da; kolektiboaren ustez jendeak hitza hartzen duenean sortzen da komunikazio librea. Komunikazio prozesutik kanpo bazterturik daudenei (pertsona nahiz talde) eta gizartea aldatzeko lan egiten dutenei ere hitza ematea.

Giza komunikazioaren alderdi askatzailea, ludikoa bultzatzea, gaurko giza errebindikazioak ahaztu gabe: faxismoa, militarismoa, sexismoa, arrazakeria eta kapitalismoaren aurrean jarrera tinkoak erakutsiz.

Desinformazioa borrokatzea, informazioa eta kontrainformazioa bultzatuz. Igorleak ez du egiaren jabetza. Topaleku irekia behar du izan irratiak, eta herria eragin behar du. Herri irratigintza gizartearen partehartze zuzena.

Programazioa, hizkera produkzioa eta egituraketa dira irrati libreetan aldatzen saiatu diren gaiak. Deszentralizazioa, zabaltasuna, talde lana eta giza taldeen partehartzea bultzatzen da, ikaskuntza eta erantzukizun prozesua hedatuz.

Ezin da ulertu adierazpen azkatasuna irratigintzan emisio asakatasunari lotuta ez bada. Askatasuna hartu egiten da eta hori da irrati libreek egiten dutena: Adierazpen eta Emisio askatasuna hartu eta eskubide berean oinarritzen direla erakutsi, alegia.

Inguruko irrati libreak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal herriko eta atzerriko irrati libre eta komunikazio eredu ezberdina bultzatzen duten taldeekin erlazioak bultzatzen dira. proiektu komunak sortuz eta aurrera eramanez.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Txapa irratiaren historia. (Noiz kontsultatua: 2018/06/15).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Txapa irratia
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?