For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for The Grapes of Wrath.

The Grapes of Wrath

The Grapes of Wrath
Datuak
IdazleaJohn Steinbeck (1939)
Argitaratze-data1939ko apirilaren 14a eta 1939
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaThe Grapes of Wrath
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Orrialdeak619
SariakFikziozko Pulitzer saria
National Book Award
Euskaraz
IzenburuaSuminaren mahatsak

The Grapes of Wrath (euskaraz: "Suminaren mahatsak"[1]) John Steinbeckek idatzitako eleberria da, 1939an argitaratu zena. Eleberri honekin, Steinbeckek National Book Award-a eta Fikziozko Pulitzer saria irabazi zituen. Gainera, eleberria behin baino gehiagotan aipatu zen egileak 1962an Literaturako Nobel Saria irabazi zuenean.

Depresio Handian kokatua, eleberriak Joad familiaren istorioa kontatzen du. Familia, nekazari maizterrak izaki, Oklahomako etxetik kanporatua da, sikateak, egoera ekonomiko larriak eta nekazaritza eta finantza industrietan egondako aldaketek eraginda. Egoerak bultzatuta, familiak Kaliforniarantz egiten du bidea. Haiekin batera, egoera berean dauden beste milaka pertsona, "Okieak", ere badoaz lan, lur, duintasun eta etorkizun baten bila.

1940ean eleberrian oinarritutako filma ere egin zen, John Fordek zuzendu eta Henry Fonda aktoreak antzeztu zuelarik.

Pasartea. Oparotasun naturala eta herriaren miseria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Hondamena Estatuan (Kalifornia, 1930...) zabaltzen ari da, eta (frutaren) usain gozoa lurraren min handi bat da. Gizakiek zuhaitzak txertatu eta haziak emankor egin eta produktuak hobe ditzakete, baina ezin dute modua aurkitu goseak daudenek produzitutakoa jan dezaten. Gizakiek fruitu berriak sortu ditute munduan, baina ezin dute sistema bat sortu jan ahal izateko. Eta porrot hori hondamendi handitzat erortzen da Estatuaren gainean (...).

Ustel kiratsak herria betetzen du.

Kafea itsasontzietan erregaitzat erretzen da. Artoa berotasuna lortzeko erretzen da. Patatak ibaietara botatzen dira, eta ertzetan guardiak jartzen dira gose direnek atera ez ditzaten. Txerriak txikitu eta lurperatu egiten dira, eta ustela lurrean sakon sartzen da.

Izenik ere ez duen krimena da hau.

Hemen sufrimendu handia dago, eta ez da nahikoa negarraren bitartez erakustea. Arrakasta guztiak indargabetzen dituen porrota dago hemen. Lur emankorra, enbor gogorreko eta fruta helduz beteriko zuhaitz sendo ilara amaiezinak. Eta haurrak pelagraz hiltzen dira laranja bakoitzak irabazia eragin behar duelako. Eta auzitegi sendagileek agirietan esan behar dute "desnutrizioagatik hila"; elikagaiak usteldu egin behar zuelako, usteltzen behartu zutelako (...), eta jendearen begietan porrota ageri da eta gose direnen begietan sumin gero eta handiagoa dago. Euren arimetan suminaren mahatsak handitzen eta hazten doaz eta egunen batean etorriko da mahats bilketa,"

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
The Grapes of Wrath
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?