For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Soja-esne.

Soja-esne

Soja-esne
plant milk (en) Itzuli, soy food (en) Itzuli, commodity (en) Itzuli eta edari ez alkoholiko
Materialaksoja alea
urra
Historia
JatorriaTxina (eskualdea)

Soja esnea (edo, hobeki[erreferentzia behar], soja edaria) izeneko likido elikagarria soja aleak uretan beratu, ehotu eta iragaziz egiten da. Prestaketa hauek nork bere etxean egin ditzake, berariazko aparatuekin lagunduta, edo dendan eros daiteke esne hori.

Kontsumitzaileak “esnea” esaten dio edari hau itxuraz eta osakeraz behi-esnearen antzekoa da, aspektu askotan. Sukaldean eta mahaian ere egiazko esnearen ordezko bilakatu da, begetariano eta beganoen artean, batik bat, organismoarentzat animalia-esneak baino aproposagoa delakoan. Soja-edariarekin beste elikagai batzuk egiten dira: hartzidura laktikoari esker, jogurta, berotu eta (koagulatzaile baten laguntzaz) mamituta, tofu, esne kontzentratu azukretsua, gazta, etab.

Prozesu industriala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edari hau era industrialean prestatzeko, soja haziak uretan beratu, azala kendu, ehotu, urarekin nahasi eta egosi egiten dira. Zopa moduko hori homogeneizatuko da eta atmosfera kontrolatuan ontziratuko da. Hizkera teknikoan, koloide-esekidura egonkorra da.

Soja-esneen osakera aldatu egiten da, fabrikatzaile batetik bestera, produktua estandarizatu gabe dagoelako oraindik. Ekoizle batzuek edariari gatz pittin bat, lodigarri bat eta, menturaz, edarian kaltzioa sartzen duen Lithothamnium calcareum izeneko alga (soja esneak kaltzio gutxi daukalako, berez), behi esnearen antzeko zerbait lortzeko. Soja esne batzuek kakaoa, banilla-aroma edo fruta-zuku kontzentratua daukate, haurrentzako esne zaporedunak imitatzeko.

Soja esneak behiarenak baino gantz saturatu gutxiago ditu eta ez du trans azidorik ez duenez, gaitz kardiobaskularrik nozi dezaketen pertsonentzat egokiagoa da. Azkenik, sojatik etorritako produktu guztiek bezala, flabonoideak dauzka, antioxidatzaile eraginkorrak.

Herrialde gehienetan ez da egiten haurrentzako sojadun produktuen aurkako prebentziorik, ikerkuntzak ez baitu frogatu sojadunak arriskutsuak direnik. Polemika iturri dira, era berean, plagizida-hondakinen eta soja transgenikoaren existentzia; beste muturrean, ordea, soja-edari biologiko edo organikoak daude, genetikoki eraldatu gabeko soja aleez eginak, pestizida sintetikorik gabeak.

Animalia esneen ordezko

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Soja-esnea da gure artean kontsumitzen diren animalia-esneen antzekoena eta, horregatik, errezeta gehienetan behi esnearen ordez erabil daiteke. Nabarmentzekoa da koagulatzaile batekin (nigari, ozpina) mamitu egiten dela, irakiten denean harrotu eta aparra egiten duela, gaina osatzen duela azalean, hautsak ondo diluitzen dituela, hartzi egiten dela, mamitzen bada laktobaktiloen substratu gisa balio duela, etab.

Animalia-jatorriko esneak bezala, bularreko haurren kasuan ezin du ordezkatu ama-esnea: soja-esneak proteina ugariegi ditu eta karbohidrato gutxiegi baina, batez ere, ez ditu beharrezkoak diren mantenugaiak (mineralak, bitaminak).

Ez animalia-esneak, ez begetalak, bularreko haurrentzat egokiak ez direnez, ama-esneak eta deribatuak [1]bakarrik eman daitezke edoskitzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Agirre, Edorta. (2022). Amantala ta mantela. Pamiela ISBN 978 84 9172 259 5..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Soja-esne
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?