For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Sociedad Deportiva Rias Baixas.

Sociedad Deportiva Rias Baixas

Sociedad Deportiva Rias Baixas
Sorrera 2009
Herria Galizia Galizia
Lehendakaria -
Entrenatzailea Galizia Benigno Silva
Patroia(k) Galizia Laura Hermo
Kantabria Maria Gil
Kolorea(k)           urdin argia eta zuria
Trainerua      Galicia (Cabo)
     A Terca (Meira)
Palmaresa 5 Kontxako Bandera
2 Euskotren Liga
1 Espainiako Txapelketa
1 Galiziako Txapelketa
2024: Kontxa ez
2023: Liga ez

Sociedad Deportivo Rías Baixas taldea emakumezkoen arraun elkartea da, traineruan aritzeko sortua eta traineru guztien artean palmaresik onena eskuratu duena, Emakumezkoen Kontxako Bandera guztiak eta bi Liga irabaziz. 2013ko apirilean taldearen disoluzioaren berri eman zuten. Ordutik aurrera klubek bakarkako bideari ekin zioten.

Elastikoan Galiziako banderaren koloreak zituzten, zuria eta urdin argia. Lehenengo erabili zuten trainerua Samertolameuren berdea izan zen Galicia izenarekin, baina 2009tik aurrera Cabo da Cruzen gorria erabili zuten, hau ere Galicia izena duena. 2012ko Kontxako Banderan Samertolameuren A Terca traineru berdea erabili zuten.

2008 denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an Emakumezkoen Kontxako Bandera jokatuko zela eta, Galiziako hiru elkartek (Chapela, Samertolameu eta Cabo da Cruz) bat egin zuten Donostian aritzeko. Galicia izenarenpean aritu ziren Samertolameuren traineru berdean eta irabazle izan ziren. Laura Hermo zen patroia.

2009 denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko urteko Kontxako Banderan izandako arrakasta ikusita eta Emakumezkoen Traineru Liga sortuko zela jakinda, ofizialki sortu zuten S.D. Rías Baixas Kluba, aurrez aipaturiko hiru klubek adostuta. Ligan Galicia izenaz aritu ziren, selekzioak baitziren parte hartuko zutenak, eta azkenean garaile atera ziren Gipuzkoarren aurretik. Kataluniako selekzioari ere laguntza handia eman ziotela aipatu behar da trainerua eta patroia utziz. Kontxako Banderan ere garaile atera ziren.

Rias Baixasi jarraiki, beste bi traineru ere osatu ziren Galizian, Mecos (C.M.Bueu eta Nautico de Vigoko arraunlariz osatua) eta Artabria (A Cabana, San Felipe, Ares eta Perillok sortua) eta Galiziako Emakumezkoen Traineru Ligaren irabazleak ere izan ziren.

2010 denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte honetan aldaketak izan ziren Rías Baixas taldean, Chapelak elkartea utzi baitzuen eta bere ordez Club de Mar Bueu sartu baitzen. Maila pixka bat jeitsi zen arren taldeak Liga eta Kontxa eskuratzea lortu zuen berriz ere. Ligan Gipuzkoarekin berdinduta amaitu zuten baina helegitea jarriz epaileek garaipena eman zieten galiziarrei. Espainiako Txapelketan parte hartu zuten Galiziako Txapelketa irabazi baitzuten, baina hiru traineru soilik zeudenez Federazio Trofeoa jokatu eta irabazi egin zuten.

Galiziako liga bigarren aldiz ere irabazi zuten, oraingoan Artabria eta Club de Remo Do Grove (Amegrove eta Vilaxoan) atzean utziz.

2011 denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urte honetan ere maila bikaina eman zuen traineruak, Kontxako Bandera eta Espainiako Txapelketa irabazi baitzituen eta Ligan bigarren gelditu baitzen.

2012 denboraldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samertolameu, Cabo Cruz, A Guarda, Tirán eta Robaleirako arraunalriek osatu zuten trainerua. Emaitzei dagokienez 2012ko ligan ere bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, zumaiarrengandik puntu bakarrera gelditu zen eta. Hala ere denboraldia bikain bukatu zuen bosgarren aldiz Kontxako Bandera irabaziz.

2013an disoluzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko apirilaren bukaeran taldearen disoluzioaren berri eman zuten eta beraz ez ziren Emakumezkoen Traineru Ligan aritu. Arrazoi nagusia Euskotren Ligak 2013an Galiziako uretan estropadarik antolatu ez izana izan zela adierazi zuten. Honetaz gain barne arazoak ere izan zituzten entrenatzaileak eta arraunlariek.

Gainontzeko estropadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Sociedad Deportiva Rias Baixas
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?