For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Serigrafia.

Serigrafia

A. Tinta. B. Tinta zabaltzeko pala. C. Irudia. D. Emultsioa. E. Xafla tenkatzeko markoa. F. Irudi inprimatua. (Irudia: Harry Wad.)

Serigrafia inprimaketa-sistema da, era askotako euskarrietan irudiak inprimatzeko erabiltzen dena (papera, kartoia, oihala, metala, beira, zura...), eta sistema horren bidez egindako irudia. Gainera, ez da ezinbestekoa euskarria laua izatea. Klixe gisa, zetazko edo zuntz artifizialezko xafla porotsu bat erabiltzen da inprimatzeko. Xafla hori zurezko edo aluminiozko marko batean ezartzen da tenkaturik; xafla tintaz busti ondoren, margotu nahi den materialari ezartzen zaio zapalduz. Xafla horretan, irudirik ez dagoen parteetan emultsio bat edo berniz bat erabiltzen da tinta ez pasatzeko. Hala, libre dauden parteetan bakarrik pasatzen da tinta euskarrira. Alegia, inprimatu beharreko irudiaren negatiboa da xafla.

Serigrafiatzeko pausoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serigrafia egiteko pantailan lan batzuk izan behar dira:

  • Lehenik, serigrafia egiteko pantailan emultsio fotosentikor bat ematen da.
  • Bigarrenik, pantaila eta fotolitoa intsolatzen dira, hau da, intsolagailuan ezartzen dira. Argia zuzenean ematen dieten pantailaren emultsio aldeak oso gogorrak geratzen dira (blokeatu egiten dira) eta ez dute uzten tinta pasatzen. Hala ere, argia zuzenean ematen dieten pantailaren fotolito aldeak, urarekin errebelatzeko prozesuan emultsio erortzen da eta tinta transferitzean, hau euskarrira pasatzen da. Horrela, irudia erregistratuta geratzen da.

Serigrafia inprimatzeko metodoak milaka urte ditu. Datu zehatzak ez dauden arren, antzinako Txinan jatorria omen du. Elezaharrak dioenez, emakumeen ile nahastuak erabiltzen zituzten. Ileekin, marrazkiak sortzen zituzten paperak itsasten zitzaizkien, eta gero lakatzen ziren iragazgaitzeko.

Harrezkero, materiala aldatzen joan zen eta zeta erabiltzen hasi ziren, hortik dator bere izena: sericum ("zeta" latinez) eta graphe ("idatzi", grekeraz).

Egungo erabilera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Serigrafia eskulangintza gisa hasi bazen ere, egun makina automatikoz egiten da gehienbat. Artean ere erabili izan da; hala, Andy Warhol margolari ospetsuak hainbat lan ditu halako teknikaz eginak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Who’s Who in Screenprinting
  • Kanpo estekak

    [aldatu | aldatu iturburu kodea]
    {{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
    Serigrafia
    Listen to this article

    This browser is not supported by Wikiwand :(
    Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
    Please download and use one of the following browsers:

    This article was just edited, click to reload
    This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

    Back to homepage

    Please click Add in the dialog above
    Please click Allow in the top-left corner,
    then click Install Now in the dialog
    Please click Open in the download dialog,
    then click Install
    Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
    then click Install
    {{::$root.activation.text}}

    Install Wikiwand

    Install on Chrome Install on Firefox
    Don't forget to rate us

    Tell your friends about Wikiwand!

    Gmail Facebook Twitter Link

    Enjoying Wikiwand?

    Tell your friends and spread the love:
    Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

    Our magic isn't perfect

    You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

    This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

    Thank you for helping!


    Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

    X

    Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?