For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for San Carlo alle Quattro Fontane eliza (Erroma).

San Carlo alle Quattro Fontane eliza (Erroma)

San Carlo alle Quattro Fontane eliza (Erroma)
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Lazio
Italiako hiri metropolitarraErromako hiri metropolitarra
Muga-hiriErroma
Koordenatuak41°54′07″N 12°29′27″E / 41.90181°N 12.49074°E / 41.90181; 12.49074
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1638ko uztaila
Izenaren jatorriaKarlos Borromeo
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaErromako elizbarrutia
IzenaKarlos Borromeo
Arkitektura
ArkitektoaFrancesco Borromini
Estiloaarkitektura barrokoa
Barrokoa
Ondarea
Kontaktua
Helbideavia del Quirinale, 23 - Roma
Webgune ofiziala

San Carlo alle Quattro Fontane (euskaraz Lau Iturrien San Karlos; San Carlino ere esaten zaio, neurri txikikoa delako), 1638 eta 1641 artean eraikitako eliza da, Erroman dagoena. Francesco Borrominik (1599-1667) diseinatua, arkitektura barrokoaren pieza nagusietako bat da.

Kirinal muinoko eraikin monastikoen multzo baten parte da. Trinitario ordenaren enkargua izan zen, eta esklabo kristauen askatzeari eskainia dago. Karlos Borromeori kontsakratua dago eta Francesco Barberini kardinalaren patronatupean enkargatu zuten.[1]

Eliza, klaustroa eta monasterioa 1634 eta 1644 bitartean eraiki zituen Francesco Borrominik, Carlo Madernoren ilobak.[2] Arkitekto suitzar hau 1620 inguruan iritsi zen Erromara Ticinotik, eta aurretik San Petriren Baldakinoan eta Barberini Jauregian lagundu zuen. Trinitarioek komentu eta eliza berri bat agindu zioten, kapera txiki bat zuena. Klaustroa, multzoan diseinatutako lehen zatia, Borrominik proiektatu zuen 1635ean, baina 1644an amaitu zen; urte berean, Institutuaren fatxada amaitu zen, gaur egungo Quirinale Bidearen gainean (orduan Strada Pia deitzen zena); orduan amaitu ziren baita ere eliza (1638an hasi zena) eta alboko kanpandorrea, oinplano karratukoa.

Elizaren fatxada askoz geroago diseinatu eta eraiki zen, 1664tik aurrera. Arkitektoa 1667an hil ondoren, Bernardo Borromini ilobak jarraitu zuen lanean 1670etik 1680ra, maisuaren marrazkietatik abiatuta. Kanpandorrea eraitsi egin zuten elizaren gorputz ganbila Quattro Fontaneren izkinarantz luzatzeko, eta beste bat eraiki zuten 1670ean. Fatxadaren dekorazioa hamarkada batez luzatu zen, 1680an San Karlosen estatua nitxo nagusian jarri arte.

Gaur egun, elizaren plano alternatibo asko ditugu, Borrominik pentsatuak bi behar garrantzitsuri egokituko zitzaien irtenbide bat aurkitzeko: ahalik eta kosturik txikiena, ordenako anaiek ez baitzuten diru askorik, eta espazio erabilgarria modu eraginkorrean erabiltzea. Ezaugarri horiek emaitza dotore eta berritzaile batean konbinatzen jakin zuen arkitektoaren jenioari esker, esan daiteke eliza eta multzo guztia arkitektura barrokoaren adierazgarririk handienak direla. Eliza eta komentu-multzoaren ezaugarri berezienak dira tamaina txiki harrigarria eta materialen sinpletasuna, Trinitarioen Ordenaren erregela eta espiritualtasunarekin bat datozenak. Borrominik nahiago zituen material apalagoak, adibidez igeltsua edo iztukua, gero hauek teknikaren bidez hobetzeko.[2][3]

San Carlino eliza Barrokoko maisulantzat hartzen da. Eliza hau monjeen bizilekua izan behar zen eta logelak, biblioteka eta jantokia eduki behar zituen. Monasterioa, klaustroa eta eliza espazio irregular txiki batean kokatu ziren. Izkinetako bat alakatua zegoen, iturri bat zegoelako. Irtenbide burutsuekin kode klasikoa desegiten hasi zen Borromini, eta konplexutasun espazialeko multzo bat sortu zuen, koherentzia eta funtzionaltasun arkitektoniko handikoa.

Borrominik bi solairutan banatu zuen fatxada, eta, multzoari izaera bateratua emateko, bi solairuetan neurri normaleko eta ordena erraldoiko zutabeak konbinatu zituen. Fatxada osatzen zuten gainerako elementuek batasun hori hautsi nahi dutela dirudi, erritmo uhinduak eta goranzkoak sustatuz, eta horrek dinamismo ezohikoa ematen dio multzoari.

Fatxadak bi gorputz eta hiru kaletako portada ondulatua du, alboetan ahurrak eta erdian ganbila. Goiko solairuan berriz ere ahurra da, leihate batek irekitako edikulu ganbilari eusten baitio. Honen gainean bi aingeruk medailoi handi bat eusten dute.

Kapitelak estilo konposatuan oinarritzen dira, baina bolutak kanporantz okertzen dira barrurantz jo beharrean.

Multzo hau Borromini hil ondoren amaitu zen, eta, horren ondorioz, fatxada ez zetorren bat autorearen nahiekin, ez garaierari dagokionez, ez kupularen erlazioari dagokionez.

Elizaren barrualdeak ez du garai hartan ohikoa zen adinako apaindura-aberastasunik.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Blunt, Anthony. Borromini, 1979, Belknap Harvard, p. 53
  2. a b Marina Bonavia, Borromini ritrovato: retrospettiva storiografica nel cantiere di restauro, con l’Indice delle fonti documentarie, en "La "Fabrica" di San Carlino alle Quattro Fontane: gli anni del restauro" in "Bollettino d'arte", 2007. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name "bonavia" defined multiple times with different content
  3. Giulio Carlo Argan, Borromini, ed. Sansoni, 1996

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
San Carlo alle Quattro Fontane eliza (Erroma)
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?