For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Raoul Dufy.

Raoul Dufy

Raoul Dufy

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRaoul Ernest Joseph Dufy
JaiotzaLe Havre1877ko ekainaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaForcalquier1953ko martxoaren 23a (75 urte)
Hobiratze lekuaCimetière de Cimiez (en) Itzuli
Heriotza modua: Artritis erreumatoidea
barne-odoljarioa
Familia
Ezkontidea(k)Émilienne Dufy (en) Itzuli  (1911ko urriaren 9a -
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaÉcole supérieure d'art du Havre (en) Itzuli
École supérieure d'art et design Le Havre-Rouen (en) Itzuli
Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Charles Lhuillier (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, diseinatzailea, artista grafikoa, litografoa, marrazkilaria, ehungintzako artista eta zeramikaria
Enplegatzailea(k)La contemporaine (en) Itzuli  (1918ko otsaila -  1919ko apirila)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
InfluentziakClaude Monet
KidetzaComité national de l'estampe (en) Itzuli
Mugimenduafauvismoa
Genero artistikoaerretratua

Allocine: 37049 IBDB: 98710
Discogs: 2245168 Find a Grave: 43088322 Edit the value on Wikidata

Raoul Dufy (Le Havre, Frantzia, 1877ko ekainaren 3a - Forcalquier, Frantzia, 1953ko martxoaren 23a) frantses margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea izan zen.

Hamabost urte zituela pintura ikasketak egiten hasi zen Le Havreko Arte Ederretako Udal Eskolan; Othon Friesz margolari frantsesa (1879-1949) ezagutu zuen han. Dufyk inoiz aitortu zuenez, bi eredu handi izan zituen garai hartan: Eugène Boudin (1898-1924) eta Delacroix. Azken horren "Trajanoren justizia" izeneko margolanak (Rouengo museoa) berebiziko zirrara egin zion. Bere hasierako lanak inpresionistak dira, baina Cézanne aztertu ondoren, kubismora hurbildu zen. Marrazki arin eta adierazkorrak egiten zituen, kolore bizikoak. Liburu ugari ilustratu zuen.

1900ean Udalaren diru-laguntzaz Parisa joan zen margolaritza ikasketak egitera. Hasieran inpresionistek erakarri zuten -Manet, Monet, Pissarro-; eta inpresionisten ondokoek, Lautrecek batez ere. Garai hartan Albert Marquet (1875-1947) pintore lagunarekin batera lan egin zuen Fecampen, Trouvillen, eta Le Havren. Orduko lanek duten pintzel ukitu eta kolorea dira aipagarriak, fauvistak, baina sentiberatasun inpresionistakoak oraindik. Dufyk berak aitortu zuenez, 1905ean Salon d’Automne erakusketan Matisseren lana ikustean pintatzeko moduz aldatzea erabaki zuen: "Irudimena marrazki eta margo bihurtzearen miraria ikusi nuenean, inoiz izandako xarma guztia galdu zuen niretzat errealismo inpresionistak". Handik bi urtera egin zuen lanak Matisseren eragin garbia du. Cézanneren atzera begirako erakusketa handi baten ondoren (1907), hurrengo urtean Braquerekin Estaquera egin zuen bidaiak margolana egituratu beharraren kezka sortu zion, baina ez zen, haatik, kubismora lerratu ("Arbolak Estaquen", 1908, Paris). Orduko lanen kolore bizitasun handiak eta adierazkortasun grafiko garbiak Van Goghen lana ekartzen du gogora, eta baita espresionismo alemaniarra ere.

1909 inguruan Dufyren artea arindu egin zen, eta graziaz eta umorez bete, elementu apaingarriak gehituta kolorezko orbanen eta silueten antolaketan (basoak; "Lorategi abandonatua", 1912, Paris).

Bere lagun poeten liburuak irudiz apaintzen hasi zen ("Bestiarioa", Apollinairerena, 1910), eta harrezkero marrazki eta irudi apaingarri asko egin zuen.


1911n ehunak dekoratzeko enpresa bat sortu zuen Paul Poiret jostunarekin batera (1911), eta oihalen diseinuak egin zituen 1912-1930 bitartean Bianchini-Ferrier etxearentzat. 1920an "Idia teilatuan" obraren dekoratuak egin zituen Fauconnetekin (testua Jean Cocteaurena zen eta Darius Milhaudena musika). 1921etik aurrera artista dekoratzaileen erakusketetan parte hartu zuen.

Lehen Mundu Gerraren ondoren, margolan handiez gero (1919, Chicago eta Nizako museoak), Dulfyren pintura behin betiko egonkortu zen, formula jakin bati atxikirik: marrazki bizi kiribil eta arabeskodunak eginez kolore nahasgabeko eremuetan, arbitrarioki mugatuak itxuraz; marrazkia eta kolorea, beraz, autonomoak ziren erabat. Gaiak aukeratzean txindurritegietakoa bezalako puntuzko mugimendua kontrajartzen zion kolore bizi lauek mugaturiko espazio bare bati, mugimendua eremu bare baten gainean, ur-azala, arraunlariak Marne ibaian (1925, Paris), lasterketa-zelaiak (1935 inguru). Gerraren ondoren, grabatuen ordez litografiak egiten hasi zen eta gero eta akuarela gehiago margotu zuen. Urte horietan dekorazioaren alorrean egin zuen lanik aipagarriena La Fée Électricité da (1937, Paris), apaingarri handi bat Nazioarteko Erakusketa bateko pabilioi baterako.

Azkeneko urteetan lan soilagoak, apaindura gutxiagokoak egin zituen: "Tailerrak" sailak (1942), ia kolore bakarreko oihalak ("Kontsola horia", 1947; "Biolin gorria", 1948, Paris). Ez da ahaztu behar, baina, askorentzat haren lanik inportanteena izan zena: lumazko eta arkatzezko marrazki zehatzak eta biziak, umorez beteak (lan horietako asko Parisen daude ikusgai, Arte Modernoko Museo Nazionalean). Izan ere, Dufyk bi Gerren arteko mundu baketsu eta alai bateko "kazetari-lana" egin zuen bere marrazkien bidez. 1952an, hil baino urte bat lehenago, Margolaritzako sari nagusia eskuratu zuen Veneziako bi urtez behingo XXVI. Sariketan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Raoul Dufy Aldatu lotura Wikidatan
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Raoul Dufy
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?