Qin dinastia
Qin dinastia 秦 | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
k. a. 221 – k. a. 206 | |||||||||||
Monarkia | |||||||||||
Qin dinastiaren lurrak k. a. 210 inguruan | |||||||||||
Geografia | |||||||||||
Hiriburua | Xianyang | ||||||||||
Biztanleria | K.a. 210ean 20.000.000 | ||||||||||
Kultura | |||||||||||
Hizkuntza(k) | Antzinako txinera | ||||||||||
Erlijioa | Txinatar erlijioa | ||||||||||
Historia | |||||||||||
|
Qin dinastia Txinaren batasuna aldarrikatu zuen lehenengoa izan zen. K.a. 221. urtean euren erregeak bere burua 皇帝 (huángdì) izendatu zuen, enperadore, baina inplikazio erlijiosoak zituen ere. Modu horretan errege (王 wáng) izena albo batera utzi zen.
Lehehengo Qin Enperadorearekin Txina batu, zentralizatu eta indartsua sortu zen. Lurraldea 36 (gero 48) probintziatan banatu zen. Neurriak eta pisuak batu ziren eta idazkera ere bateratu zen; dirua tipo bakarrekoa (kobrezko, borobila, laukiko zuloarekin erdian). Aurrekoen liburuak erre ziren K.a. 213an, ez baitzetozen bat pentsaera berriarekin. Gainera, Xiongnu aurre egiteko harresi handia eraikitzea hasi zen.
Qin Shi Huangen heriotzaren ondoren Ershi Huangdi semeak (Bigarren Enperadorea) hartu zuen boterea, K.a. 209an. Hala ere presioak handiak ziren eta K.a. 206an Liu Bangek (hasieran funtzionarioa) bere burua enperadore izendatu eta Han dinastiaren erregealdia hasi zen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.