For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Prentsa (tresna).

Prentsa (tresna)

Zilarginek eta moneta irartzeko erabilitako prentsa
Itsasteko prentsa

Prentsa hitzak, teknologian, izendatzen ditu presioarekin eta indar mekanikoarekin lotutako makina oso desberdinak.[1] Prentsak oso ezagunak dira antzinatik, eta historian zehar industria edo lanbide askotan erabili izan dira. Hotzean zein beroan landu daitezke, baita mota guztietako industria eragiketetan ere (zapaltzea, iragaztea, paketeak egitea, urgabetzea, estanpatzea, forjatzea, enbutitzea, tenkatzea, eta abar). Informazio ikuspegi soil batetik begiratuta, terminoa ez denez aski zehatza, makina bakoitza kalifikatzen duen adjektibo edo izenlagun batekin osatu behar izaten da maiz: olio prentsa, ardo prentsa, estanpazio prentsa, muntaketa prentsa, eta abar.[2]

Lehenengo prentsak nekazaritzako produktuak eraldatzeko erabili ziren. Zehazki, mahatsetik ardoa egiteko eta olibetatik olioa ateratzeko.[3] Emaitza lortzeko, produktuari (lehengaiari) presioa aplikatzea da prentsak darabilen sistema. Presio hori gainazal jakin batean kanpo indar bat aplikatzearen ondorioa zen. Gogoan izanda presioa dela indarra zati gainazala, prentsa primitiboak indar garrantzitsuekin lotzen ziren, eta prentsa hitzak indar handia eskatzen edo aplikatzen zuen makina bat adierazten zuen. Analogiaz, indar baten aplikazioan oinarritutako prozesu mekanikoetan erabilitako makinak zabaldu zirenean, prentsa izena eman zitzaien.

Euskal Herrian tradizio zaharreneko prentsak dira dolareak, hau da, sagardoa egiteko baserrietan erabili ohi zen eraikin edo sistema mekanikoak.[4]

Indarrak lortzeko eta aplikatzeko moduari dagokionez, hastapeneko prentsatan giza indarrak aprobetxatzen ziren. Ondoren, sistema hidraulikoak agertu ziren, hau da, presio hidrauliko batetik lan presioa (edo indarra) lortzeko aukera ematen zutenak. Emaitza berak lor zitezkeen energia elektrikoaren edo pneumatikoaren bidez. Prentsa modernoak kanpoko energia iturri batean oinarritzen dira, makina jakin batean indarra edo presio mekanikoa aplikatzeko.

Energia iturriaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Eskuzko prentsak.
  • Prentsa hidraulikoak.
  • Prentsa pneumatikoak.
  • Prentsa elektrikoak.
  • Prentsa mekanikoak.

Aplikazioaren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Igartubeiti baserriaren dolarea.

Ardogintzako prentsak.

Xedapen orokorraren arabera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prentsa batek oinarrizko bi elementu ditu: egitura bat eta jarduteko sistema bat. Kasu batzuetan, prentsaren benetako diseinuak ezaugarri bereziak dituenez, nahiko ohikoak dira berezitasun horietan oinarritutako izenak: barraskilo zentraleko prentsa, habe prentsa, prentsa luzea, bolante prentsa, errotatxo prentsa, falka prentsa, espeka eszentrikoko prentsa, eta abar.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia > prentsa» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).
  2. «Euskalterm > prentsa» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).
  3. (Frantsesez) Maigne, W.. (1863). Dictionnaire classique des origines, inventions et découvertes dans les arts, les sciences et les lettres, etc. Larousse et Boyer (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).
  4. Igartubeitiko habe-dolarea — Igartubeiti Baserria. (Noiz kontsultatua: 2022-12-23).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Prentsa (tresna)
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?