Preludio
Preludioa (latinez: praeludium) musika lana da, beste musika lan luzeago baten sarrera gisa jotzen dena, adibidez, eliz-ospakizun baten aurretik, edo fuga, suitea edo horien gisako musika lan baten aurretik.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XV. eta XVI. mende hasierako preludioak lan laburrak ziren, giltzadi instrumentuetarako idatziak, estilo librean. 1650. urte inguruan musikagileak preludioa beste musika lan batzuetan tartekatzen hasi ziren. Louis Couperinek suiteen sarrera moduan erabili zuen. Haendelek, berriz, inprobisaziozko preludioa erabili zuen, eta Bachek preludio eta fuga elkarketa. XIX. mendean, Chopin izan zen preludiogile nagusia. Aipagarriak dira, orobat, Scriabin (90 preludio), Debussy (24, bi liburutan) eta Rakhmaninov.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.