Patxi Beitia
Patxi Beitia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1925 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Bermeo, 2007ko urtarrilaren 8a (81/82 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | dantzaria |
Patxi Beitia (Eibar, Gipuzkoa, 1925- † Bermeo, 2007ko urtarrilaren 8) Kezka dantza taldeko zuzendaria, Alkartasuna Dantza taldeko sortzailea eta aurreskularia izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1925ean jaio zen Eibarren eta gazte-gaztetatik dantzatzea gustatzen zitzaion. 1931an hasi zen dantzan Eibarko Batzokian Gregorio Santa Cruz maisu zuela. Gerra ondoren, Educación y Descansoko taldearekin dantzatu zuen, Santa Cruzen esanetara orduan ere. 1947an, Eva Peronen aurrean aurreskua dantzatu zuen Madrilen.
Aurreskulari bikaina izan zen eta bere garaiko onenak ziren Donostia eta Bilboko aurreskulari handienekin lehiatu zen. 1959an Kezkako zuzendari izendatu zuten eta kargu horretan egon zen 1965ean ezkondu zen eta Bermeora bizitzera joan zen arte. 1976an, Bermeon, Alkartasuna dantza taldea sortu zuen.
2007ko urtarrilaren 8an hil zen Bermeon.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.