For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Paskual Bernardino Biguria.

Paskual Bernardino Biguria

Paskual Bernardino Biguria
Bizitza
JaiotzaElizondo1871ko maiatzaren 20a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDonostia1932ko uztailaren 4a (61 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakapaiza eta idazlea

Literaturaren Zubitegia: 581

Paskual Bernardino Biguria, erlijio-izena Prantzisko Elizondarra (Elizondo, Baztan, 1871ko maiatzaren 20a - Donostia, 1932ko uztailaren 4a), Nafarroa Garaiko apaiza eta euskal idazlea izan zen.

Bizitza eta lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñean egin zituen eliza ikasketak, eta 1894an apaiztu zen. Lizasoko erretore izan zen sei bat urtez, eta 1902an Kaputxinoen Ordenan sartu zen; orduz geroztik Elizondoko Frantzisko anaia izan zen. Hondarribia eta Donostiako fraide etxeetan bizi izan zen, 1932ko uztailaren 4an istripuz hil zen arte.[1]

Biguriak argitaratu zuen lehenbiziko idazlana Kristaua bere pont-elizan (1910) izan zen, Errezuko Marzelo Zelaieta Espartzak idatzitako El Cristiano en su parroquia otoitz liburuaren euskarazko itzulpena. Liburu hasieran itzultzaileak euskaldun kristauari eskaini zion hitzaurrea dugu Elizondokoak berak sortutako pasarte bakarra: "Eskutan dezun eliz-liburu eder au euskeratuko ote nuban galde egin zidaten. Ezin geyagoraño lanpeturikan nengoan, neretzat gauz oso zailla zan, bereala egin bear zan, alde guztiyetatikan eragozpen-trabak sortzen ziran. Baiñan euskaldunen alde zerbait egin nezakeala gogoratu bezin laster, erantzun nuban: euskeratuko ez det, ba? Pozik alere! Beratikan abiyatuko naiz: ni baiñon euskaldun obeak bazter bakoitzean iru edo lau arkituko dituzu, ni baiñon euskal-zaleagorikan ordea, iñon ez. Gora gure euskera maitagarriya!".[1]

1922an argitaratutako Lore usaidun mamitsuak liburua, berriz, sormenezkoa izan zen; hil berria zen Txomin Agirreri opa zion lana. Eskaintzan lagunak zirela adierazi zuen, eta berari galdetu zion ia bere liburua argitaratzea komenigarria zenentz; izan ere, idazki horiek Euskal Esnaleak antolatu sariketetan aurkezturikoak eta ez saritutakoak baitziren. Edozein modutan ere, lan horrek bigarren edizioa izan zuen, Iruñean 1932an karrikaratu zen Lorategi berria hain zuzen. Horren hitzaurrea Azkuek berak egin zuen, eta ezin samurrago agertu zen euskaltzainburua: "Loretegi berri oni usain ederra dario. Izanak eztu izena gezurtatzen. Gai asko darabiltzki, yakingarri eta onurakorrak gehienak, eta bakoitza ederki azaldu ondoren, amaitzat, irakaspen egoki bat ateratzen du".[1]

  • Kristaua bere pont-elizan (1910, Eusebio Lopez)
  • Lore usaidun mamitsuak (1922, Gipuzko-Argitaldaria)
  • Loretegi berria (1932, Kaputxinoak)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Bidador, Joxemiel. Baztango euskal idazleen berri laburra (V). Euskaldunon Egunkaria, 2000ko otsailak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Paskual Bernardino Biguria
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?