Paleogeno
Paleogenoa[1] Zenozoikoko lehenengo garai geologikoa izan zen. Orain dela 65,5 ± 0,3 milioi urte hasi zen eta orain dela 23,03 milioi urte bukatu. 43 milioi urteko iraupena izan zuen. Ugaztunak eta belarra garai honetan hedatu ziren mundu osoan zehar. Paleozeno, Eozeno eta Oligozeno garaiak daude barnean.
Paleogenoa, Lurraren historian, trantsizio garaia izan zen. Lurra hoztu zen, batez ere lurburuen inguruetan. Sierra Nevada eta Mendi Harritsuak, Alpeak, Pirinioak eta Himalaia garai hartan sortu ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.