Orno arteria
Orno arteria | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | anterior spinal artery (en) basilar artery (en) posterior inferior cerebellar artery (en) |
Aparatua | Zirkulazio aparatua |
Zaina | Orno zaina |
Identifikadoreak | |
Latinez | arteria vertebralis |
MeSH | A07.015.114.955 |
TA | A12.2.08.002 |
FMA | 3956 |
Terminologia anatomikoa |
Orno arteria arteria subklabioaren adarra da. Aurreko muskulu eskalenoaren atzetik sortzen da, orokorrean 6. iduneko ornoaren (C6) zeharkako zulotik igarotzen da. Gainontzeko iduneko ornoen (C5-C1) zeharkako zulotik igaro ostean, atlasaren arkuaren gainetik igarotzen da atzeko tuberkuluan dagoen ildo arterialetik igarotzeko. Eskuineko eta ezkerreko orno arteriek bat egitean, enbor basilarra sortuko da zeinak atzeko garun arteriak ematen dituen. Gainera, garondoko triangeluaren sakonean ikus daiteke.
Patologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sarritan, hiperlordosi zerbikalek orno arteria estutzen dute eta ondorioz odolaren pasoa oztopatzen da. Honek, zorabioak eragin ohi ditu eta normalean adindun pertsonetan gertatzen da.
Funtzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orno muinaren alde zefaliko edo kraneala, entzefalo enborra, zerebeloa eta garunaren atzeko aldea irrigatzen ditu.
Irudi gehigarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dauber, W.: Nomenclatura anatómica ilustrada: Masson(2007) IBSN: 978-84428-1642-4
- Angel Bidaurrazaga, Inmaculada Gerrikagoitia, Rafael Sarria. Giza anatomiako praktika-liburua. Elhuyar fundazioa; 2010
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artery Neuroangio.org
Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.