For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Oin (unitatea).

Oin (unitatea)

Oin (unitatea)
AzpiklaseaRussian system of units (en) Itzuli eta imperial system of units (en) Itzuli
Neurtzen dulongitudea
SI sistemarako konbertsioa0,3048 m
Unitate estandarretan12 in, 0,00018939 mi, 30,48 cm, 304,8 mm, 0,333333 yd, 0 pc, 0 ly, 3,048 dm, 0,0001644737 UK nmi, 0,0015151 fur, 0,015151 ch, 0 US lea, 0 nl, 0 UK lg, 0 UK nl, 1 ft, 12 in eta 120 line (en) Itzuli
Honen izena daramaOin
Ikurraft, ফুট, futoj, پا, pieds, pés, láb, piedi, стапки, അടി, stóp, pés, fot, футів, 英尺, фут, picioare, قدم, pie, фт eta ft

Oina giza oin baten luzerari dagokion luzera-unitatea da, hau da, hogeita hamar zentimetro baino gehixeago.

Oin erromatarra edo pes monetalis

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oin erromatarra neurri erromatarreko unitate zahar bat da, 0,296 m[1].

Hainbat garaitako testu arauemaile eta tekniko ugaritan aipatzen da, hala nola XII. Tauletan (K.a. 450) (Cornell 1999, 318 eta hur.), Augusto eta Neronen hirigintza arauetan (K. o. I.), Trajano (K. o. II), Zenonen Konstituzioan (erromatar hirigintza-zuzenbideko arau garrantzitsuena), Vitruvio eta Plinio Zaharraren idazkietan, etab.

Eredu ofiziala edo patroia Erromako Juno Moneta tenpluan gordetako pes monetalis zen. Haren neurria Herkulanon aurkitutako brontzezko eta hezurrezko erregeletan egiazta daiteke[2][3], Ostiako portuan aurkitutako ontzigile baten hileta-estelan[4], eta Leptis Magna hiri libiarreko merkatuan aurkitutako taula batean, non I. mendean indarrean zeuden luzera-neurriak agertzen diren.

Marko Aurelioren zutabeak ehun oin ditu, oinaren neurriaren arabera 29,617 m-ko alduera duela esaten da.

Oin karolingiarra edo pes drusicus

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Inperioko probintzietan pes drusicus izeneko neurria erabiltzen zen, Neron Klaudio Drusoren oinaren neurria, 0,334 m. Drusoren aurretik ere ezaguna zen neurria[5].

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Garai artan, neurriak izaten zituzten kana, oiña, ontzia ta liñera. Kana izaten da larogei ta lau zentimetro bi milimetro gutxiago, ta ogei ta amasei ontza. Oiñak dauzka amabi ontza ta ogei ta zortzi zentimetro bi milimetro gutxiago. Ontzak, amabi liñera ta bi zentimetro t'erdi milimetro bat gutxiago. Auek dira euskal errietako lengo neurri zarrak.", Arrizabalo, Jose Manuel[6]

Nazioarteko Unitate Sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendera arte, herrialde bakoitzak, bai eta eskualde bakoitzak ere, unitate-sistema propioa zuen; askotan, izendapen berak, leku batean edo bestean, balio desberdinari egiten zion erreferentzia. Neurri Unibertsal baten beharra ikusi zen eta hainbat estatu partaideen ordezkariak Pisu eta Neurrien Batzar Orokorrean bildu izan dira azken mendeetan zehar, neurri hauen inguruko erabakiak hartzeko eta arauak finkatzeko. Gaur egun munduan zehar gehien erabiltzen den unitate-sistema Nazioarteko Unitate Sistema (SI sistema) da.

Pisu eta Neurrien Nazioarteko Batzordeak ez du arrazoirik ikusten oina erabiltzen jarraitzeko lan zientifiko eta tekniko modernoetan[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Puig y Larraz, Gabriel. (1898). Valor métrico de la milla romana. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  2. Vázquez Queipo, Vicente (1859), Ensayo sobre el sistema métrico y monetario, 33. or.
  3. Paul de Gondi Retz. (1903). Mémoires. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  4. Adam, J.P. (1989) L’ arte di costruire dei Romani: Materiali e tecniche [The Romans Art of Building: Materials and Techniques]. Longanesi, Milano.
  5. (Ingelesez) Dilke, O. A.; Dilke, Oswald Ashton Wentworth. (1987-01-01). Mathematics and Measurement. University of California Press ISBN 978-0-520-06072-2. (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  6. Arrizabalo, Jose Manuel eta Zavala, Antonio (1979), Baso-mutillak, Auspoa, 39. or.
  7. (Frantsesez)(Ingelesez) Le Système international d’unités. Bureau international des poids et mesures, 146 or. ISBN 978-92-822-2272-0..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Oin (unitatea)
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?