For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Nektariarra.

Nektariarra

Mare Nectarisen kokapena.

Ilargiaren denbora lerro geologikoan azaltzen den Periodo Nektariarra duela 3920 milioi urte hasi eta duela 3850 milioi urte arte iraun zuen (iturri batetik bestera datua zertxobait aldatu daiteke).[1][2] Periodo honetan zehar Nectaris arroa eta beste hainbat eratu ziren, talka erraldoien ondorioz. Ilargiaren lur garaietan topatu daitezkeen kraterrez jositako lurzoruen gainaldea, Nectaris arroa sortzean jaregin ziren materialek osatzen dute. Periodo honen amaierak Imbriar Periodoari hasiera eman zion, zehazki, haren osagai den Imbriar Goiztiarrari.

Periodo geologiko honen hasiera Nectaris arroaren sorkuntzak zehaztu zuen eta Imbrium arroa sortuko zuen talka gertatu arteko denboraldia hartzen du bere baitan.[3] Garai honetan sortu ziren materialak oraindik ere eskuragarri daude Ilargiaren lurrazalean, satelitearen zati handi bat osatzen dutelako. Alde ezkutuan zein alde ikusgaian topatu daitezke aipatutako materialak, bereziki satelitearen ekialdean.[3]

Aurrenektariarrean eta Nektariarrean sortu ziren materialak antzekoak dira orokorrean eta antzeko prozesuen bidez sortu zirela uste da. Ezberdintasun nagusiak Nektariar Periodoko arroen tamaina txikia eta higadura gutxiago pairatu izana dira, izan ere, Nektariarrean sortutako materialak gazteagoak izanik, ez ziren besteak haina higatu.[4]

Azpian ageri den denbora lerroan Periodo Nektariarra gainerakoekin batera ageri da. Ikus daitekeen moduan, albokoekin alderatuta, laburra izan zen garai geologiko hau, soilik hirurogeita hamar milioi urte iraun baitzituen.

Imbriar GoiztiarraImbriar BerantiarraAurrenektariarraNektariarraEratosteniarraKopernikarra
Milioi urte antzina


Lurra periodo honetan zehar

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilargian Periodo Nektariarra jazo zen uneko arrastorik ez dugu atzeman Lur planetan edo atzemandakoak oso urriak izan dira, horregatik erabili izan dira Ilargiko arrastoak Lur planetan garai haietan gertatu zena ulertzeko.[5] Egun ofizialki onartuta dago Ilargia Periodo Nektariarrean zegoenean Lurra Eoi Hadearrean zegoela, hala ere, eoi hau ez da egun, era ofizialean, garai geologikoetan banatzea lortu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Stöffler, D.; Ryder, G.. (2001-04-01). «Stratigraphy and Isotope Ages of Lunar Geologic Units: Chronological Standard for the Inner Solar System» Space Science Reviews 96 (1): 9–54.  doi:10.1023/A:1011937020193. ISSN 1572-9672. (Noiz kontsultatua: 2019-06-18).
  2. «Lunar Stratigraphy and Sedimentology» www.lpi.usra.edu (Noiz kontsultatua: 2019-06-18).
  3. a b Wilhelms, Don E.; with sections by McCauley, John F.; Trask, Newell J.. (1987). «The geologic history of the Moon» Professional Paper  doi:10.3133/pp1348. ISSN 2330-7102. (Noiz kontsultatua: 2019-06-18).
  4. «Geologic Mapping: Project Details» planetarymapping.wr.usgs.gov (Noiz kontsultatua: 2019-06-18).
  5. Holland, Charles Hepworth. (1991-05). «W. B. Harland, R. L. Armstrong, A. V. Cox, L. E. Craig, A. G. Smith & D. G. Smith 1990. A Geologic Time Scale 1989. xvi + 263 pp. Cambridge, New York, Port Chester, Melbourne, Sydney: Cambridge University Press. Price £25.00, ISBN 0 521 38361 7 (hard covers); £11.95, ISBN 0 521 38765 5 (paperback).» Geological Magazine 128 (3): 289–290.  doi:10.1017/s0016756800022172. ISSN 0016-7568. (Noiz kontsultatua: 2019-06-18).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Nektariarra
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?