For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Nankingo Bakea.

Nankingo Bakea

Nankingo Bakea
Irudia
MotaItun desberdin
bake itun
Data1842ko abuztuaren 29a
Argitaratze-data1842ko abuztuaren 29a
HerrialdeaTxinako Herri Errepublika
Sinatzailea
Lanaren edo izenaren hizkuntzaingeles eta txinera klasiko
KausaLehen Opioaren Gerra
Kronologia
1842ko abenduaren 28a Berrespena

Nankingo Bakea[1] (ingelesez: Treaty of Nanking; txinera tradizionalez: 南京条约) 1842ko abuztuaren 29an sinatu zuten Britainiar Inperioak eta Qing dinastiak sinatutako bake ituna izan zen, Lehen Opio Gerrari amaiera emanez.

Txinatik bidalitako merkatari britainiarrak, Londresera iritsi bezain pronto, protestan joan zitzaizkion gobernuari eta honek Txinari egin zion eraso. Britainiarren itsas-armadak beraien menpe zegoen Indian ekoiztutako opioa erostera behartu nahi zuen Txina. Txinatarrek ezin izan zioten erasoari eutsi eta errenditu beharrean izan ziren. 1842an, Nankingo Ituna sinatu zuten, beste gauza batzuen artean, Hong Kongeko zesioa onartuz. 155 urte igaro ondoren, 1997ko uztailaren 1ean itzuliko zion berriro Txinari.

Txinak gerra galdu ondoren, 1842ko abuztuaren 29an, bi herrialdeetako ordezkariek bakea negoziatu zuten HMS Cornwallis britainiar gerraontzian, Nankingo uretan. Sir Henry Pottinger zen ordezkari britainiarra eta Qiying, Ilibu eta Niujian, berriz, Qingen aldekoak. 13 artikulu adostu zituzten hantxe bertan eta bai erregina Viktoria I.a Erresuma Batukoak eta baita Daoguang enperadoreak ere, berretsiko zuten hura gero.

Itun desberdinaren alderik garrantzitsuena 1760az geroztik zirauen kanpo merkataritzaren aldaketa izan zen. Guangzhouko 13 fabriken monopolioaren amaiera izan zen eta, horren truke, 5 portu irekiko zituzten britainiarren merkatu askerako: Guangzhou, Xiamen, Fuzhou, Ningbo eta Shanghai.

Qing gobernuak 6 milioi dolar eman behar izan zieten britainiarrei, 1839an Lin Zexuk konfiskatu zien opioaren kalte-ordain, eta beste 3 milioi dolar Guangzhoun egindako zorraren kitapena egiteko. Hori gutxi balitz, gerraren kalteak ordaintzeko beste 12 milioi dolarreko konpentsazioa ordaindu behar izan zuen. 21 milioi denera, 3 urtetan ordaindu beharrekoak, %5eko zama esleitzen baitzitzaion berandu ordaintzen zen kuota bakoitzari.

Qing gobernuak britainiar presoak askatu beharko zituen eta britainiarren alde borrokatu zuten txinatarrei amnistia eman.

Enperadoreak ituna berretsi eta lehen ordainketak jasotzen hasi zirenean, britainiarrek tropak atzerarazi zituzten Nanjingdik, baina Gulangyu eta Zhoushanen jarraitu zuten dena eskuratu arte.

Hong Kongen zesioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qingek Hong Kong uhartea britainiarren esku uztea onartu beharra izan zuen eta Henry Pottinger izango zen hango lehen gobernadore.

Nankingo Ituna bakerako akordioa izan zen eta zehaztasun gehiegirik gabeko erabakiak hartu ziren bertan. Bigarren itun baten beharrean izan ziren, bi herrialdeen arteko harremanak arautzeko. 1843ko urriaren 3an sinatu zuten Bogueko Ituna, Guangzhou inguruan.

Hala ere, itunek ez zuten ika-mika baretzen eta opioaren merkataritzak britainiarrei onura handia ekartzen bazien ere, Txinarentzat eragin tamalgarria zuen. 1844ko Wanghiko Itunak amerikarrek opioa saltzea debekatzen zuen, baina bai britainiarrak eta baita amerikarrak ere, bere kontsulatuen menpean zeuden erabat. Bigarren Opio Gerraren ondoren, Tianjingo Itunak opioaren merkataritza legalizatu zuen.

Denboran eragin luzea izan zuena Hong Kongeko zesioa izan zen. 1860an, Kowloon penintsula ere batu zitzaion eta 1898an, 99 urtez alokatu zituen lurralde haiek.

1984an, Erresuma Batuak eta Txinako Herri Errepublikak Deklarazio bateratu bat sinatu zuten Hong Kongo gaiaren inguruan eta, haren arabera, 1997ko uztailaren 1ean, Txinaren eskuetara itzuliko ziren 150 urte britainiar izan ondoren.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Nankingo Bakea
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?