For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Barrera hematoentzefaliko.

Barrera hematoentzefaliko

Barrera hematoentzefaliko
Xehetasunak
Honen parteneuroimmune system (en) Itzuli
Identifikadoreak
MeSHeta A08.186.211.035 A07.035 eta A08.186.211.035
Terminologia anatomikoa

Muga hematoentzefalikoa mintzen hesia da, odol-hodien eta nerbio-sistema zentralaren artean kokatutakoa, bakterio eta toxinak iragatea eragozten duena. Oxigeno eta elikagaiekiko, berriz, iragazkorra da. Berez mesedegarria den babeseko eginkizun horrek, ordea, zailtasunak eragiten ditu minbiziaren kontrako tratamenduan, hainbat botikari ez baitie hesia zeharkatzen uzten.[1]

Paul Ehrlich tindaketak ikertzen ari zen bakteriologo bat zen. 1885ean arratoi baten odolean anilina injektatzean, burmuina izan ezik gorputz guztia urdinez tindatu zela ikusi zuen. Hasiera batean burmuina tindatzeko nahikoa tinta ez zegoela pentsatu zuen.

Geroago, 1913an Edwin Goldmanek (Ehrlichen ikasle bat) zuzenean arratoiaren burmuinaren isurkari zerebroespinalean injektatu zuen margogaia. Ordukoan ordea, burmuina tindatu egin zen, baina gorputza ez. Horri esker, gorputzak nerbio sistema zentrala substantzia kaltegarrietatik babesteko mekanismoren bat zuela konturatu zen. Hala ere, barrera hematoentzefalikoaren kontzeptua 1921ean agertu lehen aldiz Lina Sternen eskutik.

1967an, barrera hematoentzefalikoa mikroskopio elektroniko bidez ikustea lortu zen Harvard Unibertsitateko Thomas Reese eta Morris Karnovskyeri esker. Zelula endotelialak zein puntutaraino lotuta zeuden ikusi ahal izan zuten gainera.

Mintz hau solutuen sarrera oztopatzen duen zelula endotelialen elkarketa estuaren ondorioa da. Burmuin eta odolaren interfasean, zelula endotelialak eta astrozitoak lotura hertsien bidez josita daude.

Odoletik datozen sustantziek barrera hau zeharka ez dezaten, gorputzeko gainerako zelula endotelialak baino dentsitate altuagoko zelulek osatzen dute mintza. Astrozitoek zelula endotelial hauek inguratzen dituzte sostengu biokimikoa emateko. Barrera hematoentzefalikoa likido zefalorrakideoa inguratzen duen mintzarekiko desberdina da.

Fisiopatologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hesi honek modu oso eraginkorrean babesten du burmuina bakterioen infekzioetatik. Hori dela eta, burmuinaren infekzioak oso arraroak dira. Aitzitik, antigorputzek beren tamaina handia dela eta ezin dute barrera zeharkatu eta infekzioren bat agertzen denean larria eta tratatzeko zaila izaten da.

Erabilpen terapeutikoa duten sendagaiek barrera zeharkatzea erronka oso garrantzitsua da burmuineko asaldura gehienen tratamendurako. Burmuina babesteko funtzio horretan sendagai askoren sarrera oztopatzen da.

Barrera hematoentzefalikoa zeharkatzea lortzen duten sendagaiek zenbait ezaugarri dituzte komunean:

  • Lipofiloak dira
  • Ez dute kargarik
  • Tamaina mugatua dute

Burmuinean eragiten duten eta hauek tratatzeko sendagaiek barerra hematoentzefalikoa zeharkatzea beharrezkoa duten zenbait gaixotasun.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Barrera hematoentzefaliko. Euskalterm (Noiz kontsultatua: 2024-8-1).

Kanpo-estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Barrera hematoentzefaliko
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?