Monarka tximeletaren biosfera erreserba
Monarka tximeletaren biosfera erreserba1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Monarka tximeletak Sierra Chincuan | |
Mota | Naturala |
Irizpideak | vii |
Erreferentzia | 1290 |
Kokalekua | Mexiko |
Eskualdea2 | Latinoamerika eta Karibea |
Izen ematea | 2008 (XXXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Monarka tximeletaren biosfera erreserba Mexiko erdialdean dagoen biosfera erreserba da, Michoacán estatuaren ekialdean eta Mexiko Estatuaren mendebaldean kokatua. Erreserba monarka tximeletaren (Danaus plexippus) habitata eta inguru naturala babesteko sortu zen eta 56.000 hektareako eremua hartzen du[1]. Unescok Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
2007-2008ko neguan, monarka tximeletaren hamabi kolonia zeuden Mexikon, horietako zortzi erreserban. Horietako lau jendeari irekiak daude:
- Sierra Chincua - Tlalpujahua eta Angangueo herrietatik hurbil (Michoacán).
- La Mesa - San José del Rincón herritik hurbil (Mexikoko Estatua)
- El Capulín - Donato Guerra eta San Juan Xoconusco herrietatik hurbil (Mexikoko Estatua)
- El Rosario - Ocampo herritik hurbil (Michoacán)
Beste zortzi koloniak San José Villa de Allende eta Ixtapan del Oro herrietatik hurbil daude, baina ez dira bisitagai, tximeleta koloniei egin dakieken kaltea dela-eta[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Romo, Luis. (2008). «Ultimas noticias de la Reserva a la Biosfera Mariposa Monarca» México Desconocido: 24-29..
- ↑ Novo, Gerardo. (2002). The State of Mexico. , 88 or. ISBN 968 5437 26 2..
Gizateriaren Ondarea Mexikon | ||
---|---|---|
Camino Real de Tierra Adentro • Paquimé, Casas Grandesko arkeologia gunea • Kaliforniako golkoko uharte eta babesguneak • Sierra de San Francisco labar pinturak • El Vizcaíno biosfera erreserba • Frantziskotar misioak Sierra Gordan • Zacatecasko hirigune historikoa • Querétaroko monumentu historikoen gunea • Guanajuato hiri historikoa eta inguruko meatzeak • San Miguel hiri gotortua eta Jesús Nazareno de Atotonilco santutegia • Agave paisaia eta antzinako tekila industriaguneak • Moreliako hirigune historikoa • Hospicio Cabañas, Guadalajara • Monarka tximeletaren biosfera erreserba • XVI. mende hasierako monasterioak Popocatépetl magalean • El Tajín hiri prehispanikoa • Pueblako hirigune historikoa • Tlacotalpango monumentu historikoen gunea • Oaxacako hirigune historikoa eta Monte Albán arkeologia gunea • Palenque hiri prehispanikoa eta parke nazionala • Xochicalco arkeologia gunea • UNAMen Unibertsitate Hiriko Campus Nagusia • Mexiko Hiriko hirigune historikoa eta Xochimilco • Luis Barragánen etxe eta estudioa • Teotihuacan hiri prehispanikoa • Calakmulgo hiri maia eta oihan tropikal babestuak • Campeche hiri historiko gotortua • Chichén Itzá hiri prehispanikoa • Sian Ka'an • Uxmal hiri prehispanikoa • Yagul eta Mitla historiaurreko leizeak Oaxacako Erdialdeko Haranean |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Text is available under the CC BY-SA 4.0 license; additional terms may apply.
Images, videos and audio are available under their respective licenses.