For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for María Malla.

María Malla

María Malla

Bizitza
JaiotzaAlguaire1918ko maiatzaren 20a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaLa Chapelle-Saint-Mesmin1995eko abenduaren 31 (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

María Malla Fábregas (Alguaire , Segrià, Katalunia, 1918ko maiatzaren 20a - La Chapelle-Saint-Mesmin, Frantzia, 1995eko abenduaren 31) idazle eta poeta izan zen, baita militante anarkista eta anarkosindikalista ere.

Malla Rosell edo Mariposilla izenez ere ezaguna.[1]

Urtebete zuenean bere familia Castellbell i el Vilarren kokatu zen, Bagesen, (Katalunia). Sei urte zituela idatzi zuen bere lehen poesia, eta haurtzaroan argi utzi zituen liburuzain gisa zituen asmoak, nahiz eta bere gurasoek nahiago zuten ile-apaintzaile ofizioa ikas zezan.

Mojen ikastetxe batean eta eskola publikoan egin zituen lehen ikasketak. Nerabezaroan ile-apaintzaile ofizioa ikasi zuen eta Lleidan bizi izan zen senide anarkista batzuekin, pentsamendu libertarioan sartu zutenekin. Castellbel y el Vilarreko Juventudes Libertarias erakundeko idazkari, diruzain eta liburuzain aritu zen.[2]

Gaztaroan, Borraseko fabrikan sartu zen, eta CNTko sindikatuan afiliatu zen. Espainiako Gerra Zibilak eztanda egin zuenean, exiliatu beharra zuen. 1947an, Frantziara joatea lortu zuen Puigcerdà zeharkatuz, non bere kide Clemente Pujolekin bildu zen. Franco diktadorea hiltzean, udaro egiten zuen osteratxoa Castellbell i el Vilarrera, harik eta 1991n herri liburutegi bat sortzea lortu zuen arte, 2000. urtetik aurrera bere izenarekin bataiatua izan zena. [3]

Maria oso irakurzalea izan zen, eta antzerki zale sutsua. Antzerkigile eta aktore gisa ere jardun zuen. Idazle arloan, bere obra -gehiena gaztelaniaz- genero poetiko eta narratibokoa izan zen. Bere poemak eta narrazioak unean uneko arazo sozialei lotuta daude.[4]

  • El último romántico (1989)
  • Renacen entre páginas (1991, ISBN 8479540028 )
  • El grito silencioso (1991, ISBN 8479540745 )
  • Todo corazón (1993)
  • El amor del desamor (1995, ISBN 8478391584 )
  • Los cuadernos de Mara Mas (1990)
  • Mirna Keynes y otros relatos (1992)
  • El Reinado de la paz, (1979)
  • Con ojos de luna (1986)

Argitaratu gabeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Allá en la América del sur o La Prisca de los Andes
  • Buenas noches Graschi
  • Ellos, yo y Fatma Gin
  • Destellos de vida

Amaitu gabeko lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • La muerte de una juventud
  • La espiritualidad conceptuada

Aldizkaietan argitaratukoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Diario de la CNT
  • A.Z.B, revista de cultura internacional
  • El Brogit (revista local de Castellbell i el Vila
  • 2000.urtean Castellbell i el Vilarreko herri-bibliotekari Maria Malla izena jarri zioten, biblioteka sortzailearen omenez.[5]2015ean bibliotekaren logoa estreinatu zuten Maria gogoratuz. [6]
  • 2017an Mariaren lanari aitorpena gisa eta haren ekarpena bistaratzeko hitzaldia antolatu zen Lleidan [7]
  • 2018an Mariaren jaiotzaren urteurrenean "Emakume baten bizitza, garai baten memoria" izeneko mahai-inguru bat antolatu zuten Castelbell i el Villarren. [8][9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Real, Sindicato Oficios Varios Cnt-ait Puerto. (2013-05-03). «PACO SALUD : MARIA MALLA FABREGAS - POETA, ESCRITORA Y MILITANTE ANARQUISTA» PACO SALUD (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  2. «0205» www.estelnegre.org (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  3. «Biblioteques de Catalunya» cercadorbiblioteques.cultura.gencat.cat (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  4. (Gaztelaniaz) joselito. (2018-12-31). «Maria Malla Fábregas (Vida y obra)» SOBRE LA ANARQUÍA Y OTROS TEMAS (VIDA, OBRA Y BIOGRAFIAS DE ACTIVISTAS, LUCHADORAS Y LUCHADORES ANARQUISTAS) II. (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  5. «Biblioteca Maria Malla: Maria Malla» Biblioteca Maria Malla (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  6. (Katalanez) «La Biblioteca Maria Malla compleix 15 anys i estrena logotip» Castellvilarenc.info 2015-04-28 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  7. (Katalanez) «Maria Malla, poetessa i escriptora d'Alguaire» Lleida.com 2017-09-05 (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  8. D'urgell "mascançà", Centre De Recerques Del Pla. (dilluns, 16 de juliol de 2018). «CENTRE DE RECERQUES DEL PLA D'URGELL "MASCANÇÀ": VICENT LLADONOSA AL CENTENARI DE MARIA MALLA» CENTRE DE RECERQUES DEL PLA D'URGELL "MASCANÇÀ" (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).
  9. (Katalanez) NacióManresa. «​Castellbell commemora el centenari del naixement de l'escriptora Maria Malla | NacióManresa» www.naciodigital.cat (Noiz kontsultatua: 2020-03-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Bombas incendiarias" Maria Mallak Durangoko Fidela Irazolari eskainitako poema

{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
María Malla
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?