For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Luteranismo.

Luteranismo

Luteranismoa Martin Luterok aldeztutako mugimendu erlijioso protestantea da. Haren ideien arabera, Jainkoak ez gaitu gure ekintza onak ala txarrengatik epaitzen, gure fedeagatik baizik.

Luterok fedearen alde hasi zuen ikuspuntua justifikazioaren kontzeptuan oinarritzen da: salbamenerako merituen eta santuen bitartekaritzaren teoria erromatar guztia ezeztatzen zuen. Luteranismoak Aita Santuaren autoritatea eta lehentasuna baztertzen ditu. Horregatik Apaizgo Unibertsala defendatzen du: sinisdun bakoitza bere buruaren apaiz da, bakoitzak Biblia bere erara irakur eta interpreta dezakeelako.

Luteroren dotrina

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Martin Lutero apaizak idatzitako 95 tesiak

Hasiera batean, dotrina berririk eratzeko asmorik ez bazuen ere, Wittenbergeko katedralean iltzatutako tesietan bertan ere, errua Jainkoak berak baino ezin duela barkatu —sola fede— argudiatzen zuen eta, apaizaren absoluzioa erabilgarria izanda ere, ez zela ezinbestekoa. Orobat, hierarkiak ez zeukan Garbitokiko zigorrik arintzeko eskumenik.

Izan ere, Luterok gizakiaren eta Jainkoaren arteko elkarrizketa zuzena azpimarratzen zuen. Horrela, lehendabizikoz, Elizaren eta apaizteriaren bitartekari-papera ahultzen zen. Bataiatutako orok apaiza izateko gaitasuna duela defendatu zuen. Bigarrenik, Biblia (salbaziorako iturri bakarra —sola scriptura—, usadioa baztertzen baitzuen) edonork irakur eta interpreta zezakeen, eta ez bakarrik apaizek. Eta hirugarrenik, Elizaren zazpi sakramentuak hirutara laburtu zituen, Biblian oinarri dutenetara, hain zuzen: eukaristia, penitentzia mota batzuk eta bataioa.

Luteroren oinarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1. Solus Christus (Kristo bakarrik): fedearen oinarri bakarra Jesu Kristo da. "Inork ezin du beste oinarririk jarri, jarrita dagoena izan ezik, eta hori Jesu Kristo da" (Korintoarrei lehenengo epistola, 3: 11). "Izan ere, bakarra da Jainkoa, baita Jainkoaren eta gizonen bitartekoa ere: Jesu Kristo gizona (Timoteori lehenengoa, 2: 5).
  • 2. Sola Gratia (Grazia bakarrik): Kristo guregatik hil zen, eta heriotza eta piztuera horretan dugun sinesmena da salbatu gaitzakeen gauza bakarra. Salbamena Jainkoaren graziaren ondorio da soilik. Horrela inor ezingo da bere egintza onez harrotu, ezta hauek bere salbamena dakartela pentsatzera iritsi ere.
  • 3. Sola Scriptura (Biblia bakarrik): Errebelazio baliozko bakarra Biblia da. Haren gainetik ez dago autoritate erlijiosorik.
  • 4. Sola Fide (Fedea bakarrik): fedea da, Jainkoaren graziaren laguntzaz, gizakia salba dezakeen bakarra. Gure salbamena ezin da inolako ekintzetan oinarritu, guk geuk ezin baitugu salbaziorako meriturik egin. San Pauloren arabera, "Zuzena fedeagatik biziko da" (Erromatarrei, 1: 17).

Hedapena Alemanian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Luteroren zigilua.

Luteroren 95 tesien zabalkundeak hautsa harrotu zuen berehala. Mainzko apezpikuak eta domingotarrek, Inkisizioaren arduradunek, berehala salatu zuten Lutero. Erroman, nolanahi ere, besteak beste Maximiliano I.a enperadorearen heriotza zela eta, erantzuna 1520ra arte atzeratu zen. Leon X.a Aita Santuak, bulda baten bidez, hirurogei egunetan atzera egin ezean, eskumikatuko zuela adierazi zuen, baina Wittenbergeko unibertsitateko irakasle eta ikasleen aurrean, Luterok bulda erre zuen.

Karlos V.a enperadore berriak Wormseko dieta deitu zuen 1521ean, Luterori berriro eskatzeko atzera egin zezan. Ezezkoak haustura berretsi zuen. Ordurako, Alemaniako humanista ugari bat eginda zeuden Luteroren dotrinarekin, tartean Ulrich Utten eta Filip Melanchton (azken horrek dotrina egituratu zuen). Zenbait artistak (Durer, Holbein) eta hiritarrek ere bat egin zuten Erreformarekin. Hurrengo urteetan hainbat hiritan eta printzerritan Luteroren dotrina onartu zen. Iparraldeko Europan, gero eta handiagoa zen kontzientzia nazionalari esker ere erakargarriagoak suertatu ziren Luteroren irakaspenak. Izan ere, Aita Santua salatu zuen politikan eskua sartzeagatik. Gainera, noblezia babestu zuen Luterok 1525eko Nekazarien Matxinada bertan behera uzteko eta Elizaren lurra bereganatzeko.

Wormseko dietaren ostean enperadoreak Lutero Inperiotik kanporatu bazuen ere, gezurrezko zelata batean Wartburgeko ɡaztelura eraman zuten Lutero, babesa ematearren. Bertan sei hilabete eman zituen haren lan nagusietako batzuk idazten. Ondoren, Wittenbergera joan zen, harik eta Eislebenera, bere jatorrizko hirira hain zuzen ere, itzuli zen, eta bertan 1546an hil.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Luteranismo
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?