For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Lankide:Janirepm/Proba orria.

Lankide:Janirepm/Proba orria

Erlastar

Erlastarra (Bombus), Animalia ornogabea da, hain zuzen ere, Apidae familiako intsektu himenopteroen genero bat da. Erlastar komuna espezie belarjalea da, helduaroan batez ere nektarrez eta lore ezberdinen polenaz elikatzen da.

Nolakoak dira?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu sendoak dira, eta gorputza zeta-antzeko ile batez estalita dute. Haien kolorea aldatu egiten da espezieen arabera; erabat beltzak izan daitezke, edo lerro horiak, laranjak edo gorriak izan ditzakete. Buru txikia eta estua dute, mingain laburra eta ukimen- eta usaimen-funtzioa duten antenak dituzte. Torax motz-motza, bi mintza hegal pare, eta hiru hanka pare dituzte.

Zikloa udaberrian hasten da, tenperaturen igoerekin batera, erregina lur azpian hibernatzen egon ondoren.

Lurretik atera ondoren, erregina elikatzen hasten da eta habia egiteko leku egoki baten bila hasten da, normalean, lurrean zuloak eginez. Habia aukeratu ondoren, inguruko loreen polena eta nektarra biltzen hasten da eta habian biltegiratzen ditu. Bertan erruten ditu lehenengo arrautzak.

   Ba al dakizu   

-Erlastar espezie batzuk ez dira erlauntzetan bizi, baizik eta modu bakartian.

-Erlastarrek 5 begi dituzte.

-Erlastarrek komunikazio-sistema oso aurreratua dute, mugimenduak eta soinuak erabiltzen dituzte.

Egun batzuk geroago, larba zurixka txikiak azaleratzen dira, eta erreginak bildutako polenaz eta nektarraz elikatuko dira. Aste batzuen ondoren, larba horiek pupa bat egiten dute eta heldu bihurtuko dira. Erlastar guztiak langileak (emeak) izango dira.

Une horretatik aurrera, erregina habiaren barruan egongo da, arrautzak zaintzen aritzeko bakarrik. Urtaro hotza iritsi aurretik, erregina ernaldu gabeko arrautza batzuk erruten hasten da, arrak sortzen dituztenak; beste ernaltutako arrautza batzuk, berriz, eme emankorrak izango dira, hau da, etorkizuneko erreginak.

Ondoren, ernaldutako emeak polen eta nektar kopuru handiez elikatzen dira, hibernazioan erreserba nahikoak izateko eta bizirik irauteko. Hurrengo udaberrian kolonia berri bat sortuko dute.

Erlauntzaren egitura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlastarrak Eusozialitate daukaten animaliak dira. Hau da, banakoak kastetan bereizten dira. Eta kasta bakoitzak lan edo behar bat dauka.

      Ikusi!


Erlastarra lurreko erlauntzera sartzen.

  • Erregina emea da, handiagoa eta luzeagoa, eta arrautzak erruten ditu soilik.
  • Eme langileak erreginaren alaba antzuak dira, eta erregina baino txikiagoak. Habia eraikitzeko eta mantentzeko lanak egiten dituzte, baliabideak hornitzen dituzte eta ondorengoak zaintzen dituzte.
  • Arren funtzio bakarra erregina ernaltzea da, eta horren ondoren hiltzen dira.


Non aurkitu daitezke?

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erlastarren banaketa munduan

Batez ere klima epeletan aurkitzen dira. Espezie gutxi batzuk klima oso hotzetan bizi dira, Artikoan ere. Banaketa ia kosmopolita dute, hau da, mundu osotik edo ia mundu osotik banatuta daude. Ez dira Australia eta Zeelanda Berrikoak, baina espezie batzuk joan den mendean sartu ziren uztak polinizatzeko. Afrikan, Sahararen iparraldean aurkitzen dira.

   Ba al dakizu   

- 256 erlastar espezie baino gehiago daude.

- Erlastarrek ez dute erleek bezala eztirik sortzen.

- Erlastarrek 200 aldiz astintzen dituzte hegoak segundoko.

Erlastarrak eta beste polinizatzaile batzuk desagertzeko arriskuan daude. Espezieen gaur egungo desagertze-tasak ohi baino ehun eta mila aldiz altuagoak dira, eta dena giza jarduerak planetan duen eraginagatik. Lurraren erabileraren aldaketek, nekazaritza intentsiboko praktikek, bai eta kutsadurak, izurriteek, gaixotasunek eta klima-aldaketak erlastarren habitata, osasuna eta garapena arriskuan jartzen dituzte.

Babesaren garrantzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erlastarrek elikadura-labore garrantzitsu asko polinizatzen dituzte. Horrek esan nahi du batez ere barazki eta fruta-arboletan polinizazioa egiteko ardura dutela. Hori dela eta, elikagaien munduko ekoizpenean % 8tik % 10era bitarteko ekarpena egiten dute.

Gehiago jakiteko...

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
      Entzun!


Erlastarren hegoen mugimenduaren soinua

{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Lankide:Janirepm/Proba orria
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?