For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Lankide:IriZap/Proba orria.

Lankide:IriZap/Proba orria


Urrutiko agintea edo urrutiko kontrola gailu elektroniko bat da, makina baten gain urrutiko operazio bat burutzeko erabiltzen dena.

Hitz hau, normalean, telebistako edota etxeko beste gailu elektronikoetako urrutiko kontrolak adierazteko erabiltzen da. Gailu hauetarako urrutiko aginteak objektu txikiak dira normalean(esku batez maneiatzeko errazak), balore ezberdinak doitzeko balio duen botoidun matrize batekin, adibidez, telebista kateak, kanta zenbakiak eta bolumena. Egiaz, gailu moderno gehienetan urrutiko aginteak kontrol funtzio guztiak ditu, eta aldiz, kontrolaturiko gailuak berak, oinarrizko funtzioak soilik. Urrutiko aginte hauetariko gehienak, seinale infragorriez komunikatzen dira zein bere aparatuarekin, eta bakar batzuek soilik erabiltzen dituzte irrati-seinaleak. Ibilgailu modernoetan, giltza klasikoek erantsita dute orain urrutiko agintea, hainbat funtziorekin. Hauen energia-iturria pila txikiak izan ohi dira, adibidez, botoi motakoak.

Telebistako urrutiko agintea

Zure urrutiko agintea programatzen ikas dezakezu, zure telebistarekin edo beste gailuekin[1] erabiltzeko.

Teknologia

Hurrengo osagaiek osatzen dute urrutiko aginte bat:

  • Karkasa bat
  • Plaka bat, non funtzio ezberdinetarako konexioak egongo diren.
  • Elikadura-iturri bat
  • Botoiak, bakoitza bere funtzioarekin

Funtzionamendua

Botoiek elektrizitatea eroaten duen material bat dute atzealdean. Botoia sakatzean, material honek kontaktua egiten du plakarekin, eta botoiari dagokion zirkuitua ixten du. Zirkuitu integratu txiki batek seinalea aztertzen du eta zein botoi izan den sakatua zehazten du. Informazio hori kontuan hartuta seinale bat bidaliko du, eta beste bat itzuliko zaio maiztasun jakin batekin. Pultsu hau izango da infragorrien bidez hartzaileari bidaliko zaiona, adibidez, telebista bati. Maiztasuna neurtuz, zein botoi sakatu den aztertuko du.

Erabilerak

Industria

Urrutiko agintea azpiestazio, zentral hidroelektriko itzulgarri eta tentsio altuko korronte zuzeneko instalazioetan lan egiteko erabiltzen da. Sistema hauetarako, maiztasun gutxiko PLCak erabiltzen dira normalean.

Erabilera militarrak

Urrutiko kontrolaren erabilera ibilgailu militarretan XX. mendearen hasierakoa da. Armada gorriak, urrutitik kontrolaturiko tankeak erabiltzen zituen, 1930eko hamarkadan eta Bigarren Mundu Gerraren hasieran. Urrutitik kontrolaturiko hegazkinekin ere esperimentatu zuten. Alemania naziak ere sustatu zuen urrutiko kontrolaren erabilera lehergailuen bitartez.

Astronautikoa

Urrutiko aginteak bidai espazialetan ere erabiltzen dira, hainbat misio edo programatan. Hala ere, espazio-ontzi eta aparatu espazialetan urrutiko agintea erabiltzea ez zen eraginkorra, izan ere seinaleak atzerapenarekin iristen ziren.

Gailu elektronikoak

Hainbat gailu elektroniko piztu edo itzaltzeko balio du, hala nola, aire girotua edo argi moderno batzuk. Beste erabilera bat automobila izan liteke.

Eguneroko erabilera

Urrutiko aginteak ezartzen ari dira garaje edo ate automatikoetan ere. Normalean, garajeetako ateetan eta lokal komertzialetako ateetan ikusten da. Behinola, merkataritzetako pertsiana metalikoek eta industria-nabeetako ateek ez zituzten halako automatismoak. Gaur egun, existitzen dira aginte hauekiko aukerak, beharbada seguruagoak direnak.[2]


Erreferentziak


  1. (Gaztelaniaz) internetparalatinos. (2018-05-21). «Cómo Programar Su Control Remoto De Comcast XR2» Internet Para Latinos (Noiz kontsultatua: 2019-09-26).
  2. (Gaztelaniaz) «La tecnología ha revolucionado el ámbito de la cerrajería» LaRepublica.es 2017-08-24 (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Lankide:IriZap/Proba orria
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 ๐ŸŽ‰! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?