For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Lankide:BalantzinAitona/Proba orria.

Lankide:BalantzinAitona/Proba orria

Sare baten adibidea

Sareen segurtasuna da baimendu gabeko sarbidea, erabilera desegokia, sare informatiko baten aldaketa edo ukapena eta baliabideen irisgarritasuna saihesteko eta gainbegiratzeko erabiltzen diren politika eta jardunbide multzoa. Horren helburua ez da bakarrik sare baten gaitasun birtualak babestea, baizik eta  ezinbesteko datuak eta norberak duen informazioa babestea. Informazio horren galerak norberaren segurtasuna mehatxatuta egotea eragin dezake.

Sareen segurtasunak askotariko konputagailu sareak biltzen ditu, eguneroko bizitzan hainbat lan egiteko erabiltzen direnak (adibidez, enpresekin transakzioak, enpresekin komunikatu ahal izateko, etab). Sareak pribatuak zein publikoak dira. Pribatuak (hauen eskuragarritasuna mugatua da) , etxeetako sarea edo enpresa bateko sarea izan daitezke; publikoak, ordea, edozeinen eskura daude. Sare pribatuak babesteko gomendatzen da bakoitzari izen bakarra eta horri dagokion pasahitza jartzea. Nahi izanez gero, sare batean pribatutasuna mantentzeko bi hosten arteko komunikazioa enkriptatu daiteke.

Sareen segurtasunen kontzeptua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sareen segurtasunaren oinarria kautotzea da, normalean erabiltzaile eta pasahitz batekin. Kautotze prozesuak egiteko “faktore anitzeko kautotze“ terminoa erabiltzen da. Erabiltzaileak dakizkien datuekin (Pasahitza, PIN, ID…) kautotzeko, faktore edo urrats bateko kautotzea erabiltzen da, bi faktoreko edo urratseko kautotzea erabiltzaileak dauzkan datuekin (Segurtasun-tokena, kreditu-txarteleko datuak, telefono mugikorrera bidalitako SMS mezua…) erabiltzen da eta hiru faktore edo urratseko kautotzea erabiltzaileak eta soilik berak berez dituen datuak (faktore biometrikoak, adibidez: hatz-marka, aurpegia, begia…) erabiltzen du.

Firewall baten diagrama

Kautotze prozesua bukatzen denean, suebaki batek sarbide politikak aplikatzen ditu, adibidez; sareko erabiltzaileei atzitu dezaketen zerbitzuak esleitzeko[1]. Nahiz eta neurri hauek eraginkorrak izan kautotu gabeko sarbideak ekiditeko, suebakiek huts egin dezakete kaltegarriak diren datuak aztertzerako orduan, adibidez; saretik transmititzen ari den har informatikoa edota troiatarra. Antibirusa edo  arrotzen kontrako aurre hartze sistemak (SPI) malware  baten ekintza bat antzematen lagundu dezake. SPI batek irregulartasunetan oinarrituz sarea monitoriza dezake, esaterako, Wireshark aplikazioa erabil daiteke  sareko trafikoa aztertzeko   auditoretza edo maila altuko analisia egiteko xedearekin.

HoneyPot baten adibidea

Honeypot-ak sarean irisgarriak diren amu baliabideak dira. Sare batean zabal daitezke alerta goiztiar edo tresna zelatari gisa. Baliabide amu hauek arriskuan jartzen duten erasotzaileek erabilitako teknikak aztertu egiten dira erasoaren aurretik eta erasoaren ondoren, intrusio teknikak ikuskatzeko. Etorkizunari begira analisi horiek erabil daitezke sarea sendotzeko honeypot horrekin. Honeypot batek eraso baten arreta bidera dezake zerbitzarien ingurutik kanpo. Honeypot-ak erasotzailea xaxa dezake denbora galtzeko amu zerbitzariarekin, zerbitzari errealean dauden datuen arreta galarazten duen bitartean. Honeynet ahultasunekin konfiguratutako sare bat da, honen helburua honeypot-aren helburu bera da. Normalean honeynet-ak honeypot bat edo gehiagoz osatuta daude.

Sare arkitektura baten segurtasuna geruzez osatuta dago sakonera emanez defentsari Alejandro Corletti Estradak bere liburuan (Seguridad en Redes)[2] proposatzen duen moduan.

Segurtasun Administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Segurtasunaren administrazioa egoeraren arabera alda daiteke. Etxe bateko edo enpresa txiki bateko sareak solik oinarrizko segurtasuna behar du, enpresa handiek, aldiz, pirateriaren eta zabor-postaren kontrako garapen eta mantentze handiko softwarea eta hardwarea behar dute.

Sareak iturri kaltegarrien erasoen mende daude. Erasoak bi motatakoak izan daitezke: "pasiboak", sarkin batek sarearen bidez bidaiatzen duten datuak atzematen dituenean, eta "aktiboak", sarkin batek komandoak exekutatzen dituenean sarearen funtzionamendu normala eteteko edo sarearen bidez eskuragarri dauden aktiboak aurkitzeko eta haietara sarbidea lortzeko ikuskapena eta "espioitza" egiteko.

Sarean hainbat eraso jazo daitezke:

  • Eraso Pasiboak
    • Sarea
      • Telefono-entzuketak
      • Portuen eskanerra
      • Eskaneatze askea
  • Datu galduen prebentzio softwarea
  • Nortasunean oinarritutako segurtasuna
  • Metasploit
  • Telefono mugikorretako segurtasuna
  • Transmission Control Protocol

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «A Role-Based Trusted Network Provides Pervasive Security and Compliance - The Network: Cisco's Technology News Site» web.archive.org 2012-09-18 (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
  2. Corletti Estrada, Alejandro, 1959-. (2016). Seguridad en redes. DarFE ISBN 978-84-617-5291-1. PMC 978360091. (Noiz kontsultatua: 2020-11-12).
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Lankide:BalantzinAitona/Proba orria
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?