For faster navigation, this Iframe is preloading the Wikiwand page for Laguntza:Irudiak.

Laguntza:Irudiak


Wikipedian sakontzeko
Sakontzeko orriak...

Taulak
Irudiak
Txantiloiak
Erreferentziak
Formulak
Koloreak
Hizkuntzarteko loturak
Denbora lerroak
Koordenatuak

Ikus, gainera...

Tutoriala
Proba orria

Orri honetan irudiekin lan egiteko sintaxia azaltzen da. Nola igotzen diren jakiteko, Wikipedia:Irudiak nola igo izeneko beste orria daukazu.

Nola agertarazi irudiak artikuluan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lotura sinple batekin irudia agertarazi dezakezu artikuluan. Hau da idatzi behar dena:

[[Fitxategi:irudiaren kodea hemen doa]]

Irudi ordez, Fitxategi ere jar daiteke. Beste wikipedietan nahi duzun irudia ikusten bada eta honetan ez, zergatiaren erantzuna hau da: irudia ez dago commonsen. Irudiak nola igotzen diren jakiteko, Wikipedia:Irudiak nola igo izeneko beste orrialde bat daukazu.

Irudien kodea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxieneko sintaxia irudi batentzat hau litzateke:

[[Fitxategi:izena|mota|kokagunea|tamaina|irudi oina]]

Baina [[Fitxategi:izena]] bakarrik da derigorrezkoa. Gainontzeko zehaztasunak aukerakoak dira eta edozein ordena izan dezakete. Hemen behean azaltzen da bakoitza. Lerro bertikalak (|) aukera desberdinak banatzeko dira.

Izena irudiak duen izena gehi luzapena da, erabiltzen duen formatua adierazteko (.jpg, .png, etab.). Fitxategi edo irudi bakoitzak bere izena du, noski.

Motaren atalean thumb, thumbnail edo frame dira aukerak. Formatu zehatz batekin agertzen dira irudiak horrelakoren bat idazten baduzu.

  • thumb edo thumbnail (berdin da):

Txikituriko irudi bat sortzen du. Gainera, tamaina jakin bat gehitzen badiogu, hori (jarritako tamaina) errespetatuko du. Kokapenari buruz ezer idatzi ezik, eskuin aldean ikusiko da. Handitzeko irudi bat ere dago ikusgai. Adibideko irudiaren kodea honela idatzita dago:

[[Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png|thumb|65px]]
  • frame:

Irudiaren tamaina ez da aldatzen aukera honekin baina aurreko aukeran bezala, irudi oina jartzea baimentzen du. Kokapenari buruz ezer idatzi ezik, eskuin aldean ikusiko da. Honela idatzita dago:

[[Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png|frame]]

Oharra:

  • Ez saiatu tamaina zehazten frame idatzi baduzu, ez baita txikiagotuko. Horretarako thumb edo thumbnail aukerak erabili.

right, left, center edo none idazten da irudiak orrian izango duen kokagunea zehazteko.

  • right:

Irudia eskumako aldean kokatzen da eta testua ezkerretik irudia dagoen tokira idatz dezakezu. Honela idatzita dago:

[[Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png|right|55px]]
  • left:

Irudia ezkerreko aldean kokatzen da eta testua irudia dagoen tokitik eskumako aldera idatz dezakezu. Honela idatzita dago:

[[Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png|left|55px]]
  • center:

Irudia erdian kokatzen da eta...

testuak irudi azpian jarraitzen du. Honela idatzita dago:

[[Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png|center|55px]]
  • none:

Irudia ezker edo eskuinean jarri nahi baduzu baina bere parean testurik agertzea ez (nahiz eta thumbnail aukera gehitu), kokagunea idatzi beharko duzu eta gainera none ere bai. Lehenik kokagunea eta gero none. Honela idatzita dago:

[[Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png|left|none|55px]]

Oharra:

Goiko lau aukerak elkartu ezinezkoak dira. Idazten badituzu, azkenengo dagoena gailentzen da. Honela idatzita dago:

[[Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png|none|right|center|left|55px]]

Tamaina aukeratzeko pixeletan egin behar da (adibidez 50px). Eskala bezalako bat da, irudia zuk nahi duzun tamainan ager dadin.

Irudi bakoitzak erakusten duenaren deskribapen bat izan beharko luke. Irudiaren azpian azaltzen da edo irudia ez bada kargatzen (softwarearen akats bat dela eta gertatu daitekeena). Garrantzitsua da baita pantaila irakurleak erabiltzen dituzten pertsona itsuentzat.

Irudi oina, aukera ezezagun bat da; hau da, aukerak edozein ordenatan jar ditzakezunez, ordenagailuak ulertzen ez duen testua, irudi oin bat bezala ikusten du. Thumb aukera ere izan behar dugu idatzita. Ez bada horrela egiten, thumb erabilita, erakuslea irudiaren gainean dagoenean bakarrik ikusi ahal izango da deskribapena.

Entziklopedia askea

Honela idatzita dago:

[[Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png|thumb|center|Entziklopedia askea]]

Oharrak:

  • Lehen ere esan dugu, azkenengo idatzita dagoena gailentzen dela; hemen ere.
Wiki

Honela idatzita dago:

[[Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png|thumb|Entziklopedia askea|center|Wiki]]
  • Azken barra-bertikala (|) eta bukaerako kakotxoen (]]) artean ezer ez badago (|]]), azalpenezko testua ez da agertuko.

Honela idatzita dago:

[[Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png|thumb|center|Entziklopedia askea|]]
  • Edozein motatako loturak jarri daitezke irudiaren oineko testuan, testu arrunt batean bezala.

Irudi galeriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Laguntza:Irudiak/Irudi galeriak»

Irudi kopuru handiak modu erraz batean antolatzeko laguntzen dizu, MediaWiki softwarearen 1.4 bertsioari esker. Hau idazten baduzu:

<gallery>
Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png
Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png|Irudiaren azalpena
Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png|Loturak jarri daitezke irudiaren azalpenean.
Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png
Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png
Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png
</gallery>

Hau ikusten da:

Irudiaren deskribapen orrirako lotura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Loturen orrian ere azaltzen da hau baina irudi bakoitzak duen deskribapen orrirako lotura bat sortzea nahi baduzu, erabili bi puntuak (:) Irudi hitzaren aurretik.

Honela: [[:Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png]]. Emaitza Fitxategi:Wikipedia-logo-v2-eu.png da.


____ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________

Dagoeneko asko dakizu, orain txantiloiak ezagutzeko klikatu hemen>>

____ ________ ________ ________ ________ ________ ________ ________

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
{{bottomLinkPreText}} {{bottomLinkText}}
Laguntza:Irudiak
Listen to this article

This browser is not supported by Wikiwand :(
Wikiwand requires a browser with modern capabilities in order to provide you with the best reading experience.
Please download and use one of the following browsers:

This article was just edited, click to reload
This article has been deleted on Wikipedia (Why?)

Back to homepage

Please click Add in the dialog above
Please click Allow in the top-left corner,
then click Install Now in the dialog
Please click Open in the download dialog,
then click Install
Please click the "Downloads" icon in the Safari toolbar, open the first download in the list,
then click Install
{{::$root.activation.text}}

Install Wikiwand

Install on Chrome Install on Firefox
Don't forget to rate us

Tell your friends about Wikiwand!

Gmail Facebook Twitter Link

Enjoying Wikiwand?

Tell your friends and spread the love:
Share on Gmail Share on Facebook Share on Twitter Share on Buffer

Our magic isn't perfect

You can help our automatic cover photo selection by reporting an unsuitable photo.

This photo is visually disturbing This photo is not a good choice

Thank you for helping!


Your input will affect cover photo selection, along with input from other users.

X

Get ready for Wikiwand 2.0 🎉! the new version arrives on September 1st! Don't want to wait?